Umeenganako bortxaren aurkako plana garatu du Jaurlaritzak, "jostailu hautsi" gehiago egon ez daitezen
Haur eta nerabeenganako indarkeriaren kontrako estrategia integrala izango du datozen lau urteotan (2022-2025 aldia) Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE), bortxak "apurtutako jostailu" gehiago egon ez daitezen.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur, Haurren kontrako indarkeria salatzeko nazioarteko egunean, aurkeztu du euskal plana. Sailburuak azpimarratu duenez, halako egitasmo bat duen Espainiako Estatuko lehen autonomia da EAE, eta Europan "bakarrenetarikoa".
Egitasmoak lau helburu edo ardatz nagusi izango ditu: prebentzioa (sentsibilizazio kanpainak egingo dituzte), indarkeria kasuak garaiz atzematea (besteak beste, Zeuk esan zerbitzuaren bitartez), biktima modu integralean artatzea (sektore arteko ikuspegia txertatuta, hots, genero, nazionalitate, arraza edo orientazio eta identitate sexuala bezalako aldagaiak kontuan hartuta) eta hainbat erakunde eta gizarte-eragileren arteko lankidetza bultzatzea.
Estrategiaren gakoak aurkezteaz gain, gizarteko katebegi zaurgarrienetakoaren kontra egindako indarkeria kasuen datuak ere eman ditu Artolazabalek agerraldian. Ertzaintzak 2020an erregistratutako datuen arabera, indarkeria mota ezberdinen biktima izan ziren 1.459 adingabe artatu behar zituzten EAEn. Ia erdiek (664 haur eta nerabe) etxeko indarkeria pairatu zuten. Ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 20k eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) % 16k bullying-a edo eskola jazarpen motaren bat jasan dute (2018ko datua). Bestalde, 2016 eta 2019 urteen artean, sexu indarkeriaren biktima izan ziren nesken eta mutilen kopurua % 60 hazi zen Euskadin, eta 2019an, indarkeria matxistaren biktima izan ziren 468 neska adingabe artatu zituzten.
Dena dela, datuok indarkeria horren zati bat baino ez dute islatzen, kasu asko eta asko ez direlako salatzen, eta beraz, ez dira erregistratzen. Sailburuak aipatu duenez, hainbat arrazoirengatik ezkutatzen da; besteak beste, errepresaliak izateko beldurra, indarkeria barneratu eta normalizatzea, salaketari lotutako estigma edo salaketa bide egokituak, irisgarriak eta isilpekoak ez ezagutzea.
Biktimok "jostailu hautsi" gisa jo ditu Artolazabalek, eta hain justu, hori izango da datozen egunotan Jaurlaritzak martxan jarriko duen sentsibilizazio kanpainaren leloa: "Jostailu hautsi gehiagorik ez".
Biktimak, kolektibo anitza
Egitasmoa osatzeko orduan erakunde, profesional eta biktima izan diren 80 bat neska-mutil izan ditu lagun Eusko Jaurlaritzak. Ohartu direnez, neskak, mutilak eta nerabeak ez dira talde homogeneoa, eta, beraz, estrategia berrian ikuspegi intersekzionalaren aldeko apustua egin dute, hau da, diskriminazioan lagundu eta zenbait indarkeria-mota eragin edo areagotu ditzaketen aldagaiak kontuan hartu dituzte: "generoa, nazionalitatea, arraza, sexu-identitatea edo -orientazioa edo egoera sozioekonomikoa, besteak beste", aipatu du Artolazabalek.
Izan ere, arestian aipatutako 2020ko datuak xehe aztertuta, nesken kasuak mutilenak baino gehiago dira; zehazki, biktima guztien erdia baino gehiago (% 54) emakumezkoak ziren. Adinaren arabera, kasu gehienak 14 eta 17 urte bitarteko nerabeei dagozkie.
Indarkeria motari eta moduari dagokionez, familia barrukoa da ohikoena; erregistratutako kasuen % 45,5 da. 2020an, Euskadin, Ertzaintzak 664 neska-mutil eta nerabe identifikatu zituen indarkeriaren biktimatzat bere familia esparruan, 2016. urtean baino ia % 69 gehiago.
Bikotekideen edo bikotekide ohien nesken aurkako indarkeria-kasuek ere hazkunde nabarmena izan dute (% 25), baita sexu-indarkeria-kasuek ere (% 24,2). 2019an, Ertzaintzak 18 urtetik beherako 206 pertsona identifikatu ahal izan zituen Euskadin sexu indarkeriaren biktima gisa, eta horietatik % 80,6 neskak eta emakume nerabeak izan ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak kontrolak egingo ditu Aste Nagusian, armak eta objektu arriskutsuak dituzten pertsonak sar ez daitezen
Operatibo horren barruan, kalez jantzitako agenteen kopurua indartuko da jende gehien ibiltzen den eremuetan, eta bideo-zaintza ezarriko da eraso sexistak prebenitzeko.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.
Euskadik Hezigiro abiatu du, ikastetxeetan konfort termikoa hobetzeko plana
Hezkuntza Sailak pilotajea jarri du martxan Bizkaiko lau ikastetxetan: Bagatza HLHI (Barakaldo), Luis Briñas-Santutxu BHI (Bilbo), Pagasarribide IPI (Bilbo) eta Indautxu HLHI (Bilbo).
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko bost plan proposatzen dizkizugu. Ez galdu pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak, balearen desfilea eta kontzertuak.
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.