Profesionalak trebatzeko beharra azpimarratu dute adituek eskola-jazarpena saihesteko
Gaur, maiatzaren 2a, eskola-jazarpenaren kontra lan egiteko Nazioarteko Eguna da. Haurrekin lan egiten duten profesionalak trebatzeko beharra berretsi du Alvaro Ferrer Save the Children erakundeko adituak, hori baita indarkeria identifikatzeko bidea; gainera, "ikastetxe guztietan derrigorrezko protokoloak abian jartzea premiazko dela" esan du, baita "biktimei zein erasotzaileei laguntzen dieten neurri hezigarriak eta terapeutikoak ezartzea ere, umeak baitira eta beren ekintzen ondorioez jabetu behar dira".
2017 urte amaieran Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abian ipini zuen eskola jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako Bizikasi ekimena.
Ikastetxeetako talde dinamizatzaile guztiak eratuta daude dagoeneko, BAT deritzen taldeak (Bulluingaren Aurkako Taldea). Ikastetxe bakoitzeko 4 kidek osatzen dute talde hau, eta ekimenaren muina direla esan liteke, ikastetxean eskola jarpenari eman beharreko erantzuna koordinatzen duena.
Klaustro gehienetan formazioa burutu da dagoeneko. Irakasleen % 90 inguruk formazioa jaso dute, eta baita bullying kasuen aurrean zuzen jokatzeko beharrezko diren material eta informazioa ere.
Era berean, irakasle ez den pertsonalarentzat eta familientzat ere formazioa eta informazioa eskaintzen ari da. Izan ere, hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioa funtsezkoa baita auzi honetan.
2017-2018 ikasturtean 79 jazarpen-kasu identifikatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino zazpi gutxiago, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.
Aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, aztertutako kasuen kopuruek gora egin arren (443tik 553ra pasatu dira), jazarpen gisa identifikaturiko kasuek behera egin dute, bai zenbaki absolutuak bai ehunekoak aztertuta, 86tik 79ra jaitsi baita jazarpenen kopurua (% 19,41 ziren 2016-2017 ikasturtean eta % 14, 29 2017-2018an).
Eskola-jazarpeneko kasuen kopururik handiena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gertatu da, izan ere, 79 kasu horietako 45 (% 57) etapa horretan gertatu dira. Lehen Hezkuntzan, berriz, 33 kasu identifikatu dira; batez ere, etapa horretako azken urteetan.
Antzeman diren kasuen izaera aztertuz gero, hauxe da argazkia: bazterketa edo marjinazio soziala (% 43,03), hitzezko erasoak (% 20,25), beldurra eragitea, xantaia edo mehatxuak (%11,39), eraso fisiko zuzena (% 13,92), jazarpen edo abusu sexuala, jazarpen sexista (% 6,32), bestelakoak (% 5,06).
Bestalde, identifikatutako kasuen % 21,5ean jazarpena Internet, sare sozial edo bestelako bitarteko zibernetikoen bidez gertatu da. Eskola-jazarpeneko kasu asko, maiz, eskola eremutik eta eskola ordutegitik kanpo gertatzen dira, baina kasu horiek ere eskola-jazarpen gisa aztertzen dira.
Ikastetxeentzat, familientzat nahiz interesik duen ororentzat irekia dagoen webguneak, eskola jazarpen kasuen aurrean jardunbide egokia izateko informazioa, orientabideak, materialak nahiz tresnak eskaintzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.