Eskola-jazarpeneko kasuek gora egin dute EAEko ikastetxeetan
2018-2019 ikasturtean 96 eskola-jazarpen kasu identifikatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino 17 gehiago, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ostegun honetan emandako datuen arabera.
Ikastetxeetan eskola-jazarpen gisa identifikatutako kasuen kopurua Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak aztertutako 755 kasuen % 12,72 da. Aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, nabarmen igo da aztertutako kasuen kopurua (553tik 755era), baina ez da neurri berean igo jazarpen gisa berretsitako kasuen kopurua (79 kasutik 96 izatera igaro dira). Beraz, ehunekotan, azken bi ikasturteetan jazarpen gisa identifikatutako kasuen kopuruak behera egin du: 2017-2018 ikasturteko % 14,29tik 2018-2019 ikasturteko % 12,72ra.
Ildo horretan, nabarmentzekoa da hamarkada batean Hezkuntza Ikuskaritzak aztertutako kasuen kopurua hamar aldiz biderkatu dela (2008-2009 ikasturtean 75 kasu izatetik joan den ikasturtean 755 izatera); hala ere, ez da gauza bera gertatu jazarpen gisa identifikatutako kasuekin: 39tik 96ra kasu, aldi berean.
Datu horiek azaltzen dituzten arrazoien artean, Uriarte sailburuak aipatu du gaur egun hezkuntza-komunitateak eta gizarteak oro har bullyingaren aurrean erakusten duen sentsibilizazio-maila handia dela, jazarpen-kasuen gorakada baino handiagoa. Sailburuak Hezkuntza Ikuskaritzak gai horretan duen zeregina nabarmendu du.
"Alde handiz, kasu gehien aztertu diren urtea da. Eta hori ez da jazarpena areagotu delako, baizik eta gizartea gehiago sentsibilizatu delako eta ikastetxeetan zein Ikuskaritzan arreta handiagoa jarri delako. Zalantza txikienaren aurrean, kasua aztertzen da", adierazi du.

Hezkuntza sailburua, prentsaurrekoan eskola-jazarpeneko datuak azaltzen. Argazkia: Irekia
Jazarpen kasu gehienak Bigarren Hezkuntzan gertatu dira: 96 kasu horietatik 50 hezkuntza-etapa horretan gertatu dira (% 53). Bestalde, kasuak tipologiaren arabera aztertzen badira, honako hau ikusten da: Eraso fisiko zuzena kasuen % 6 da, eta hitzezko erasoa, kasuen % 31. Bazterketa eta marjinazio sozialak kasuen % 46ri eragiten die, eta larderia, xantaia edo mehatxuak kasuen % 6 dira. Sexu-jazarpena edo -abusua eta jazarpen sexista kasuen % 4ra hedatzen da, eta beste gertakari mota batzuk % 6 dira.
Halaber, Hezkuntza Sailetik adierazi dutenez, kasuen % 23an, batez ere sare sozialen, Interneten edo ziberbullying kasutzat hartutako beste edozein zibernetikaren bidez gertatu da jazarpena.
Ikasleen pertzepzioak
Hezkuntza Ikuskaritzak jasotako datuez gain, ISEI-IVEIk (Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea) egindako galdetegi baten ondorio nagusiak ere azaldu ditu Uriarte sailburuak. Zehazki, Lehen Hezkuntzako 94 ikastetxetako 4., 5. eta 6. mailako 5.923 ikasleri eta DBHko beste 89 ikastetxetako 8.080 ikasleri egin zaie galdetegia. Ikasleek eskola-jazarpenaren inguruan dituzten pertzepzioak dira, beraz.
Galdetegiaren emaitzek erakusten dute Lehen Hezkuntzan jaitsi egin dela eskola-jazarpena jasan dutela hautematen duten ikasleen ehunekoa: 2012ko %21etik 2018ko %18,9ra. DBHn, portzentaje hori %15,7koa da 2018an; bi urte lehenago, berriz, %18,8koa zen.
Sexuen arabera, alde handiak ikusten dira ikasleen pertzepzioan. Mutilek neurri handiagoan sentitzen dute eskola-jazarpena jasaten ari direla, bai Lehen Hezkuntzan, bai DBHn.
Bizikasi ekimena
Aurkezpenean, sailburuak Bizikasi ekimena ere izan du hizpide, hau da, Hezkuntza Sailak 2017 urtearen amaieran abian jarri zuen eskola-jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako ekimena. Jazarpenaren aurkako ekimena erabat zabalduta dago dagoeneko ikastetxe publiko guztietan, eta pauso berriak ematen jarraitzen du:
Uriartek azaldu duenez, jazarpenaren aurkako ekimena dagoeneko erabat zabalduta dago ikastetxe publiko guztietan, eta pauso berriak ematen jarraitzen dute: EAEko ikastetxe publiko guztiekin egindako prestakuntzaren bigarren fasea amaitu da, BAT lantaldeen bidez (zentro bakoitzean ekintzak zuzentzen dituzten taldeak dira).
Ikasturte honetan, Hezkuntza Sailak prestakuntza eskaintzen die hala eskatu duten itunpeko ikastetxeei ere. Lehen fase bat amaitu du dagoeneko, eta hilabete batzuk barru bigarren fase bat hasiko du ikastetxe gehiagorekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urtetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.