Haur eta nerabeen kontrako indarkeria antzemateko tresna garatu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak haurrei eta nerabeei egindako indarkeriari buruzko txosten bat aurkeztu du gaur, eta arazo horri aurre egiteko hautemate goiztiarrak duen garrantziaren jakitun, kasuak identifikatzeko kontrol-tresna bat (screeninga) garatu du.
Txostena zein tresna berria prentsaurrekoan aurkeztu ditu gaur Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, EDE Fundazioko (erakunde horrek egin du ikerketa) eta Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibaren (testaren sortzaileak) ordezkariak ondoan zituela.
Amilibiaren esanetan, "ez daude sexu-abusuaren jokabide-adierazle espezifiko eta bakarrak. Adierazleek beti erakusten digute umeak edo nerabeak zailtasunen bat duela, eta zein izan daitekeen identifikatzen lagun diezagukete. Tratu txar mota baten adierazleak ez dira espezifikoak, eta tratu txarraren zenbait modutan gerta daitezke edo beste arazo batekin egon daitezke lotuta. Behar horri erantzuteko, garrantzitsua iruditu zaigu adierazleen inguruan dakiguna hautatzeko eta antolatzeko lana egitea".
Hori horrela, 50 adierazle baliagarrienak hautatu eta programan sartu dituzte, "haurren sexu-abusuaren susmo oinarritua arakatzeko". Programa haurren eta nerabeen aurkako sexu abusuen gaineko susmoak izan ditzaketen profesionalei bideratuta dago, hots, hezkuntza, osasun edo gizarte zerbitzuetako langileei.
Testa internet bidez egin daiteke, eta hura erabiltzean, ez da zantzurik uzten eta, beraz, ez dago jakiterik tresna nork erabili duen, ez eta webgunean egiten den kontsultaren xede den ume edo nerabea nor den ere; izan ere, ez dira identifikazio pertsonaleko datuak erregistratzen, azpimarratu du sailburuordeak.
Adingabeek pairatzen duten indarkeria, zenbakitan
Kontrol-tresnaz gain, "Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeenganako indarkeriari buruzko azterlana"ren datuak xehatu ditu Amilibiak. Horren arabera, iaz, egoitza-harreran, 800 adingabe inguru zeuden foru-zentroetan. 2017an, 18 urtetik beherako 1.150 adingabe inguruk jaso zuten arreta familia-topaguneetan, bi urte lehenago baino ia % 8 gehiago. Kalkulatzen da bost pertsonatik batek sexu-indarkeriaren motaren bat jasan duela, eta umeen aurkako indarkeria-kasuen % 10 baino gutxiago haurtzaroan edo nerabezaroan jakinarazten dela, alegia, indarkeria gertatzen denean.
Batez beste, legezko prozesuak hiru urtera arte luzatzen dira, eta umeek abusuak, salatu ondoren, 4 aldiz ere kontatzen dituzte. Familia batzuen beharrei ez zaie behar bezala erantzuten laguntzari dagokionez, egoera horiek haiengan eragin dezaketen inpaktu negatiboa arintzeko, kolektiboak jasaten duen kalteaz harago.

Amilibia, Ainara Canto (EDE) eta Rosa Lizarraga (Agintzari) adituekin batera, prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia
Lehen Hezkuntzako (LH) 4. maila eta DBHko 4. maila bitarteko bost ikasletik batek inguruk aitortu du sarritan eskola jazarpena pairatu duela; tasa horrek gora egin du azken urteotan. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 13k ciberbullying motaren bat jasan dute berdinen aldetik, azken urtean zehar; tasa horrek ia bi puntu egin du gora, lau urte lehenago eginiko kontsultaren aldean.
Horrez gain, DBH egiten ari diren eskola-ikasleen % 32k onartu dute ikaskide batzuek sexu-orientazioagatik edo neska edo mutila izateagatik eginiko bazterketa-kasuen lekuko izan dela eskola-eremuan. Desgaitasuna indarkeria jasateko arrisku-faktore garrantzitsua da, eta pertsona batzuek zailtasun erantsiak izan ditzakete jasaten dituzten indarkeria-egoerak identifikatu eta salatzeko.
Era berean, 16 urteko edo gehiagoko emakumeen % 10 inguruk euren bizitzaren uneren batean bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik indarkeria fisikoa jasan dute, eta hura jasan duten eta seme-alabak dituzten 10 emakumetatik 6k baieztatzen du seme-alabek indarkeria-egoeraren bat ikusi edo entzun dutela. Datuek agerian utzi dute inoiz bikotekidea izan duten 16 eta 19 urte bitarteko emakumeen artean bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetiko kontroleko indarkeria psikologikoaren intzidentzia edozein adinetako emakumeen batez bestekoa (% 9) baino askoz ere handiagoa dela (% 25).
Kalkuluen arabera, emakumeen genitalen mutilazioaren inguruko identitate-errotze sendoa duten herrialdeetatik datozen 15 urtetik beherako 1.500 neskato inguru bizi dira EAEn. Seme-alabek gurasoei eragindako indarkeria-kasuak ere dira kezkagarriak eta, kasu horien barruan, gorantz doazen bi errealitate nabarmendu behar dira: familia migratzaileen familia-birbatzeak eta hazkuntzan eta, batik bat, nerabezaroaren etapan, portaera oso erasokorrekin eta ustezko lotura-apurketekin gainezka eginda sentitzen diren familia adoptatzaileak. Azkenik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen behar batzuei ez zaie behar bezala erantzuten; izan ere, ez dago baliabide soziosanitario espezializatu nahikorik.
Zure interesekoa izan daiteke
Mafiek Ceutako migratzaileekin trafikatzen dutela ohartarazi du Polizia Nazionalak
Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak koordinatuko du Espainiako Gobernuaren barruan Ceutako krisiak eragindako egoera.
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.
Lezoarrak kezkatuta daude Pasaiako portuko isuriekin eta neurriak eskatu dituzte
Azken sutearen ondorioz, leihoak ixteko deia egin diete agintariek. Horrelakoak eguneroko kontua direla salatzen dute eta elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Portuan lan egiten duten enpresek euren osasunaren kontura ateratzen dituztela etekinak diote eta agintariei neurriak hartzeko eskatu diete.
Riglosko sute handia kontrolpean dute, eta ebakuatuak etxera itzuli dira
Aragoiko Gobernuak babes zibileko gutxieneko mailara jaitsi du alerta azken ebakuatuak beren etxeetara itzuli ondoren, nahiz eta operatiboak lanean jarraitzen duen 14.500 hektareako perimetroa finkatzeko.
Sagardogileek sagar-bilketa aurreratu dute lehortearen ondorioz, eta aurtengo uzta % 30-35 txikiagoa izango dela aurreikusi dute
Uda lehorraren ondorioz, ekoizle batzuek uzta aurreratu dute, eta beste batzuek datozen egunetan ekingo diote bilketari. Kanpainaren emaitza irailean aurkeztuko dute Villabonako sagasti esperimentalean.
Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala
12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.
Txosnak "gune seguruak" izango dira Aste Nagusian erasoak jasaten dituztenentzat
Bilboko Konpartsek egunero txandak antolatuko dituzte erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko, leku seguru batera laguntzeko eta, hala eskatuz gero, beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Ertzaintzak kontrolak egingo ditu Aste Nagusian, armak eta objektu arriskutsuak dituzten pertsonak sar ez daitezen
Operatibo berezi horren barruan, bideozaintza ezarriko da eraso sexistak prebenitzeko, patinete elektrikoen erabilera kontrolatuko da eta garbiketa-dispositibo bat zabalduko da.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.