Carlos Garaikoetxea
Eusko Jaurlaritzak Garaikoetxea, "Euskadiko arkitektoa", omendu du
Carlos Garaikoetxea demokraziaren lehen lehendakariari egindako omenaldian, besteak beste, bere sailburuetako hiru izan dira, eta garai hartako lorpenen artean azpimarratu dituzte bidegorriak, euskara batua eta Ajuria Enea Jauregiaren erosketa.
Garaikoetxea lehendakariak gidatutako Jaurlaritzaren gakoak, Elixabete Garmendiaren eskutik
Carlos Garaikoetxeari buruz gehien ikertu duen kazetarietako bat Elixabete Garmendia izan da, 2018. urtean haren biografia kaleratu baitzuen. Berarekin batera frankismoaren ondoko lehen jaurlaritza hura aztertu nahi izan dugu.
Imanol Pradales: “Zuei zor dizuegu gure ongizatea eta zuei zor dizuegu etorkizun berriaren aukera”
Imanol Pradales lehendakariak Carlos Garaikoetxea buru izan zuen Eusko Jaurlaritzako kideak zerotik hasi zirela herria eraikitzen azpimarratu du.
Garaikoetxea: "Mila esker herri honetako ohorerik handiena eman didazuelako: lehendakari izatearena"
Diktadura osteko lehen gobernua omentzeko ekitaldi instituzionala egin dute gaur Ajuria Enean. Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta bere gobernuko kide izan ziren Pedro Miguel Etxenike, Javier Lasagabaster eta Pedro Luis Uriarte sailburuak izan dira bertan.
Garaikoetxea lehendakaria, hiru sailburuak eta senideak iritsi dira Ajuria Eneara
Imanol Pradales lehendakariak harrera egin die Carlos Garaikoetxeari, Pedro Miguel Etxenike, Javier Lasagabaster eta Pedro Luis Uriarte sailburuei eta lehen Jaurlaritza hura osatu zutenen senideei.