CCOO

2023/05/04 - 11:15
Osakidetzako sindikatuek protesta egin dute Basurtuko Ospitalaren atarian
SATSE, ELA, LAB, Sindikatu Medikua, CCOO eta UGT sindidatuek deituta egin dute protesta. Behin behinekotasunarekin amaitzea eskatzen dute eta negoziatzeko borondate falta leporatzen diote Osakidetzari. Gogoratu dute, gainera, greba dutela deituta maiatzaren 18 eta 19rako.

2023/05/01 - 19:07
Soldaten igoera eta lan baldintzen hobekuntza izan dira aldarrikapen nagusiak Maiatzaren Lehenean
ELAk eta LABek, nork bere aldetik, greben eta borrokaren garrantzian egin dute azpimarra, eta elkar kritikatu dute, bi sindikatuen artean dagoen "hoztasuna" agerian utzita. CCOOk eta UGTk, bestalde, mezu argia zabaldu dute: "Soldatak igo ezean, gatazkak jarraituko du".

2023/05/01 - 15:47
Soldatak eta lan baldintzak ardatz izan dituzte sindikatuek
ELAk grebaren alde egin du "hitzarmen onak" lortzeko. LABek, bere aldetik, sindikatuen arteko borrokak proposatu ditu "patronalari pultsua irabazteko". CCOOk eta UGTk, berriz, argi utzi dute soldatak igo ezean gatazka egongo dela.

2023/05/01 - 14:45
Soldaten inguruko akordiorik ezean, grebak egongo direla iragarri dute CCOOk eta UGTk
CEOEri denbora agortzen ari zaiola esan dute Unai Sordok eta Pepe Alvarezek, bi sindikatuetako idazkari orokorrek. Soldaten igoeraren inguruan akordio orokor bat lortu nahi dute. Gainerakoan, lan-gatazkak eta grebak ugarituko direla iragarri dute.

2023/05/01 - 14:17
Euskadiko CCOOk eta UGTk elkarrizketa sozialaren lorpenak aldarrikatu dituzte
Raul Arzak eta Loli Garciak azken lau urteetan negoziazioaren eta mobilizazioaren bidez langileen eta pentsiodunen baldintzak hobetzeko lortutako lorpenak azpimarratu dituzte Bilbon.

2023/04/28 - 17:51
Sindikatuek erakundeen esku-hartzea eskatu dute lan-osasuna bermatuko duten neurriak hartzeko
Lan Osasuneko eta Segurtasuneko Nazioarteko Egunaren harira, LABek eta CC. OO.k amiantoaren biktimak izan dituzte aldarrikapenen erdigunean, eta UGTk buruko osasunean jarri du azpimarra. ELAk salatu du gobernuek ez dutela baliabiderik lan-istripuak galarazteko.

2023/04/28 - 10:26
Gesbisako langileak grebara daude deituta gaur, Bizkaiko AP-8an
Autobide hori kudeatzeko emakida duen enpresako beharginek lanuzteak egingo dituzte 14:00etatik 22:00etara.

2023/04/28 - 08:59
ELAk, CCOOk eta UGTk aurreakordioa lortu dute elikagaien patronalarekin, eta ez da grebarik egongo Gipuzkoan
LABek "nahikoa ez" den akordio baten aurrean "amore ematea" leporatu die beste sindikatuei. Greba gaurko eta astearterako zegoen deituta.
2023/04/25 - 16:01
EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetako grebak negoziazioen "blokeoa" salatu du
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuem hitzetan, % 65ekoa izan da grebaren jarraipena. Kristau Eskolak, ostera, % 20an kokatu du.
2023/04/25 - 15:07
Greba eguna gizarte ekimeneko ikastetxeetan patronalen ''immobilismoa'' salatzeko
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek greba eguna deitu dute gaurko EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan, hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatzeko.
2023/04/22 - 14:15
Nafarroako bidaiarien garraioko langileek greba deitu dute Kopako finala jokatuko den astebururako
Sindikatuek deituta, batzarra egin dute Iruñean eta sektoreko 200 langile inguru bildu dira. Aho batez erabaki dute maiatzaren 5ean eta 6an greba egitea, Kopako finala jokatuko den asteburuan. Hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eskatzen dute.

2023/04/21 - 16:36
Gehiengo sindikalak greba egun gehiago iragarri ditu Osakidetzako garbiketan
Negoziazioetan ez da aurrerapausorik izan, eta bi greba deialdi egin dituzte. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek hiru asteko greba deitu dute apirilaren 26tik aurrera. ELAk, bere aldetik, maiatzaren 21era arte luzatu du apirilaren 30era deituta zuen greba.

2023/04/20 - 12:25
Sindikatuak hainbat ospitaletan bildu dira ''osasun publikoaren desegitearen'' aurka
SATSE, ELA, LAB, SME, CC. CCOOk eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte Osakidetzaren "egoera larria" salatzeko eta Osasun Sailari berehalako konponbideak eta benetako negoziazioa eskatzeko.
2023/04/19 - 11:56
Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren ohiko bilera hasi da
Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek parte hartzen dute foro horretan. ELAk eta LABek, aldiz, ez dute parte hartu nahi. Bileran, Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren 2023ko lan plana onartu beharko da.

2023/04/19 - 09:58
Justizia administrazioko langileak 24 orduko grebara daude deituta gaur soldata igoerak eskatzeko
Hego Euskal Herrian 3.000 behargin daude deituta. Aurrez, bi eguneko lanuzte partzialak egin dituzte sektorean, batez beste % 60ko jarraipenarekin, betiere sindikatuen arabera.

2023/04/19 - 07:00
Elkarrizketa Sozialeko Mahaia gaur bilduko da 2023ko lan egitasmoa onartzeko
Hasiera batean, lau eguneko lanaldiaren entsegua egiteko ekimen bat sartu nahi zen, baina azkenean ez da hala izango, Confebaskek aukera horren aurka zegoela adierazi baitzuen.
2023/04/17 - 19:09
Justiziako funtzionarioek greba mugagabea hasi dute, soldata hobekuntzak aldarrikatzeko
Euskal Justizia Administrazioko langileek hiru orduko geldialdia egingo dute egunero goizez, 10:00etatik 13:00etara. Bi deialdiren barruan egingo dituzte lanuzteak, bata estatu mailakoa eta bestea tokikoa, soldata igoera "duina" eta "soldata diskriminazioaren amaiera" eskatzeko, hurrenez hurren.

2023/04/16 - 13:54
LABek salatu du ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioen "erabilera interesatua" egiten duela
Enpresako zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazioa hitzartu du sei hilabeterako, Etxebarriko eta Lesakako lantegietan 7.000 pertsona ingururi eragingo diena.

2023/04/14 - 14:39
Osakidetzako garbiketako gehiengo sindikalak greba deialdi berria egin du apirilaren 26tik aurrerako
Hitzarmen kolektiboaren negoziazioak desblokeatu daitezela eskatzen dute. "Garbiketa azpikontratatzea erabaki zuenetik auzi hau Osakidetzaren ardura" dela adierazi diote sindikatuek.

2023/04/13 - 15:05
Sindikatuek protesta egin dute Bilbon, txistu artean, Osakidetzaren egoera ''larria'' salatzeko
Txistualdia egin dute elkarretaratzean sindikatu ezberdinetako ordezkariek, "Osasun publikoaren desegiteari ez" leloari eutsita.