Bizkaiko ostalariak bederatzi orduko lanuztea egitera deitu dituzte gaur
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bederatzi orduko lanuztea deitu dute Bizkaiko ostalaritzan gaur, ostegunarekin, hitzarmen "duin" bat eskatzeko. Zehazki, 07:00etatik 10:00etara, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara taberna eta jatetxeak ixteko deia egin dute.
Lanuzteekin bat eginez, mobilizazioak egingo dituzte goizean, eguerdian eta arratsaldean: 08:00etatik 09:30era Zornotzako Gasca eta Vascaren sukalde nagusietan; 13:00etatik 14:00etara, Bilboko Nix eta Radisson hoteletan; eta, azkenik, Bilbon manifestazioa egingo dute 20:00etan, Ledesma kaletik hasita.
Iragan astean, patronalaren egoitzaren aurrean sindikatuek egindako elkarretaratzean salatu zutenez, pandemiaren ondorioak jasaten ari dira oraindik ere. Deialdia egin duten sindikatuen arabera, pandemiaren ondorioei patronalaren blokeoa gehitu behar zaie: "2020ko urtarriletik ez digute soldata igo. Denbora tarte horretan enplegu erregulazioko espedienteak izan ditugu. Horiek ez diote gure sektoreari irtenbiderik ekarri; are gehiago, gure baldintzak okertu dituzte".
"Gizarte osoa kalera atera zen gure sektoreari babesa emateko. Ordudanik kontsumorako prezioen indizea % 12 hazi da, baina gure soldatak batere. Ostalaritzan prezioak % 15 garestitu dira, baina gure soldatak batere", erantsi zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.