Cebek
2022/06/10 - 17:53
Garbitzaileen grebaren auzian Cebek-ek egindako eskaintza kritikatu du LABek protesta batekin
Sindikatu abertzalearen hitzetan, Bizkaiko patronalak 2025era arte atzeratu nahi du langileek galdegiten duten 1.200 eurorainoko soldata igoera, eta praktikan, igoera % 2koa izango litzatekeela argitu du. "Garbitzaileek eskatzen duten horretatik oso urrun dago hori", salatu du.
2022/05/11 - 16:26
Gasaren prezioaren mugan eta trantsizio energetikoan talka egin dute Repsolek eta Iberdrolak
Trantsizio energetikoa izan da gaur Bilbon Bizkaiko enpresariek egin duten ekitaldiaren ardatza. Argi geratu dira Repsol eta Iberdrolak oso irizpide desberdinak dituztela gasaren salneurria mugatzeko erabakien inguruan.
2022/05/10 - 13:51
Ia puntu bat jaitsi du Cebekek 2022rako Bizkaiko ekonomiaren hazkunde-aurreikuspena
% 5,2tik % 4,5era jaitsiko dela uste du Cebekeko presidenteak. Asteazken honetan Bizkaiko patronalak egingo duen ohiko batzar orokorraren harira eman ditu azalpenok. Biharko bilkurara Iñigo Urkullu lehendakaria ere joatekoa da.
2022/04/22 - 15:24
Apirila eta maiatza artean bost greba egun deitu dituzte ELAk, LABek eta ESK-k Bizkaiko garbiketa sektorean
Zehazki, apirilaren 26 eta 27rako eta maiatzaren 10, 11 eta 12rako deitu dituzte lanuzteak. Soldatak 1.200 eurora igotzea eskatuko dute.
2022/03/18 - 16:29
Confebaskek azkar ekiteko eskatu die erakundeei "kolapso ekonomiko eta industriala" saihesteko
Euskal patronalak ohartarazi duenez euskal enpresen egoera maldan behera doa eta "egun gutxitan" itxi beharrean izan daitezke haietako asko; horregatik, hilaren 29an onartu asmo duten Ukrainako gerrari aurre egiteko Plan Nazionalari itxaron gabe neurriak hartzea galdegin du.
2022/01/31 - 15:35
Cebeken ustez, nekez ulertu daiteke lan erreformaren aurkako jarrera
Cebeken arabera, lan erreforma onartuz gero, hitzarmenak Euskadin negoziatzen jarraituko omen dute. Dei egin dio EAJri Kongresuan lan erreformaren aldeko botoa eman dezan.
2022/01/31 - 12:53
Euskal hitzarmenen lehentasuna bermatuta dago estatukoen aurrean, Bizkaiko patronalaren arabera
Cebek patronalak ez du ulertzen EAJk eta EH Bilduk lan erreformaren aurka agertu duten jarrera. Ostegunean egingo dute lan erreformaren bozketa Diputatuen Kongresuan eta EAJk eta EH Bilduk ezezkoari eusten diote.
2021/10/13 - 19:01
EAEko patronalek Espainiako Gobernuari eskatu diote energiaren prezioaren dekretua birpentsatu dezala
Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea lurraldeetako elkarteek, lege-dekretu horrek industrian "ondorio oso negatiboak" izango dituela ohartarazi dute.
2021/07/09 - 13:39
CEBEKek ''oker'' ikusten du Tubacexi erregulazioko espedientea erabiltzea galaraztea
Carolina Perez Toledo CEBEKeko presidenteak espero du Gorenak bertan behera utziko dituela Tubacexeko enplegu-erregulazioko espedienteak baliogabetu dituzten EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak.
2021/05/12 - 16:50
Cebekek Zuzendaritza Batzordea berritu eta Carolina Perez izendatu du presidente
Euskadiko lurraldeko patronalaren buru den lehen emakumea da. Garcinuñok esan du ohorea izan dela Cebeki ahotsa eman izana eta eskerrak eman dizkio karguan ordezkatzeko eman duen pauso ausartagatik.
2021/05/11 - 14:31
Enpresen errotzea mantentzeko eta zergak ez igotzeko deia egin du Garcinuñok
Iñaki Garcinuñok CEBEK Bizkaiko patronaleko buruzagitza utziko du asteazkenean egingo den batzarrean. Carolina Perez Toledo izango da presidente berria.
2021/01/27 - 15:33
Susperraldi ekonomikorako urte bat falta da oraindik, CEBEKen ustez
Eta ohartarazi dute kaudimen arazoak ager daitezkeela enpresek jasotako laguntzak itzultzeko ordua etorri ahala.
2021/01/27 - 13:45
Lehen seihilekoan susperraldi ekonomikoa moteldu egingo dela aurreikusi du Cebekek
2021. urteari begira % 6,5eko hazkundea iragarri du Bizkaiko patronalak. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak (EAE), ostera, % 8,6ko igoera izatea espero da.
2021/01/21 - 14:07
"Lan erregulazio espedienteetako kaleratzeak bidegabetzat hartzea gogorregia da"
Cebekeko presidentearentzat "albiste txarra" da aldi baterako lan erregulazio espedienteen luzatzean lanera itzuli eta hurrengo sei hilabeteetan kaleratzeak egiteko debekua mantentzea.
2021/01/21 - 11:45
CEBEKen ustez, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak ''interesgarriak'' dira
Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentearen ustez, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak "interesgarriak dira, pandemiak eragindako krisi egoera berrira egokitzen direlako".
2020/12/11 - 13:18
Garcinuño: "Neurri hauekin haize apur bat etorriko da, baina ez da nahikoa izango"
Iñaki Garcinuñoren ustez, urte oso txarra izango da ostalaritzarentzat eta beharrezkoa izango da "zuzeneko laguntzak" ematea sektoreari.
2020/12/01 - 12:38
Garcinuñok ERTEen legea aldatzea eskatu du, kaleratzeko debekua kenduz
ERTEra jo duten enpresei sei hilabetetan inor kaleratzeko jarritako debekua kentzeko eskatu du, argudiatuz empresa eta gainerako enpleguak salbatzeko batzutan ezinbestekoa dela kaleratzeak egitea.
2020/10/23 - 12:15
Ekonomiaren jaitsiera moteldu da EAEn, eta % 7,7 egin du behera udan
Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspenen arabera, ekonomiaren hobekuntza erlatibo bat tarteko, urte amaieran Barne Produktu Gordinak % 10,1 egingo du atzera.
2020/09/29 - 13:18
Garcinuño: "Baja medikoa behar denera mugatu behar da, ezta egun bat gehiago ere"
CEBEKeko presidenteak zalantzan jarri du pandemiaren ondorioz bikoiztu diren baja medikoen prozedura. "Eztabaida eta sentiberatasuna" eskatu ditu Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
2020/04/30 - 17:00
Bizkaiko enpresek jarduera pixkanaka berreskuratzearen alde egin dute
Bestalde, enpresen erdiek "likidezia arazoak" dituztela onartu dute, Cebek Bizkaiko patronalaren arabera.