CEOE

2023/05/11 - 11:21
Garbiñe Aranburu: "Soldaten akordioak ez du langileen erosahalmena bermatzen, ezta KPIa ere"
LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Herrian "beste errealitate sindikal bat dago, eta ez da aplikatuko". Bestalde, ELA sindikatua estu hartu du, eta Adegi Gipuzkoako patronalarekin "aliantza" izatea leporatu dio.

2023/05/10 - 22:39
Horrelakoa da sindikatuek eta patronalak 2025era arte sinatutako soldata akordioa
Besteak beste, itunak % 4ko soldata igoera ezartzen du 2023an, eta % 3koa 2024an eta 2025ean.

2023/05/10 - 14:21
2025era arteko soldata akordioa sinatu dute CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronalak
Hitzartutakoaren arabera, aurten % 4 igoko dira soldatak, eta 2024 eta 2025. urteetan, % 3.

2023/05/10 - 13:43
CCOOk, UGTk, CEOEk eta Cepymek soldatei buruzko ituna sinatu dute
Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek eta Antonio Garamendi eta Gerardo Cuerva CEOEko eta Cepymeko presidenteek, hurrenez hurren, 2023 eta 2025 bitartean soldatak % 10 igotzea gomendatzen duen negoziazio akordioa sinatu dute.

2023/05/09 - 22:42
CCOOk 2023an % 4ko soldata-igoera jasotzen duen soldata-akordio berria onartu du
Sindikatuko iturrien arabera, astelehen honetan UGTk eta CEOE-Cepyme patronalak onartutako akordioa aldeko 146 botorekin, kontrako boto batekin eta abstentzio batekin onartu da.

2023/05/08 - 16:24
Espainiako patronalak eta UGTk onartu egin dute 2025era arte adostutako soldata igoera
CCOOk, aldiz, astearte honetan bilduko bere zuzendaritza aurreakordioari babesa emateko.
2023/05/08 - 11:35
Espainiako patronala gaur bilduko da soldaten igoerari buruzko aurreakordioa berresteko
CEOEk eta UGT eta CCOO sindikatuek ostiralean itxi zuten aurreakordioa, baina asteburuan negoziatzen jarraitu dute, jakinarazi dutenaren arabera, soldatak aurten % 4 eta 2024an eta 2025an % 3 igotzeko.
2023/05/05 - 16:24
Patronalak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute soldatak aurten % 4 eta 2024an eta 2025an % 3 igotzeko
2026tik aurrera soldatak gutxienez % 1 igotzeko bermea ere jasoko luke CEOE Espainiako patronalaren eta UGT eta CCOO sindikatuen arteko akordioak.

2023/05/01 - 14:45
Soldaten inguruko akordiorik ezean, grebak egongo direla iragarri dute CCOOk eta UGTk
CEOEri denbora agortzen ari zaiola esan dute Unai Sordok eta Pepe Alvarezek, bi sindikatuetako idazkari orokorrek. Soldaten igoeraren inguruan akordio orokor bat lortu nahi dute. Gainerakoan, lan-gatazkak eta grebak ugarituko direla iragarri dute.

2023/03/15 - 21:41
Espainiako Gobernuak UGT eta CCOO sindikatuekin eta Bruselaren babesarekin amaitu du pentsioen erreforma
"Pentsioen sistemaren modernizazioa bukatu dugu", defendatu du Escriva ministroak erreformari buruzko akordioaren sinaduran, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin batera.
2023/03/15 - 14:58
CCOO eta UGT sindikatuetako zuzendaritzek ontzat eman dute pentsioen erreforma
Hortaz, bi sindikatu horien babesarekin baina CEOE eta Cepyme patronalen oniritzirik gabe aterako du aurrera erreforma Espainiako Gobernuak.

2023/03/15 - 06:00
Pentsioen erreforma azken txanpan, nahiz eta patronala aurka izan
UGTk eta CCOOk gaur aztertuko dute Espainiako Gobernuaren azken proposamena, eta, ziurrenik, babesa emango diote. Gainera, Escriva ministroak agerraldia egingo du Toledoko Itunaren Batzordean, lege-dekretua azaltzeko.
2023/03/10 - 19:08
Espainiako Gobernua, CCOO, UGT eta CEOE astelehenean bilduko dira berriro
Batzar berri horren helburua patronalari eta sindikatuei gaur zehaztutako neurriak aztertzeko denbora ematea da.

2023/02/15 - 21:32
Garamendi, bere soldata igoeraz: "Bortxatua izan den emakume batek minigona zeramala esatea da"
Espainiako CEOE patronaleko presidenteak bere soldata igo du, eta horrek piztu duen polemikaren aurrean, adierazpen polemikoa egin du: soldata igoera hori kritikatzea "bortxatua izan den emakume batek minigona zeramala esatea bezala da".
2023/01/31 - 17:39
2023an gutxieneko soldata 1.080 eurora igoko dela iragarri du Espainiako Gobernuak
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroa UGTko idazkari nagusi Pepe Alvarezekin eta CCOOko idazkari nagusi Unai Sordorekin bildu da Senatuan. Bilera horretara joateari uko egin dio CEOEk.
2023/01/31 - 16:17
Yolanda Diaz UGTrekin eta CCOOrekin elkartuko da arratsaldean lanbide arteko gutxieneko soldata negoziatzeko
Goizean Lan Ministeriok eta bi sindikatuek egin duten bilera akordiorik gabe amaitu da. CEOE patronalak bigarren aldiz planto egin dio Espainiako Gobernuari eta ez da bilerara joan.
2022/11/23 - 16:11
Antonio Garamendik CEOE Espainiako patronaleko presidente izaten jarraituko du datozen lau urteetan
Hauteskundeetan Antonio Garamendik 534 boto eskuratu ditu eta Virgina Guinda beste hautagaiak, ostera, 57 boto.

2022/09/19 - 23:54
Antonio Garamendiren arabera, Yolanda Diaz "oker ari da" prezioak mugatzeko proposamenarekin
CEOEko presidentea ETB2ko '12 minutos' saioan izan da astelehen honetan. Haren aburuz, Euskadik posizio ekonomiko hobea dauka, "bere antolamendu industriala" tarteko.
2022/09/02 - 16:59
Yolanda Diazek gutxieneko soldataren negoziazio mahaian berriro esertzeko eskatu die enpresaburuei
Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak esan du "ebidentzia" dela enpresarien ordezkariak "maiatzaren 5etik mahaitik altxatu" direla, eta sindikatuek proposatzen dituzten igoerak "arrazoizkoak" direla.
2022/08/25 - 12:59
Lanbide arteko gutxieneko soldata batez besteko soldataren % 60tik gora igotzearen alde agertu da Yolanda Diaz
Lan ministroak "herrialdearekiko konpromisoa" eskatu dio Antonio Garamendi CEOEko presidenteari, eta hitzarmen kolektiboen negoziazioan izandako blokeoa kritikatu du.