Soldatak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako patronala gaur bilduko da soldaten igoerari buruzko aurreakordioa berresteko

CEOEk eta UGT eta CCOO sindikatuek ostiralean itxi zuten aurreakordioa, baina asteburuan negoziatzen jarraitu dute, jakinarazi dutenaren arabera, soldatak aurten % 4 eta 2024an eta 2025an % 3 igotzeko.
Antonio Garamendi CEOEko presidentea, artxiboko argazki batean.
Antonio Garamendi CEOEko presidentea, artxiboko argazki batean. EFE

CEOE Espainiako patronalak bere batzorde exekutiboa bilduko du gaur, astelehenarekin, ostiralean soldaten igoerari buruz itxitako aurreakordioa berresteko. 

Bi aldeek negoziatzen jarraitu dute asteburuan, itunaren hainbat "xehetasun" ixten saiatzeko. Ostiralean adostutakoaren arabera, datozen hiru urtean soldatak % 10 igoko dituzte: % 4 aurten eta % 3, berriz, 2024an eta 2025ean. Halaber, 2026tik aurrera, soldatak gutxienez % 1 igotzeko bermea ere jasoko luke akordioak.

"Akordiotik gertu gaude, xehetasunak daude zehazteko, batzuk garrantzitsuak", adierazi zuen ostiralean Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak. Aurreratu zuenez, ituna itxiz gero, asteon bertan bilduko dira sindikatuko zuzendaritza organoak akordioa onartzeko. 

Pepe Alvarez UGTko idazkari nagusiaren esanetan, "testua nahiko itxita" zeukaten, baina "guztiz hitzartu gabe". 

Negoziazio kolektiborako eta enplegurako akordioaren negoziazioa ez atzera ez aurrera zegoen iazko maiatzetik. Orduko hartan, patronalak uko egin zion inflazioaren araberako soldata igoerak berrikusteko klausula txertatzeari.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X