2023an gutxieneko soldata 1.080 eurora igoko dela iragarri du Espainiako Gobernuak
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur iragarri duenez, 2023an lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) % 8 igoko da, hau da, hilean 1.080 euro gordinera igoko da 14 ordainsaritan.
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroa UGTko idazkari nagusi Pepe Alvarezekin eta CCOOko idazkari nagusi Unai Sordorekin bildu da Senatuan. Bilera horretara joateari uko egin dio CEOEk.
Sindikatuek 1.100 eurorainoko igoera eskatzen zuten; Diazek, berriz, adituen batzordearen txosteneko banda altuaren alde egin zuen, 2023rako % 4,6 eta % 8,2 arteko igoera planteatu baitzuen.
Bestalde, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroa "oso pozik" agertu da, "ez Gobernuagatik, baizik eta langileengatik". Izan ere, "erosteko ahalmena galtzen ari dira".
Zure interesekoa izan daiteke
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo du EAEko BPGaren hazkundearen 2027rako aurreikuspena, eta 2026koa mantendu du
Aurreikuspenen arabera, enpleguak gora egingo du, industria pixkanaka suspertuko da eta soldatek bilakaera positiboa izango dute. Adierazle horien arabera, euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten dio.
Batasunetik kanpo erositako 150 eurotik beherako pakete txikien gaineko zerga kobratzen hasi da EB
Europak galga jarri nahi die batez ere Txinatik (Temu, Shein eta AliExpress enpresen bitartez) Europar Batasunean sartzen diren kostu txikiko inportazioei. Orain arte, 150 euroz azpiko pakete txikiak muga-zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden.
Argindarra ekoiztearen gaineko zerga progresiboki murriztuko dute, eta 2028an desagertuko da
Prozesua 2026ko hirugarren hiruhilekoan hasiko da, % 30eko murrizketarekin.