Ciudadanos
2022/08/16 - 10:39
Navarra Suma koalizioa bere kabuz amaitutzat ematea egotzi dio Esparzak PPri
Miguel Tellado PPren Antolaketa idazkariordeak egindako adierazpen batzuei erantzun die UPNren presidenteak. Telladoren esanetan, Alderdi Popularrak "planteatzen duen aukera bakarra" bere markarekin aurkeztea da.
2022/07/22 - 15:38
Barrio: ''EH Bilduk presioa egingo dio EAJri estatus berriak datorren ikasturte politikoa marka dezan''
Carmelo Barrio PP eta Ciudadanos alderdien talde parlamentarioko bozeramaileak azpimarratu du esku hartu beharra dagoela Hezkuntzan eta Osasunean, "horiek direlako herritarren benetako arazoak".
2022/06/20 - 17:49
PPk ez beste alderdi guztiek hauteskunde-biharamun gogorra dute gaur Andaluzian
Duela lau urte Andaluziako PPren emaitza txarrenak izatetik hauteskundeak irabaztera pasa da Juanma Moreno. Gainerako alderdiek ez dituzte inolaz ere espero zituzten emaitzak lortu. Abstentzioa ere handia izan da.
2022/06/19 - 21:52
PPk gehiengo osoa lortuko luke Andaluziako hauteskundeetan, 58-61 eserleku artean eskuratuta
Forta hedabide publikoen federazioak kaleratutako inkestaren arabera, botoen % 44,4 eskuratuko lituzke alderdi popularrak gaurko bozetan. Bigarren, PSOE geratuko litzateke % 22,9rekin, eta, hirugarren Vox, % 13,6rekin.
2022/06/19 - 09:56
Parte-hartzea % 44,5ekoa da Andaluzian 18:00etan, 2018an baino ia bi puntu gutxiago
Sei dira Andaluziako Parlamenturako presidentetzarako hautagai nagusiak: Juan Espadas (PSOE), Juanma Moreno (PP-A), Juan Marin (Cs), Macarena Olona (Vox), Teresa Rodriguez (Adelante Andalucia) eta Inmaculada Nieto (Por Andalucia).
2022/06/17 - 15:15
Amaitu da Andaluziako hauteskunde kanpaina, galdera asko airean utzita
EITB Mediako hedabideek jarraipen berezia egingo diote Andaluziako bozei. Ostiraletik, Aiert Arieta-araunabeña kazetariak kanpaina amaierari eta hauteskunde-egunari buruzko informazioa helaraziko du bertatik bertara.
2022/06/17 - 15:12
Urkulluk PP+Cri eskatu dio Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren iruzurrari "etekin politikoa ez ateratzeko"
"Badakizu horrelako gaiak oso delikatuak direla. Egia esan, Iturgaiz jauna, ez da egokia errealitatea bihurritzea kasu horiei etekin politikoa ateratzeko", defendatu du lehendakariak.
2022/06/17 - 14:56
EiTB Media Andaluzian da kanpainaren azken txanpa eta igandeko hauteskundeak jarraitzeko
Inkestek ematen dizkioten emaitza onak izango al ditu PPk? Vox Gobernuan sartuko al da? Aiert Arieta-araunabeña Andaluzian da kanpainako azken orduak eta hauteskunde gaua gertutik jarraitzeko.
2022/06/03 - 12:46
Gauerdian hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Inkestak alde dituela, gehiengo osoa lortzea da PPren helburua; CISen inkestak 47-49 eserleku ematen dizkio. Seguruenik, 20 ordezkari inguru lortuko lituzkeen Vox alderdiarekin gobernatu beharko luke Juanma Morenok.
2022/06/02 - 15:11
Galderak nagusi gauerdian Andaluziako hauteskunde kanpaina hasteko atarian
Andaluziako presidente izateko hautagai diren sei zerrendetako kideak prest daude kanpainari ekiteko. CISen datuen arabera, PPk gehiengoa lortuko luke, baina babesak beharko lituzke gobernatzeko; eszenatoki probableena PP-Vox itunarena da, Morenok, baina, argi ditu marra gorriak.
2022/05/23 - 18:53
"Nazionalitateak eta eskualdeak" adierazpena Konstituziotik ezabatzea eskatuko du Ciudadanosek
"Lehen eta bigarren mailako herritarrik ez egotea nahi dugu, ezta lehen eta bigarren mailako lurralderik ere", esan du Ines Arrimadasek. Cseko buruzagiak "euskal kupoa" gogor kritikatu du berriro.
2022/05/18 - 16:20
Oposizioko taldeak estrategia falta salatu badute ere, akordioetarako prest agertu dira
EH Bildurerantzat Jaurlaritzak porrot egin du orain arteko politiketan eta jauzi bat emateko garaia dela dio. Elkarrekin Podemosek Euskadi atzean geratu dela ohartarazi du. PP+Cs-ek, berriz, kenkari fiskalak eskatu ditu. Urgentziazko neurriak eskatu ditu Voxek.
2022/05/12 - 14:50
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk ultraeskuinaren kontrako adierazpen bat adostu dute
Eusko Legebiltzarreko talde nagusiek "kezka" adierazi dute eskuin muturraren eta neofaxismoaren gorakadarengatik, eta gorrotozko estrategiei aurre egitea adostu dute.
2022/05/12 - 12:49
Eusko Legebiltzarrak Euskal Sektore Publikoaren legea onartu du
Legea aurrera atera da EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IUren abstentzioarekin.
2022/05/11 - 11:45
Sanchez: "Begi bistakoa da Espainiako Gobernuaren komunikazioen segurtasunean hutsegitea egon dela"
CNIren zuzendariaren kargugabetzeari buruz galdetu diote PPk eta Csk. Erantzunean, PPren ustelkeria kasuak gogorarazi ditu Espainiako Gobernuko presidenteak eta bere exekutiboak "delituak estaltzen ez" dituela azpimarratu du.
2022/04/08 - 16:25
Talde politikoek krisiari aurre egiteko 150 proposamen baino gehiago erregistratuko dituzte
Babes ekonomia sustatzeko plan integrala aurkeztu du EH Bilduk. Elkarrekin Podemosek ere egiturazko eraldaketa baten premia azpimarratu du. PP-Cs eta Voxek zergak jaistea eskatu dute. Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiek, berriz, errealismoa eskatu dute.
2022/04/07 - 16:19
Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu ditu hezkuntza lege berrirako oinarriak
Bilkura bertatik bertara jarraitu duten hezkuntza eragileen txaloekin eta legebiltzarreko lau indar nagusien aldeko botoarekin atera da aurrera akordioa.
2022/04/04 - 22:23
PPk lehendakariari zergak jaistea eta soberakinekin egitasmo bat martxan jartzea eskatu dio
Besteak beste, foru aldundiek PFEZ jaistea planteatu dio PP+Cs koalizioak Eusko Jaurlaritzari, "inflazioaren igoera ikaragarria" zuzentzeko.
2022/03/29 - 14:51
Talde parlamentarioekin bilduko da Urkullu datorren astean, Ukrainako gerra ardatz harturik
Datorren astean ekingo dio lehendakariak bilera errondari. Astelehenean PP+Cs eta Voxekin batzartuko da, eta biharamunean, Elkarrekin Podemos-IUrekin, EH Bildurekin eta Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiekin (EAJ eta PSE-EE).
2022/03/18 - 08:24
Gaur bozkatuko dituzte hezkuntza hitzarmenaren zirriborroari aurkeztutako zuzenketak Eusko Legebiltzarrean
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU negoziatzen ari dira lauko akordioa lortzeko asmoz. PP+Cs eta Vox taldeak behin-behineko testuaren kontra azaldu dira, goitik behera aldatu behar dela iritzita.