Parte-hartzea % 44,5ekoa da Andaluzian 18:00etan, 2018an baino ia bi puntu gutxiago
Hauteskunde-kanpaina bizi baten ondoren, herritarrek Andaluziako Parlamenturako presidentea aukeratzeko botoak emango dituzte igande honetan. Sei dira Andaluziako Parlamenturako presidentetzarako hautagai nagusiak: Juan Espadas (PSOE), Juanma Moreno (PP-A), Juan Marin (Cs), Macarena Olona (Vox), Teresa Rodriguez (Adelante Andalucia) eta Inmaculada Nieto (Por Andalucia). Ika-mika gogorrak izan dituzte euren artean kanpaina osoan zehar, eta, egunek aurrera egin ahala, tentsioa areagotu egin da.
Parte-hartzea % 44,52ra iritsi da 18:00etan, hau da, 2018ko abenduan egindako hauteskundeetan baino 1,95 puntu gutxiago, orduan % 46,47koa izan baitzen, Elias Bendodo Lehendakaritza, Herri Administrazio eta Barne kontseilariak emandako datuen arabera, mahaien % 100 zenbatuta.
Kontuak horrela, 14:00ak arte izandako parte-hartzearen gorakada eten du; orduan, % 34,25ekoa zen, eta 4,33 puntutan gainditzen zen duela hiru urte eta erdiko hauteskundeetan erregistratutakoa.
6,5 milioi herritarrek bozkatu ahal izango dute aurten Andaluzian. % 1,5eko hazkundea suposatzen du horrek, aurreko hauteskundeetako hautesle-erroldaren aldean.
Gaurkoan Andaluzian gertatuko denak Espainia mailan izango duen eragina zenbaterainokoa izango den da, alderdi nagusien buruhauste nagusia, eta horrek finkatu ditu hauteskunde-kanpainako mitin gehienetako gidoiak. Abstentzioa ere bada kezka iturri.
Hauek dira gako nagusiak:
Juanma Morenoren (PP) garaipena, zenbatekoa?
Inkesta guztiak bat datoz. Juanma Moreno hautagai popularrak erraz irabaziko ditu hauteskundeak, baina gehiengo osoa lortuko duen ez dago hain argi. Bakarrik gobernatu ezingo balu, Voxekin elkartzeko prest ote legoke? Galdera hori ez du argitu Morenok kanpaina osoan zehar, etenik gabe galdetu badiote ere.
PSOEren esku utzi nahi izan du buruzagi popularrak Vox Parlamentura sartzeko aukeraren ardura, sozialisten balizko abstentzioak ultra-eskuinari aurre egiteko balioko lukeela esanez.
PPrekin gobernu-akordioa adosteko "marra gorriak" zeintzuk diren jakinarazi dio Voxi, zeharka bada ere: Andaluziako Autonomia Estatutua errespetatzea, eta indarkeria matxistaren eta aldaketa klimatikoaren kontrako borroketan atzerapausorik ez ematea.
Espadasen (PSOE) lehentasuna: galdutako boto-emaileak errekuperatzea
Andaluziako Alderdi Sozialistak, Susana Diaz buru zela, 400.000 boto-emaile inguru galdu zituen orain lau urteko hauteskundeetan. Abstentziora jo zuten horietako gehienek, eta, orain, Espadasek berreskuratu egin nahi ditu.
Erabakigarria litzateke PSOErentzat 2018an galdutakoa berreskuratzea, baina, inkestek, oraingoz, ez dute halakorik aurreikusten.
"Olona efektua" (Vox)
Macarena Olona Voxeko kideak hautagaitza aurkeztu zuen momentutik bereganatu zituen hedabideetako goiburuak erroldatzearekin lotutako polemika zela eta. Ultraeskuinaren mezu gogorrenak lau-haizetara zabaldu ditu azken bi asteetan Andaluzia osoan.
Ikusteko dago Olonaren iritsierak izango duen efektua. Kanpaina ekitaldietan izan duen harrera ikusita, herritarrek bere mezu populistekin bat egingo duten beldur dira ezkerreko alderdiak, baina, era berean, eskuin muturrari aurre egiteko botoa aktibatzea ere ez dute baztertzen analistek. Azken joera horrek bi ate zabaldu ditzake: aurreko hauteskundeetan abstentzioan geratu zen ezkerreko botoa aktibatzea edota "boto erabilgarriaren" bila, herritar askok PPra jotzea.
C's alderdiaren 21 eserlekuak, nora?
Espainiako azken hauteskunde hitzorduetan gertatu dena ikusita, Ciudadanosen hondoratzea ez du ia inork zalantzan jartzen. Azken lau urteetan alderdi laranjaren esku egon diren 21 eserlekuak nola banatuko diren da beste galdera handietako bat. Alderdi guztiak dira horren jakitun, eta C's-en boto-emaileak hasieratik egon dira PPren eta Voxen jomugan.
Juan Marin Ciudadanoseko hautagaiak, jada, iragarri du dimisioa emango duela, eserleku bat edo bi bakarrik eskuratzen badituzte.
Ezkerra
Oso zatituta iritsiko da Andaluziako ezkerra igandeko hauteskundeetara, eta boto-emaileen zein hautagai aukeratuko duten aurreikustea oso zaila dela diote aditu guztiek. Horrek ezkerreko blokeari kalte egin diezaiokeela bat datoz denak.
Por Andalucia koalizioak IU, Podemos eta Mas Pais taldeak hartzen ditu bere baitan, baina, alderdi morea, ofizialki, talde horretatik kanpo geratu zen, izen-ematea garaiz egin ez zutelako.
Bestalde, Podemos Andaluziako garai bateko burua izan zena, Teresa Rodriguez, Adelante Andaluzia izeneko taldearen hautagai gisa aurkeztu da bozketara.
Espainiako Gobernuaren kudeaketa, aztergai
Gaztela Leongo hauteskundeetan bezala, oraingoan ere, Espainiako Gobernuaren kudeaketaren inguruko neurketa gisa irakurriko dira gaurko hauteskundeen emaitzak.
Unidas Podemosen Espainia mailako posizioa zein den neurtzeko ere balioko du, batez ere, azken polemikan ondoren: Sahararen inguruko jarrera aldaketa eta espioitza politikoa, besteak beste.
Feijoo, PPren buruzagitzan
Alberto Nuñez Feijook PPren buruzagitza hartu izanak, popularren gainbehera geldiarazi bakarrik ez, gorako bidean jarri duela dirudi. Andaluziako hauteskundeak izango dira efektu horren isla ikusteko aukeretako bat.
Espainiako hauteskunde orokorrei buruzko azken CIS inkestak PSOE garaile jo bazuen ere, popularren eta sozialisten artean alde oso txikia aurreikusten zuen.
Landa-guneetako botoa
Andaluziako landa-guneetan PSOEk indarra galdu du azken urteotan. Nekazarien, abeltzainen edota ehiztarien artean ezinegona gero eta handiagoa da, eta ezkerreko boto-emaile askok norabidea aldatzea erabaki dute.
Bero-bolada tarteko
Beroaldi bete-betean iritsidira hauteskundeak, eta horrek abstentzioan eraginik izango duen ikusteko dago. 2018ko hauteskundeetan % 41,35ekoa izan zen abstentzioa. Oraingoan, bero-boladak izango al du eraginik? Hori da beste galdera handietako bat.
EITB Mediako hedabideek jarraipen berezia egingo diote Andaluziako bozei. Aiert Arieta-araunabeña kazetariak hauteskunde-egunari buruzko informazioa helaraziko du, bertatik bertara.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.