Dantza
2018/04/09 - 15:32
Lucía Lacarra Donostian arituko da, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Galan
Gala maiatzaren 1ean izango da, Victoria Eugenia antzokian, eta hamahiru koreografia eskainiko dituzte, klasikotik hasi eta jazzeraino.
2018/03/27 - 18:12
Kukai Dantza konpainia ikuskizun berria prestatzen ari da
"Erritu" errituek gaur egun duten garrantziaren inguruko hausnarketa da, eta Sharon Fridman koreografoarekin elkarlanean ari dira prestatzen. Apilaren 30ean estreinatuko dute, Aralargo San Miguelen.
2018/03/22 - 13:09
Irma Hoffren donostiarrak jasoko du Gipuzkoako Dantzaren saria
Malandain Ballet Biarritzeko konpainian diharduen donostiar dantzariak apirilaren 30ean jasoko du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantzaren Hilabetearen barruan ematen duen saria.
2018/03/06 - 11:52
Marian Arregi musikari eta dantzaria zendu da
Arregik lan handia egin du euskal dantza eta musika tradizionala azaleratzeko, eta Benito Lertxundi eta Xabier Lete musikariak laguntzen jardun zuen, besteak beste.
2017/11/29 - 11:26
Igor Yebrak SODRE Uruguaiko Ballet Nazionala zuzenduko du
Bizkaitar dantzari, koreografo eta irakasleak 2018ko urtarrilean hartuko du horren ardura, Julio Bocca lehengo zuzendariak posturako gomendatu eta gero.
2017/11/28 - 23:33
Igor Yebra Uruguaiko balleteko zuzendari izendatu dute
Orain arteko zuzendari Julio Boccaren proposamena onartu du bilbotarrak eta urtarriletik aurrera hartuko du ardura berria. Beregan jarritako konfidantzarekin hunkituta agertu da Yebra.
2017/11/22 - 16:02
4.000 euro banatu ditu saritan Gaztea irratiko dantza lehiaketak
Let's Jazz eta Gure Bazterrak izan dira epaimahaiak hautaturiko bi koreografiarik onenak. Ondarroako Ranp Dance izan da publikoaren garailea eta Udaberriak eraman du bideo onenaren saria.
2017/09/29 - 21:51
Kukai, Espainiako Dantza Saria 2017
Epaimahaiaren esaetan, Kukaik "modu bikainean tratatzen ditu folklorea eta mito eta erritu tradizionalak".
2017/09/01 - 11:34
Biarritzek bere maitasuna adieraziko dio dantzari irailaren 8tik 17ra
Le Temps d’Aimer la Danse jaialdiaren 27. edizioak makina bat dantza ikuskizun eskainiko du 10 egunez Lapurdiko herrian.
2017/08/11 - 14:25
Dantza garaikideko zazpi ikuskizun Iruñean, ostiral-larunbatetan
Emanaldiak 20:00etan hasiko dira bi egunetan, eta Harresietako Jaialdiaren programazioari dagozkio.
2017/08/01 - 16:59
Lucia Lacarrak Donostiako Hamabostaldia irekiko du 'Carmen' dantzatuz
Lucía Lacarrak saio bakarra eskainiko du Hamabostaldia zabaltzeko. Victor Ullatek sortutako "Carmen" berritua dantzatuko du, eta Donostian bakarrik. Carmen modelo eta prostituta da.
2017/06/06 - 10:00
Kukai gailurrera eraman dute Max sariek
Jon Mayaren konpainiak hiru sari eskuratu ditu 'Oskara' lanagatik, tartean dantza ikuskizunik onenarena.
2017/05/27 - 16:50
Vianako Printzea saria jaso dute Lainez eta Martinez dantzariek
Saria jaso ostean, diziplina artistiko horretako "betiko arazoek" hor jarraitzen dutela ziurtatu du Lainezek, finantziazioari aipamen eginez.
2017/05/17 - 14:51
Dantza garaikideko hamabost ikuskizun Nafarroan, ekainaren 3ra arte
Dantza Garaikidearen Nafarroako Jaialdia bederatzi udalerritako antzerki eta eremu publikoetara iritsiko da bere bigarren edizioan.
2017/05/09 - 18:16
Utah-ko dantza ikasleak Euskal Herrian dira euskal dantzak ezagutzen
Unibertsitateko azken urtean daude eta euren prestakuntza osatzera etorri dira Dantzertira. Gipuzkoa eta Zuberoako dantzetan sakonduko dute, batik bat.
2017/05/05 - 14:53
Irailean amaitu nahi du Telmo Esnalek ‘Dantza’ filmatzen
Fikziozko film musikala prestatzen ari da zuzendaria, 8 eta 82 urte arteko 250 dantzariren parte-hartzea izango duen lana.
2017/04/28 - 17:07
Jose Lainez eta Concha Martinez koreografoentzat, Vianako Printzearen saria
Anexa eta Yauzkari taldeak sortu zituzten, eta aitzindariak izan ziren dantza garaikidea Espainiako Estatuan sartzen.
2017/04/24 - 14:28
Judith Argomaniz eta Jose Antonio Beguristainentzat, Dantza sariak
Apirilaren 30ean, Victoria Eugenia antzokiak Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXI. Gala hartuko du, eta bezperan Argomaniz eta Jose Antonio Beguiristain Mugica sarituko dituzte.
2017/04/19 - 17:17
'Oskara' Kukairen lana faborito Max sarietan, zazpi izendapen bereganatuta
Gainera, Mari de Jongh konpainia, Jokin Oregi, Garbiñe Insausti, Ainhoa Santamaria eta Alfredo Sanzol ere izendatu dituzte arte eszenikoen espainiar sarietan.
2017/03/03 - 10:16
Jon Maya: 'Gogoeta egiteko gonbita da ‘Oskara plazara’'
“Oskara” Kukai dantza konpainiaren lorratzean, “Oskara plazara” dantza eta dokumentala uztartzen dituen ikuskizuna taularatuko dute gaur Errenterian, Niessen aretoan, Korrika Kulturalaren harira.