Dantzaren hilabetea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irma Hoffren donostiarrak jasoko du Gipuzkoako Dantzaren saria

Malandain Ballet Biarritzeko konpainian diharduen donostiar dantzariak apirilaren 30ean jasoko du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantzaren Hilabetearen barruan ematen duen saria.
Kontxako barandako barra ariketen erakustaldia apirilaren 22an izango da aurten
Kontxako barandako barra ariketen erakustaldia apirilaren 22an izango da aurten

Irma Hoffren Malandain Ballet Biarritzeko konpainiako kidea den donostiar dantzariak jasoko du Gipuzkoak Dantza Profesionalen Elkartearen urteroko hamaseigarren saria apirilaren 30ean, Donostiako udaletxean. Ekitaldi horretan, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Egunaren kariaz idatzitako mezua irakurriko dute, gainera.

Hurrengo egunean, maiatzak 1, Victoria Eugenia antzokiak Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Gala hartuko du, gipuzkoar profesionalek amaiera eman diezaioten Dantzaren Hilabetearen jarduera egitarauari. Besteak beste, Kontxako barandako barra-ariketen erakustaldia egongo da horien artean, apirilaren 22an.

Aurten, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 24 eskolatako 1.474 dantzarik hartuko dute parte horretan, 809k barra txikian eta 665ek klasikoan.

Egun bat lehenago, Dantza Kalean ospatuko da udaletxeko terrazaren aurrean, eta denetariko dantzak ikusi ahalko dira bertan: jazza, hip-hopa, garaikidea, klasikoa, tradizionala eta flamenkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X