Dantza
2024/10/20 - 01:06
Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezoarra, 48. Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak
Seguran jokoan ziren lepokoa eta txapela Oiartzunera eta Lezora joan dira aurten, Katerin Artolak eta Iker Belintxonek jantzita. Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi dute bigarren saria, eta Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek hirugarrena.
2024/10/17 - 10:44
Euskal Herriko Dantza Txapelketaren finala, larunbatean Seguran
Hamalau bikote lehiatuko dira Euskal Herriko 48. Dantza Suelto Txapelketako finalean. eitb.eus-en zuzenean ikusi ahalko da.
2024/10/06 - 11:19
44 taldetako mila dantzari baino gehiago batu dira Pozalaguako kobazulo parean, Karrantzan
2024ko Euskal Herriko Dantzari Egunaren harira bildu dira, larunbatean, eta diasporako dantzari taldeak ere izan dira bertan. Emanaldiaren ostean, afariarekin eta erromeriarekin bukatu dute eguna.
2024/09/14 - 18:57
Duguna Dantza Taldeak bere 75. urteurrena ospatu du, 300 dantzari eta musikarirekin batera
Gainera, kalejira egin dute, besteak beste, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin. Guztien artean, Nafarroako hiriburuko kaleak girotu dituzte.
2024/08/28 - 22:24
On Fire Flamenko Jaialdiaren XI. edizioari hasiera eman zaio Iruñean
Gaur ekin diote On Fire Flamenko Jaialdiaren XI. edizioari Iruñeko Udaletxe plazan. Gaur hasi eta datorren igandera arte, euskal dantza eta flamenkoa uztartzen dituen dantzaz gozatu ahal izango da.
2024/07/07 - 18:15
Zubigainekoa eskaini diote Lesakan San Fermini
Hamabost ezpata-dantzarik Zubigainekoa dantzatu dute eguerdian Lesakan, eta jendetza bildu da, beste behin, Onin errekaren bi aldeetan egiten den dantzaz gozatzeko. Lesakako bandera ere astindu dute bertan. Aurrez, meza izan dute, eta prozesioan atera dute santuaren irudia.
2024/06/29 - 19:03
Euriak Kaxarranka kofradia barruan dantzatzera behartu du
Eguraldiak baldintzatuta, baina tradizioari eutsiz, kaxarranka dantzatu da beste behin Lekeition. San Pedro Kofradian dantzatu du Unai Urkiagak, lehen aldiz.
2024/05/14 - 20:46
2024ko Ibilaldia "Getxoko kaleak inbaditzeko prestatzen ari da"
Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak, Ibilaldia, Getxon ospatuko da aurten San Nikolas ikastolak antolatuta, "Txonbo" lelopean.
2024/05/03 - 16:53
Lara Zapirain eta Hodei Iriarte: Bi gorputz, kateak askatzeko dantzaldian
Aurreiritzien eta zuzentasun politikoaren kateak hautsi dituzte Lara Zapirain eta Hodei Iriartek dantzariek, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. "Akondroplasia izateagatik seinalatu sentiarazi naute", esan du Zapirainek, "baina aurreiritziak zituztenek ere flipatu dute pieza ikustean".
2024/04/21 - 18:51
1.500 dantzarik dir-dir egin dute Kontxako barandan, eguzkia lagun
Gipuzkoako hogei eskola baino gehiagoko dantzariak elkartu dira gaur Donostiako Kontxako pasealekuko barandan, dantza klasikoaren urteroko hitzorduan. Ikuskizun ederra eskaini dute aurten ere, mugimendu arin eta dotoreekin.
2024/04/09 - 15:11
Igor Calonge eta Oihana Vesga dantzariek jasoko dute Dantza saria
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza Hilabetearen kariaz antolatutako egitarau zerrenda aurkeztu du gaur. Apirilaren 28an, igandearekin, Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala egingo dute, Victoria Eugenian.
2024/03/09 - 17:45
L. Ugartemendia: "27 urtean ikasle bakarra joan da Bartzelonara klakean profesional izateko asmoz"
Larraitz Ugartemendiak Errenteriako Herri Arte eskolan ematen ditu klake klaseak. Hantxe hartu gaitu bere ikasleekin batera eta klakea ikasteko gakoak eman dizkigu.
2024/02/15 - 14:36
17.235 kultur ekitaldi eskaini ziren iaz EAEn, aurreko urtean baino % 6 gehiago
Batez ere, kontzertuak (5.569) eta antzerki emanaldiak (4.562) programatu ziren. Musika emanaldien % 27 izan ziren euskaraz, eta antzerki ikuskizunen % 41. Bertso-saio kopuruari dagokionez, aurreko urtean baino % 9 gutxiago egin ziren.
2024/01/20 - 14:23
Isabel Verdini dantza irakasleak jaso du 2024ko Urrezko Danborra
25 urte baino gehiagoko ibilbidea du donostiarrak, eta desgaitasunen bat duten pertsonekin Verdini Dantza Taldean egindako lanagatik saritu dute. Donostiako Udalean izandako ekitaldi batean jaso du golardoa Verdinik, oso hunkituta.
2024/01/17 - 21:50
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondare saria eman dio Juan Antonio Urbeltzi
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondare saria eman dio Juan Antonio Urbeltzi, Ikerfolk Argia elkarteko burua, azken hamarkadetan euskal dantzak kontserbatzen eta aztertzen egindako lanagatik.
2024/01/17 - 12:25
Malandain Ballet Biarritzek "Les saisons" lana taularatuko du Bilbon
Antonio Vivaldiren "Lau urtaroak" guztiz ezaguna eta Giovanni Antonio Guido haren garaikidearen "Urteko lau urtaroak" ia lan ezezaguna fusionatu ditu Thierry Malandain koreografoak. Urtarrilaren 19 eta 20an emango dute, Arriagan.
2024/01/08 - 12:35
Gaur hasiko dira maskaradak, Pagolan
15 emanaldi egingo dituzte asteburuz asteburu, apirilaren 27ra arte, Pagolako herritarrek. Lehena eta azkena, ohi bezala, antolatzaileen herrian izango da.
2023/12/21 - 10:52
Filipe Oihanburu dantzari eta koreografoa zendu da
102 urterekin hil da Oihanburu, Biarritzeko bere etxean, Etorki kantu eta dantza taldearen sortzaile eta zuzendaria.
2023/12/20 - 19:41
Filipe Oihanburu koreografo, idazle eta musikaria hil da Biarritzen, 102 urte zituela
Euskal kulturaren esparru ezberdinak jorratu eta landu zituen Filipe Oihanburuk, baina bereziki euskal dantzen inguruan nabarmendu zen. Besteak beste, Olaeta eta Oldarra taldeen partaide izan da (soinujole, dantzari eta zuzendari gisa), eta Etorki baleta eta abesbatza sortu zituen biarriztarrak.
2023/11/09 - 14:35
Hiru plan astebururako
Dantza, zinema eta musika. Hemen dituzu asteburuaz gozatzeko hiru kultur proposamen.