Dantza
2020/02/08 - 16:10
Myriam Perez koreografoarekin Txillidaren eskulturak gorpuztu dituzte familiek
Txillidaren eskultura higiezinei bizia eman diete zenbait ume eta gurasok Myriam Perez koreografoaren laguntzaz. "Lotura XXXII" eskulturaren korapiloak irudikatu dituzte besteak beste.
2019/11/09 - 21:21
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berria aurkeztu dute Eskoriatzan
Dantza bizitzako esparru guztietara eramatea du helburu ikuskizunak, Jon Maia eta Vanesa Castaño dantzariekin elkarlanean.
2019/10/20 - 10:13
Galarraga eta Murgiondo bergararrak, Euskal Herriko dantza sueltoko txapeldunak
Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo dantzariek osatzen duten bikoteak irabazi du Euskal Herriko 43. Dantza Txapelketako sari preziatua. 14 bikote lehiatu ziren atzo Segurako Baratze pilotalekuan.
2019/10/18 - 16:44
Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 43. edizioa, zuzenean, eitb.eus-en
eitb.eus-ek 18:00etatik aurrera emango duten txapelketan, 14 bikote arituko dira nor baino nor gehiago, Seguran. 21:00etan ETB1en eskainiko da.
2019/09/21 - 20:01
Oteizaren lanaren 50. urteurrena ospatu da Arantzazun
Kukai dantza taldeak hainbat dantzaldi txiki eskaini ditu Arantzazun Jorge Oteiza eskultorearen lanaren 50. urteurrena ospatzeko.
2019/09/17 - 20:03
Euskadiko kulturan gizonen eta emakumeen arteko arrakala dagoela frogatu dute
Eusko Jaurlaritzak enkargatu du ikerketa. Antzerkiaren, dantzaren, literaturaren eta musikaren egoera aztertu dute. Helburua da esku hartzea alde hori antzeman duten arloetan.
2019/09/14 - 16:15
'Humanity at Music' ikuskizun erraldoia, MCC taldearen 60. urteurrena ospatzeko
Kooperatibaren bidea omentzeko, ikuskizun handi bat antolatu dute Gasteizko Buesa Arenan. Gaur arratsaldean da hitzordua, 18:00etatik aurrera.
2019/09/08 - 16:06
Dantza maite dutenek hitzordua dute Biarritzen
Hamar egunez, dozenaka ikuskizun, erakusketa, hitzaldi eta hitzordu publiko eskainiko ditu Maitaldia jaialdiak Biarritzen (Lapurdi).
2019/08/11 - 13:47
Altsasuko gazteak gogoan, esker ona erakutsi dute 'Tio Teronen Semeak'eko kideek
Azken emanaldia eginda, esker onez agurtu dute Edinburgh Festival Fringe jaialdia eitb.eus-era bidalitako bideoan. Altsasuko gazteei babesa bidaltzeko tartea ere hartu dute.
2019/08/10 - 14:36
Akira Yoshida dantzariaren mezua, Edinburgoko Fringe jaialditik
Edinburgh Festival Fringe jaialdiaren 'kalitatea' nabarmendu du dantzari iruindarrak, eitb.eus-era bidalitako bideoan.
2019/07/17 - 16:47
Euskal antzerkia, dantza eta literatura, Edinburgon
Abuztuan, euskal sortzaileek beren lana erakutsiko dute Fringe jaialdian eta Liburuaren Nazioarteko Jaialdian.
2019/07/05 - 12:19
Emakumeak lehenengoz Lesakako Zubigainekoan
Uztailaren 7an, San Fermin egunez, hiru emakumek parte hartuko dute, historian lehenengoz, Lesakako festetako ekitaldi nagusian.
2019/06/02 - 18:11
Dantzaren bidez, integrazioa helburu
Xabier Lizaso ikertzaile eta pianojoleak jarri zuen martxan 'Do Re Ni' izeneko proiektua: Jolasaren bidez, haurren nortasuna sendotzea eta ikasgelan integrazioa lortzea dira azken helburuak.
2019/05/24 - 17:54
Basileako Antzokiko Balleta, Arriaga Bilboko antzokian
Programa hirukoitza, askotarikoa eta indartsua prestatu dute hiru koreograforen beste horrenbeste piezarekin.
2019/05/22 - 12:29
Jon Maya, Cesc Gelaber eta Israel Galvan MUN museoko artistekin elkarrizketan
Hiru koreografoek ‘Isil-hizketak’ lana erakutsiko dute Iruñean, Nafarroako Unibertsitatearen Museoan, ostegunean, maiatzak 23, ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera.
2019/04/27 - 17:52
Dantzari profesionalen argi-ilunak
Jon Agirretxe dantzari donostiarra Espainiako Dantza Konpainiako kide da, eta Bogotan da egunotan. Euskal Herrian dantzarekiko tradizioa baden arren, dantzari gehienek atzerrira jo behar izaten dute.
2019/04/21 - 22:16
Londresen izango den tango txapelketa batean parte hartuko du euskal bikote batek
Borja Alcalde bizkaitarra eta Cristina Gomez mexikarra gogor ari dira egunotan lanean. Haiekin izan gara txapelketan parte hartu aurretik.
2019/04/10 - 01:01
Kanpezuko Ioar dantza taldekoak, lekukoa eskuan, Nafarroa Behereko Martxa dantzatzen
Kanpezuko Ioar dantza taldeak modu berezian hartu du 21. Korrikako lekukoa. Nafarroa behereko martxa dantzatu dute, lasterketaren 1193. kilometroan.
2019/04/08 - 20:22
'Gure ametsa' gala egingo dute estreinakoz Lucia Lacarrak eta Iker Murillok
Munduan barrena ibili eta gero, Lucia Lacarra eta Iker Murillo dantzari gipuzkoarrek gala berezia emango dute apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean.
2019/04/08 - 18:43
Luzaidarren bolant-dantza, 21. Korrikak utzitako une hunkigarrien artean
Korrikaren 602. kilometroan, luzaidarrek bolant-dantzan eraman dute lekukoa. Luzaideko herritarren keinu hunkigarriak arrakasta handia izan du sare sozialetan.