Euskadiko kulturan gizonen eta emakumeen arteko arrakala dagoela frogatu dute
Eusko Jaurlaritzak enkargatutako ikerketa batek agerian jarri du Euskadiko kultura-arloan gizonen eta emakumeen artean dagoen arrakala; ikerketak antzerkiaren, dantzaren, literaturaren eta musikaren egoera aztertu du.
Ikerketa honen emaitzak Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza eta Politika Sailak aurkeztu dio Kulturaren Euskal Kontseiluari.
'Genero programak eta politikak' egitasmoaren barnean garatu dute ikerketa hori, eta horren lehen xedea da analisia eskaintzea kulturaren sektoreetako gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari dagokionez, bai sorkuntzaren ikuspegitik, baita industriaren ikuspegitik ere.
Analisi horiek baliatuz, Eusko Jaurlaritzak aukera izango du politikak bideratzeko, esku hartzeko eta saiatzeko egoera hobetzen, genero-arrakalak edo desberdintasuneko egoerak antzeman dituzten arloetan.
2018an, EAEn, emakumeen lan-tasa Estatuan baino handiagoa izan zen, baina alde nabarmena dago emakumeen eta gizonen artean: gizonen lan-tasa % 55,1ekoa da, eta emakumeena, aldiz, % 46,5ekoa. Espainian, lan-tasa % 44koa da emakumeen artean, eta % 55,7koa gizonen artean.
Emakumeak kudeaketa- eta administrazio-karguetan izaten dira
Halaber, ikerketak agerian utzi du emakumeak, bereziki, kudeaketa- eta administrazio-karguetan izaten direla (% 69,9); gizonak, aldiz, profil teknikoko karguetan eta zuzendaritza-postuetan izaten dira (emakumeen % 43,8 eta 37,1, hurrenez hurren).
Prestakuntza kulturalari dagokionez, ikerketak alde nabariak islatzen ditu, gizonen eta emakumeen artean, emakumeak kultura-arlo guztietan gehiengoa badira ere. Dantzan, ikasleen % 93 emakumeak dira; arte plastikoetan, musikan eta diseinuan, % 70eko langa gainditzen dute emakumeek.
Musikan soilik orekatzen da, nolabait, joera hori: arlo horretako langileen % 56 emakumeak dira, eta 44, gizonak.
Zure interesekoa izan daiteke
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Abian da Osakidetzako EPEaren bigarren eguna, zeladore, erizaintzako laguntzaile eta zerbitzuetako langile izateko probekin
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, 9 kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.