Euskal antzerkia, dantza eta literatura, Edinburgon
Neguan musikarekin eta udaberrian zinemarekin egin bezala, Etxepare Euskal Institutuak euskal arte eszenikoak eta literatura jarriko ditu ikusgai, udan, Eskoziako hiriburuan, Scotland goes Basque programaren barruan.
Jaialdien arduradunek berek egin dute euskal sortzaileen hautaketa, bertora etorrita.
Abuztuan, Fringe jaialdia, arte eszenikoen munduko topagunerik garrantzitsuena, erakusleiho gisa erabiliko dute euskal sortzaile eta interpreteek: Krego-Martín Danzak, Akira Yoshidak eta Proyecto Colectivo HQPCk elkarrekin aurkeztuko dituzte euren lanak Dance Basen izango den Basque Showcase-n; 2Theatre Assembly Roomsen jardungo da; eta Edinburgoko kaleetan ikusgai izango dira Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizuna eta, estreinakoz, Atlantik 1050 euskal zein eskoziar dantza tradizionalen ikuskizuna.
Atlantik 1050 abuztuaren 9an estreinatuko dute Edinburgoko kaleetan, itsasoa du eskoziar eta euskal kulturen arteko lokailu, eta bi herrietako dantzariak batzen ditu. Irailaren 22an Errenterian ikusi ahalko da, Atlantikaldia jaialdian.
Halaber, Edinburgon bertan, abuztuaren 10etik 18ra, euskal literatura gonbidatu berezia izango da Book Festival jaialdian; bertan jardungo dute Iban Zaldua, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Eider Rodriguez eta Danele Sarriugarte idazleek; eta Joseba Etxegoien eta Eñaut Elorrieta musikariak horiekin batera izango dira eskoziar hiriburuan.
EUSKAL IDAZLEAK EDINBURGH INTERNATIONAL BOOK FESTIVAL JAIALDIAN: EGITARAUA
Abuztuak 10
12:30ean: Txekhov vs Shakespeare. Iban Zaldua eta James Robertson. Garden Theatre
15:30ean: Harkaitz Cano eta Jumoke Verissimo. Writer’s Retreat
Abuztuak 11
12:15ean: Miren Agur Meabe eta Zinzi Clemmons. Baillie Gifford Corner Theatre
18:00etan: Harkaitz Cano - Wine and Words. The Spiegeltent
(Danele Sarriugarte, itzultzailea; Joseba Etxegoien, musikaria)
21:00etan: Unbound: Scotland Goes Bertsolaritza! The Spiegeltent
“What is Bertsolaritza?” ikus-entzunezkoa
Uxue Alberdi, bertsolaria
(Danele Sarriugarte, itzultzailea)
Eñaut Elorrieta, kantaria
Abuztuak 12
18:00etan: Throwing Voices. Uxue Alberdi, Ciara MacLaverty, Rachel Newton.
The Spiegeltent
Abuztuak 17
19:00etan: Bernardo Atxaga eta Margaret Jull Costa. Baillie Gifford Corner Theatre
Abuztuak 18
10:00etan: Eider Rodriguez - Ten at Ten. Writer’s Retreat
14:00etan: Translation Workshop – Eider Rodriguez eta Margaret Jull Costa.
Kimpton Charlotte Square Hotel
EUSKAL ARTISTAK EDINBURGH FESTIVAL FRINGE JAIALDIAN: EGITARAUA
Abuztuak 1 - 25, 15:30ean:
2Theatre: Interbeing: Stories From a Current War
Assembly Rooms (Ball Room)
Abuztuak 7 - 10
Tio Teronen Semeak: FreshCool
Royal Mile Mercat Stage
Abuztuak 8 - 11, 12:15ean:
Basque Showcase
Krego-Martín Danza: (Non) Comfort Zone
Akira Yoshida: Home
HQPC Collective Project: Habrá que ponerse cachas
Dance Base (Studio 1)
Abuztuak 9
Atlantik 1050
Edinburgoko kaleetan barrena
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.