De Miguel Auzia

2023/03/16 - 15:22
De Miguel kasuko auzipetuek 10 eguneko epea dute espetxean sartzeko
De Miguel kasuko lau auzipetu nagusiak hasi dira auzitegiaren jakinarazpenak jasotzen. 10 egun eman dizkiete kartzelaratze agindua jaso eta kartzelan sartzeko. Hala ere, erreguzko errekurtsoa aurkeztuz gero egun batzuk atzeratu ditzakete.

2023/03/16 - 12:14
10 eguneko epea dute kartzelan sartzeko De Miguel auziko akusatuek
Gainera, Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano kaleratzeko prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak.

2023/03/16 - 12:01
Tapia: ''Gaur itxiko dugu behin betiko 12 urtetik gorako prozesua''
Arantxa Tapiak jakinarazi duenez, Arabako Probintzia Auzitegiak "De Miguel auziko" behin betiko zigorren irmotasun autoa jakinarazi du, eta saileko bi pertsonak autoa Arabako Parke Teknologikora eta Haztira eramango dute gaur bertan.

2023/03/16 - 10:41
Tapia: ''Dena prest dago kaleratzeetarako, baina Arabako Auzitegiak sententzia irmoa dela esatea falta da''
Arantxa Tapia sailburuak adierazi du dena prest dagoela Alfredo De Miguel eta Koldo Otxandiano euren postuetatik kaleratzeko. Hala ere, atzo Gorenak bidalitako sententzia irmoa dela adierazi beharko du Arabako Auzitegiak.

2023/03/07 - 15:56
Epaia irmoa ez den bitartean Alfredo de Miguel ezin dutela HAZItik kaleratu berretsi du Arantxa Tapiak
Arantxa Tapia sailburua De miguel kasuari buruzko azalpenak eman ditu Legebiltzarrean. Auzi honetan kartzela zigorra ezarri zaienen aurkako epaia irmoa izan arte Jaurlaritzak ezin duela neurririk hartu berretsi du Tapia sailburuak.
2023/03/02 - 19:33
Iñaki San Juan EAJko zinegotzi ohiari zigorra murriztu dio Gorenak
Auzitegi Gorenak beste zigortu baten, Josu Azkarraga Montesen, alde egindako irakurketa aplikatu dio San Juani; horrela, egindako delitu bakoitzagatik ezarri dizkion zigorrek ez dute bi urteko kartzela-zigorra gainditzen.

2023/02/09 - 22:01
Alfredo de Miguel lanpostutik kaleratzeko ez zegoen zertan Gorenaren zain egon
Hori dio Jaurlaritzako Hazi Fundazioko txostenak. Jaurlaritzak baina epaia irmoa izan arte ezin zuela neurririk hartu defendatu izan du. Gauzak horrela, lehendakariari azalpenak eskatu dizkiote EH Bilduk eta Alderdi popularrak, gizartea engainatzeagatik.
2023/02/03 - 15:23
Urkulluk ''zero tolerantzia'' defendatu du legez kanpoko jarreren aurrean
Oposizioak De Miguel kasuarekin estutu du lehendakaria. Kritika gogorrenak Carlos Iturgaizek egin dizkio. Nahiz eta ukatu, De Miguel auzia EAJren kasua dela esan du eta alderdi jeltzalean ustela izatea ez dela zigortzen esan du Iturgaizek.
2023/01/23 - 13:27
Iñigo Urkullu: ''EAJ garbi dago ustelkeria salaketatik''
Iñigo Urkullu lehendakariak gogorarazi du ustelkeriaren gaitzespen "osoa eta borobila" egin zuela duela 12 urte, EAJko presidente zenean.
2023/01/14 - 12:46
'De Miguel' kasu gehiago daudela salatu du oposizioak baina kasu partikularra dela erantzun du EAJk
"Euskadin izandako ustelkeria kasurik handiena", PPren hitzetan, mintzagai izan dute EAEko alderdiek Radio Euskadiko eztabaida politikoa. Aitor Urrutia EAJren legebiltzarkideak aitortu du "mina" eragin diola De Miguel ustelkeria-kasu hori "EAJn jaio izanak".
2023/01/13 - 15:16
Urkullu atsekabetuta agertu da, baina harro "EAJk bere momentuan hartu zituen erabakiez"
Lehendakaria lehen aldiz mintzatu da ostiral honetan De Miguel auziaren epaiaz, eta poza eta harrotasuna azaldu ditu haren alderdikideekiko.
2023/01/13 - 14:43
Urkullu atsekagetuta dago zigortuak EAJko afiliatuak zirelako, baina lasai dagoela adierazi du
Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, "De Miguel auziaren" epaiak "politika zer den eta zer izaten jarraitu behar duen erakusten digu".
2023/01/13 - 11:20
Jose Antonio Susok esan du EAJk barkamena eskatu duela De Miguel auziagatik
Iñaki Gerenabarrenak, orduko Araba Buru Batzarreko presidenteak, De Miguel auziagatik barkamena eskatu beharko lukeen galdetuta, Jose Antonio Susok ezetz uste duela erantzun du. "Prozedura osoan ez da haren izena agertu", adierazi du Susok.
2023/01/12 - 11:31
Otegi: "Ustelkeria kasuekin EAJ bera bakarrik ari da bere burua higatzen"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du, "lehia politikoan sartu gabe", azken urteotan ustelkeriaren inguruan kaleratutako sententziak irakurtzea nahikoa dela EAJren eredua zein den jakiteko: "Alonsotegi, Getaria, LEPak... Zerrenda oso luzea da. Lagunkeria eta erregimen klientelarra".
2023/01/11 - 15:16
Arabako Auzitegia, Gorenaren dokumentazioa jasotzeko zain, zigorrak betetzeko prozedura abiatzeko
De Miguel auziko epaia jaso eta berehala zigorrak gauzatzeko protokoloa abian jarriko da. Espetxe zigorrak jaso dituzten EAJko bost kargudun ohien kartzelartzea beraz, ez da egun batetik besterakoa izango.
2023/01/11 - 14:48
Tapia: ''Bi langileei jakinarazi zaie kaleratzea ahalik eta azkarren egingo dela''
Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano Arabako EAJko buruzagi ohiak euren karguetatik kentzeko agindua eman zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, Auzitegi Gorenak ustelkeriagatik ezarritako kondenak berretsi eta gero. Orain, jakinarazi zaiela azpimarratu du Arantxa Tapia Ekonomia sailburuak.
2023/01/11 - 13:56
Josu Estarrona: ''EAJ jakinaren gainean zegoen, kondenatuak Arabako exekutibako kideak direlako''
EH Bilduko legebiltzarkideak kasu hau "sigletatik aldentzeko dauden saiakerak" salatu ditu, baina bere ustez, jendeak ez du zalantzarik.
2023/01/11 - 13:30
''Erantzukizun politikoak'' bere gain hartzeko eskatu dio Carlos Iturgaitzek EAJri
Carlos Iturgaizek salatu duenez, "De Miguel burukidearen ustelkeria kasu bat izateaz gain, EAJren ustelkeria kasu bat da". Bere ustez, ezinezkoa da ustelkeria hori guztia EAJren buruzagitzak ez ezagutzea.
2023/01/11 - 12:04
Josu Erkoreka: ''Jaurlaritzak azken zentimora arte itzultzea eskatuko du''
"De Miguel auziaz" galdetuta, Josu Erkoreka sailburuak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren jarrera hasieratik irmoa izan dela eta egindako iruzurrari erantzuteko eskatuko zaiela errudunei.
2023/01/11 - 10:26
De Miguel auziko epaiak berretsita, Eneko Anduezak espero du hemendik gutxira "beren kargutik kanpo" egotea
PSE-EEko idazkari nagusiak De Miguel auziaren balorazioa egin du. Ustelkeria politikoagatik EAJko hiru buruzagi ohiri ezarritako zigorrak baieztatu ditu Auzitegi Gorenak.