De Miguel Auzia
2019/12/26 - 19:36
Stoak Miñaon zuen kontratua baliogabetu dute, De Miguel auziaren epaia dela eta
Erkorekaren hitzetan, ez dago antzeko kontratu gehiagoren berririk, baina, horrelako kasu gehiago egonez gero, erakundeek neurri berdinak hartuko dituztela eta baliogabetzat joko dituztela esan du.
2019/12/24 - 12:40
Urkullu: 'EAJk ustelkeriaren aurka hartutako neurriak ezkutatzen saiatu dira batzuk'
Lehendakariak Grupo Noticiaseko egunkarietan argitaratu den iritzi artikulu batean dio "De Miguel" kasuan EAJk hartutako neurriak "berehalakoak eta zorrotzak" izan zirela.
2019/12/23 - 17:29
De Miguel auzia salatuta, ustelkeriaren kontrako neurriak proposatu ditu EH Bilduk
Koalizio soberanistak, besteak beste, Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza sortzea eta Eusko Jaurlaritzak De Miguel auzian nahasitako enpresekin egindako kontratuak ikuskatzea eskatu du.
2019/12/21 - 15:22
'De Miguel' auziko sententzia hizketagai izan dute Radio Euskadin
Rajoyk Barcenasekin izandako jarrera errepikatzea leporatu dio oposizioak Joseba Egibarri Radio Euskadin.
2019/12/21 - 14:36
'Autokritika' eta ustelkeria eragozteko neurriak eskatu dizkio oposizioak EAJri
"Ez da kasu bakan bat izan", azpimarratu du EH Bilduk. PPren hitzetan, "esleipenetan EAJren jokamoldea" dela agerian utzi du epaiak.
2019/12/20 - 20:34
Urkullu: 'De Miguel auziak EAJren ibilbidea zikindu du'
"Zintzotasun, gardentasun, kontuak emate eta etika politikoarekin" konpromisoa berretsi du lehendakariak. Epaia mintzagai izan du Urkulluk hitzaldian.
2019/12/20 - 20:01
De Miguel auziak EAJren 'ibilbidea zikintzen' duela onartu du Urkulluk
Bestalde, egoera politikoa hizpide izan du lehendakariak. Euskadin, Espainian zein Europan "ziurtasun eta egonkortasun testuinguru bat" erraztearen aldeko apustua berretsi du buruzagiak.
2019/12/20 - 15:15
Epaia irmoa izan arte, 'De Miguel' auzian zigortuak aske geratu dira
Sententzia behin betikoa izan bitartean libre geratu dira, hori bai, pasaporterik gabe eta Espainiatik irteteko debekuarekin. Hilero, hilaren 1ean eta 15ean epaitegitik pasatu beharko dute.
2019/12/20 - 14:22
'De Miguel' auziko zigortuek aske jarraituko dute epaia irmoa izan arte
Zigorrik handienak ezarri dizkieten bost auzipetuei pasaportea kendu die Arabako Probintzia Auzitegiak, eta epaitegira joan beharko dute 15 egunean behin, Montes eta Etxaburu enpresariak bezala.
2019/12/20 - 10:48
'De Miguel' auziko zigortuen espetxeratzearen inguruko saioa hasi da
Epaimahaiak zigortuak berehala espetxeratuko ote dituen ebatzi beharko du gaur goizean ospatuko den saioan.
2019/12/19 - 14:43
EH Bilduk Stoa enpresaren kontratua 'berehala' etetea eskatu du
Epaiak frogatutzat eman du enpresa horrek De Miguel auzian parte hartu zuela eta kontratu publikoen truke legez kanpoko komisioak kobratu zituela. PPk ere eskaera bera egin du.
2019/12/18 - 21:19
Fiskaltzak 'De Miguel' auziko bost kondenatu berehala espetxeratzeko eskatu du
Arabako Auzitegiak ostiralean erabakiko du Alfredo de Miguel, Koldo Ochandiano, Xabier Sanchez Robles, Aitor Telleria, Iñaki San Juan eta Josu Montes kartzelatu edo ez.
2019/12/18 - 17:57
Fiskaltzak De Miguel auziko bost kondenatu berehala espetxeratzeko eskatu du
Arabako Auzitegiak ostiralean erabakiko du Alfredo de Miguel, Koldo Ochandiano, Xabier Sanchez Robles, Aitor Telleria, Iñaki San Juan eta Josu Montes kartzelatu edo ez.
2019/12/18 - 15:44
EH Bilduk 'erantzukizunak' eskatu dizkio Urkulluri De Miguel auziagatik
Larraitz Ugarte legebiltzarkidearen esanetan, "ezin da esan" zigortuek "autonomiaz" jokatu zutenik ezta alderdi jeltzaleak "ezer ez zekiela" ere.
2019/12/18 - 14:09
Oyarzabal (PP): 'Urkullu koherentea balitz, gaur bertan dimititu beharko luke'
Buruzagi 'popularra'ren arabera, lehendakaria "gezurretan" ari da epaiak EAJ errugabetzen duela dionean. PSE-EEri buruz, Oyarzabalek uste du zentsura mozioa aurkeztu beharko lukeela.
2019/12/18 - 12:38
Oskar Matute: 'Ustelkeria ez da soilik fenomeno espainiar bat'
Atzo PSOEk eta EH Bilduk Kongresuan izandako bileraren harira, Oskar Matutek adierazi du hiru ardatz politiko helarazi zituztela eta Simancasek eta Lastrak 'kontuan hartu eta arreta jarri' zutela.
2019/12/17 - 19:38
Urkulluk barkamena eskatu du jarrera 'partikularrak' zigortzen dituen epaiagatik
"Jarrera hori gaitzesten dut. Zero tolerantzia ustelkeriarekin", ohartarazi du lehendakariak, Arabako ustelkeria auziaren epaia ezagutu ostean.
2019/12/17 - 19:33
De Miguel auzia: Alderdiek erantzukizun politikoak eskatu dizkiote Urkulluri
Popularrek erantzukizun politikoak eskatu dizkiote Urkullu lehendakariari, garai hartan EBBko presidentea zelako. Elkarrekin Podemosek autokritika exijitu die EAJ eta Jaurlaritzari.
2019/12/17 - 18:17
Ustelkeriagatik espetxe zigorra ezarri diete De Miguel, Ochandiano eta Telleriari
Alfredo de Miguel eta Koldo Ochandianori 13 eta 7 urteko zigorra jarri diete, baina gehienez 9 eta 6 urte beteko dituzte kartzelan; Telleriari, 6 urtekoa. Helegitea aurkez daiteke Gorenean.
2019/12/17 - 18:03
Alderdien erreakzioak, EAEko ustelkeria kasu larrienaren harira
Horrelako jokabideak EAJren baitan ohikoak diren argitzeko eskatu du EH Bilduk. Podemosek ustelkeriaren kontrako neurriak aldarrikatu ditu. PPren iritzian, EAJ kudeatzaile ona denaren tabua hautsi da.