De Miguel Auzia
2019/12/17 - 15:37
Ustelkeriagatik espetxe zigorra ezarri diete De Miguel, Ochandiano eta Telleriari
Alfredo de Miguel eta Koldo Ochandianori 13 eta 7 urteko zigorra ezarri die Auzitegiak, baina gehienez 9 eta 6 urte beteko dituzte kartzelan. Helegitea aurkez daiteke Gorenean.
2019/12/17 - 12:56
Hauek dira De Miguel auziaren epaian ezarritako zigorrak
Arabako Probintzia Auzitegiak astearte honetan eman du jakitera auzi horren epaia, EAEn ustelkeria delituengatik egin dena eta duela hamar urte argitara atera zena.
2019/12/15 - 13:49
Asteartean jakinaraziko dute 'De Miguel' auziaren epaia
Akusatuak eta horien abokatuak 10:00etarako deitu dituzte. Alfredo de Miguel EAJren Arabako agintari ohia da akusatu nagusia eta 29 urteko kartzela-zigorra eskatu dute harentzat.
2018/12/19 - 21:36
De Miguel auzia, Euskal Herrian izan den epaiketarik handiena
Epaiketa urtarrilean hasi zen eta Euskal Herrian izan den epaiketarik handiena izan da; 26 auzipetu eta ehundik gora lekuko izan ditu eta Arabako EAJren hainbat goi-kargudun ohi auzipetuta daude.
2018/12/19 - 16:20
De Miguelek akatsak onartu ditu, baina ukatu egin du deliturik egin izana
De Miguel auzia azken egunera iritsi da. Urtarrilean hasi zen Euskal Herrian izan den epaiketarik handiena, Alfredo de Miguel buru zela Araban iruzur sarea osatu ote zuten argitzeko.
2018/12/19 - 14:55
Aurrekaririk gabeko makroepaiketa izan da 'De Miguel' auziarena
Hamaika hilabete iraun duen epaiketan 26 akusatu eseri dira epailearen aurrean. Gaur izan da epaiketaren azken eguna.
2018/12/06 - 11:59
Alfredo de Miguelen abokatuak diru zuriketatik egon ez zela esan du
Halaber, auzipetuek bederatzi urtez marjinazioa sufritu dutela azaldu du.
2018/12/03 - 15:07
De Miguelen defentsak absoluzioa eskatu du
Prozesuarekin zerikusia izan ala ez, Ertzaintzak, epailearen agindurik gabe, De Miguelen etxeko ordenagailuko guztia eraman zuela salatu du De Miguelen abokatuak.
2018/12/03 - 14:47
Absoluzioa emateko 'beldurrik ez' izateko eskatu die De Miguelen defentsak epaileei
La Manada auziari erreferentzia egin dio Arabako EAJren buruzagi ohiaren abokatuak. Horren ustez, Nafarroako Auzitegikoan bezala, honetan ere 'epaiketa mediatiko eta paraleloa' izan da.
2018/11/28 - 16:51
De Miguel auzikoek diru publikoa bidegabe erabili zuten, Jaurlaritzaren esanetan
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak sei urteko espetxe zigorra urtebete eta hiru hilabetera murriztu die Josu Arruti Odriozolari eta haren semeari.
2018/11/26 - 13:35
De Miguel auziko inputatuek 'talde kriminala' eratu zutela esan du berriro fiskalak
"Funts publikoak bidegabe erabiltzen zituen erakunde ilegal horrek, eta ia akusatu guztiek EAJrekin lotura zeukaten", fiskalaren arabera.
2018/11/14 - 15:19
De Miguel auzia: fiskalak erdira jaitsi ditu zigor eskaerak
Alfredo De Miguel akusatu nagusiari 54tik 30 urtera jaitsi dio. Fiskalarekin akordioa lortu zuten akusatuen kasuan, jaitsiera askoz ere nabarmenagoa da.
2018/11/14 - 12:27
Fiskalak zigor eskaerak murriztu dizkie De Miguel auziko akusatu guztiei
Alfredo De Miguel akusatu nagusiari 54tik 30 urtera jaitsi dio. Fiskalarekin akordioa lortu zuten akusatuen kasuan, jaitsiera askoz ere nabarmenagoa da.
2018/11/07 - 21:53
De Miguel auziko Fiskaltzak azaroaren 20an emango du kartzela-zigor eskaeren berri
Astelehenean, De Miguelek legez kanpoko komisioak kobratu zituela onartu zuen Josu Arruti enpresariak, eta Francesc Fernandez Joval enpresariak komisioak ordaindu zituela onartu zuen.
2018/11/07 - 19:15
Arruti familiakoekin amaitu dira akusatuen deklarazioak 'De Miguel' auzian
Astelehenean legez kanpoko komisioak kobratu izana aitortu zuen Josu Arrutiren arrebak eta koinatuak, hain zuzen. Familia barruan zuten enpresa amarauna azaltzen saiatu dira.
2018/11/05 - 18:10
De Miguelek legez kanpoko komisioak jaso zituela aitortu du inputatu batek
Lehen aldia izan da De Miguel auziko inputatu batek aitortu duena komisioak kobratu zirela.
2018/11/05 - 15:07
De Miguel makroepaiketan, Zanbranako auziari heldu diote gaur
Josu Arrutik deklaratu du gaur. Arruti Sidepur enpresako arduraduna zen, Zanbranan 2004an industrialdea sortzeko Udalak kontratatu zuen epresako burua, hain zuzen.
2018/10/31 - 20:11
Xabier Sanchez Roblesek zuzen eta legez egin zirela kontratuak adierazi du
De Miguel auziko epaiketan, Xabier Sanchez Roblesek hartu du hitza. Jaurlaritzako gazteria zuzendaria izan zen 6 urtez. Zuzen eta legez egin zirela kontratuak adierazi du.
2018/10/24 - 18:20
Larrañaga sailburuorde ohiak ukatu egin du kontratu 'irregularren' gaineko ardura
Gastua baimentzeko, "orri sinple" bat sinatzen zuela esan du Larrañagak. Kontratuaren helburua, aurrekontua eta enpresa zehazten zituen horrek.
2018/10/23 - 21:47
Julian Sanchezek esan du bere kontrako akusazioak 'asmakizunak' direla
Fiskaltzak 17 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Parke Teknologikoetako presidente ohiarentzat, Alfredo de Miguelen ustezko ustelkeria sarean parte hartzea leporatuta.