Denboraleak
2023/05/04 - 13:39
Orduko 95 kilometroko haize boladak izan ziren Bermeon eta Donostian atzo, enbata sartu zenean
Gainera, orduko 80 kilometroko mendebaldeko/ipar-mendebaldeko haize boladak neurtu zituzten Galeako lurmuturrean (Getxo) eta Almiken (Bermeo), eta 71 kilometrokoak Higerren (Hondarribia).
2023/05/02 - 10:59
Gutxienez 6 pertsona hil dira AEBn hondar ekaitz baten ondorioz izandako istripu batean
Gutxienez sei pertsona hil eta beste 30 zauritu dira Illinoisen, 40 eta 60 ibilgailu arteko talka batean, hondar ekaitz baten ondorioz. Agintarien arabera, zaurituetako batzuk egoera kritikoan daude.
2023/04/12 - 14:39
Abisu horia ostegunean, itsasaldeko arriskuagatik
Aktibo egongo da 03:00etatik 21:00etara, nabigaziorako arriskua baitago lehenengo bi milietan. Olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metrokoa izango da, eta mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin.
2023/04/06 - 14:03
Tornadoak eragin dituen ekaitz ''suntsitzaile'' batek 5 hildako utzi ditu AEBko erdialdean
Gutxienez bost pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Missouri estatua zeharkatu duen ekaitz suntsitzaile baten ondorioz. Iowan, Illinoisen, Missourin eta Michiganen hainbat tornado izan dira azken egunetan.
2023/03/16 - 09:53
Gutxienez 14 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Turkiako lurrikarek kaltetutako eremuan
Gutxienez hamalau pertsona hil dira eta bost desagertuta daude Turkiako hainbat probintziatan izandako uholdeen ondorioz. Otsailaren 6ko lurrikarek kaltetuko eremu berean ari dira uholdeak pairatzen.
2023/03/10 - 10:16
Abisu horia euskal kostaldean itsasaldeko arriskuagatik
Kostaldeko inpaktuagatik ezarritako abisu horia 08:00etan amaitu da, baina nabigaziokoa 18:00ak arte mantenduko da. Donostian, adibidez, Pasealeku Berria itxi egin dute.
2023/02/28 - 15:31
Gaur batez ere Arabako Lautadan eta Nafarroa mendebaldean bota du elurra
Errepideetan, zuhurtziaz gidatzeko eguna da gaurkoa. Araban, Herrerako mendatea itxi behar izan dute; eta Nafarroan, Belaguakoa, Pirinioetan.
2023/02/28 - 15:26
Gaur atzo baino elur gutxiago egin du Gipuzkoa barnealdean ere
Gipuzkoa barnealdean bota du gaur elur pixka bat, baina malutarik ez kostaldean. Errepide sare nagusia zabalik eta garbi dago.
2023/02/28 - 12:36
Urkiola elurrez estalita dago, baina ez dago arazorik trafikoan
Atzo itsas mailan elurra utzi zuen Juliette ekaitzak gaur ez du euskal errepideetan arazo handirik eragin. Hala ere, Segurtasun Sailak kontu handiz ibiltzeko gomendatu du.
2023/02/28 - 10:58
Abisu horia elurragatik EAEko barnealdean bihar 09:00ak arte
Gaur, elur-maila 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren. Tenperaturak hotzak izaten jarraituko du.
2023/02/27 - 13:30
Elurrak guztiz zuritu du Lizarraldea
Lizarrako kaleetan ibiltzea ez da erraza izan gaur goizean. Elurteak ezustean harrapatu ditu herriko bizilagunak, baina asko kalera irten dira elurraz gozatzera.
2023/02/27 - 12:47
Elurra iritsi da Donostiara, baina ez du zuritu
Goizean goiz hasi du elurra Gipuzkoako hiriburuan. Goiz osoan elurra egin duen arren, oraingoz elurrak ez du lurra zuritu eta hirian ez dago trafiko arazorik.
2023/01/24 - 13:51
Hotzak izotz-burruntzi ikusgarriak eragin ditu Erronkarin
Azken egunetako hotzaren ondorioz, NA-137 errepidean, Erronkari parean, izotz-burruntzi ikusgarriak sortu dira. Menditik jaisten den ura izoztu egin da hotzagatik.
2023/01/22 - 15:23
Ehunka olagarro hilda euskal kostan, denboralearen ondorioz
Getxoko Arrigunaga hondartzan dozenaka agertu dira. Fenomeno harrigarria da, baina ez arraroa, ohikoa delako ur geza gaziarekin nahasten denean.
2023/01/20 - 15:50
Azken egunetako denboraleak urtegietako ur-mailak igo ditu
Desiratutako euria itzuli da eta horrekin uraren bolumena igo da gure urtegietan. Uribarri Ganboak, adibidez, bere bolumena % 6 igo du hiru egunetan. Urrunaga ere % 10 igo da. Añarbe, Gipuzkoan, bere edukieraren % 84ra iritsi da.
2023/01/19 - 21:51
Esako urtegia, airetik ikusia
Gaurko ur mailak % 39eko marra gainditu Esako urtegian. Gora egin du azken egunetan, baina gutxi da oraindik ere.
2023/01/19 - 21:33
Bazter asko zurituta dago oraindik, baina denboralearen gogorrena joan egin da
Ibaien emaria zen gaurko kezka, baina, oraingoz behintzat, ez da aparteko arazorik izan. Errepideetan ere normaltasuna izan da nagusi.
2023/01/19 - 10:49
Gaur gauean gogotik egin du elurra Gasteizen
Udal zerbitzuak goizean goizetik ari dira hiriko kaleak garbitzen. Ibilgailuak normaltasunez ibil daitezke eta datozen orduetan pixkanaka elurra egiteari uztea espero da.
2023/01/19 - 10:20
Elurra gogotik bota du Iruñean azken orduetan
Nafarroako hiriburuan 10 zentimetro elur pilatu da azken orduetan. Hala eta guztiz ere, Iruñeko kaleetan normaltasunez gidatu daiteke.
2023/01/19 - 09:57
Elurrak arazoak eragiten ditu A-15 errepidean
Elurra gogor ari du Nafarroan, sare nagusiko eta bigarren mailako errepide batzuetan, tartean A-15 errepidean. Una batzuetan errepidea itxita egon da, baina azken minutuetan berriro ireki dute.