Denboraleak
2023/09/12 - 10:47
Ekaitzak gogor astindu ditu Azkoitia eta Azpeitia
Astelehen arratsaldeko ekaitzak gogor astindu ditu Azpeitia eta Azkoitia ere. Euri-zaparradek eta txingorrak uholde txikiak eragin dituzte Urola Kostako bi herri horietan.
2023/09/12 - 10:28
Albiste izango dira: Ekaitzaren ondorioak, Donostiako ostatu turistikoak eta Marokoko lurrikara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/11 - 23:09
Txingorrak emakume bat zauritu du Igorren, eta hainbat ibilgailu eta eraikin kaltetu dira
Ekaitza asteleheneko 17:00ak aldera hasi da, eta Euskal Herriko hainbat puntutan izan du eragina; Igorren, baina, indar handia izan du.
2023/09/11 - 11:18
Ekaitzak nagusi izan dira bart Euskal Herriko txoko askotan
Askok zerura begira eman dituzte azken orduak. Ekaitzak Euskal Herri osoan izan diren arren, Bizkaian zenbatu dira tximista gehien, 3.462 hain zuzen ere.
2023/09/11 - 10:36
Albiste izango dira: Eskola garraioa, lurrikara Marokon eta ekaitza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/10 - 15:40
Txingor-ekaitz batek ibai bihurtu ditu Corellako kaleak
Txingorra barra-barra bota zuen bart Cintruenigon eta Fiteron ere. Irudietan, Corellako kaleak ikus daitezke, zurituta. Joselu Frailek grabatutako bideoa.
2023/09/10 - 15:03
Kazkabarra hodietan sartu da Fiteron eta gainezka egin du etxebizitza bateko komunean
Bart izandako txingor-ekaitz handiak udalerri nafar hori zuritu zuen, eta kazkabarra etxebizitza bateko komunera ere iritsi zen, jabeen ezusterako. Sare sozialen bidez zabaldutako bideoa.
2023/09/09 - 20:46
Emakume baten gorpua aurkitu dute Valmojadon (Toledo), DANAren ostean desagertutako baten bila ari zirela
50 urte inguruko emakumearen gorpua sastraka eta lokatzaren artean ezkutatuta zegoen.
2023/09/08 - 15:28
Bi gorpu aurkitu dituzte Madrilen, depresioaren ondorioz desagertutakoak bilatzeko lanetan
Aldea del Fresno Madrilgo herrian aurkitu dituzte bi gorpuak. Toledon, desagertuta dago oraindik CM-4004 errepidetik zihoala uholdeak eramandako emakume bat.
2023/09/04 - 22:07
Euri erauntsiek kaltetutako lekuak hondamendi gune izendatzea eskatuko dute Madrilek eta Gaztela-Mantxak
Hiru pertsona hil dira Toledon euriteen ondorioz. Egoerak hobera egin eta Aemetek alerta gorriak eta laranjak kendu arren, astelehenerako abisu horia mantendu dute bost erkidegotan, tartean Euskadin, euri asko egingo baitu.
2023/09/04 - 14:33
Denboraleak tamaina handiko zuhaitz bat bota du Iruñean
Zuhaitza Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko pabiloi zuriaren gainera erori da, zauriturik eragin gabe, baina eraikinaren teilatua kaltetuz.
2023/09/04 - 12:25
Depresioa urruntzen ari da, baina euriagatik abisu horia indarrean dago oraindik bost erkidegotan
Pertsona bat hil da Toledon euriteen ondorioz, eta desagertutako beste biren bila ari dira. Madrilgo Erkidegoko 112ak 1.491 dei jaso ditu igandeko 14:00etatik asteleheneko 07:00ak arte.
2023/09/04 - 09:27
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, udako giroa eta denboraleak utzitako kalteak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/04 - 01:18
Goialdeko depresioa Mediterraneoko kostan eta Toledon hustu da, eta 'zeharka' pasatu da Madrildik
Prezipitaziorik handienak Gaztela eta Leongo mendebalderantz mugitu, eta Avila, Segovia, Valladolid eta Zamora probintziei eragingo die gehien. Haizea da orain arazo erkidego askotan.
2023/09/03 - 19:05
Pitillaseko urmaelak emariaren parte bat berreskuratu du bi egunetan bakarrik, DANAren euriteei esker
Azken 48 orduetako euri-zaparradei esker, gutxienez arra bete ur dauka orain aintzirak, joan den astean zuen oso bestelako irudia eskainiz.
2023/09/03 - 16:49
Denboralearen okerrena Tarragonan bizi izan dute: urak Alcanar herria hartu du
Alerta gorria ezarri dute goizean Madrilen eta Toledon, historikoa izan daitekeen euritea aurreikusten delako. Madrilgo Erkidegoa prestatzen ari da hurrengo orduetarako etorri daitekeenari aurre egin ahal izateko. Herritarrei etxeetatik ez irteteko gomendioa egin zaie.
2023/09/03 - 16:45
DANA denboraleak ekarritako euriteek % 10 handitu dute Nafarroako urtegi batzuetako ur maila
Eugiko urtegia, esaterako, ostiralean % 84 zegoen beteta, eta une hauetan % 91raino iritsi da. Gainontzeko presei erreparatuz gero, uraren maila ez da horrenbeste igo, pare bat puntu, baina, pare bat egunetan.
2023/09/03 - 11:05
Denboralearen ostean, barealdia eta tenperatura igoera ekarriko ditu igandeak Euskal Herrira
Gogotik egin zuen atzo euria Nafarroan, eta Iruñean inoizko prezipitazio marka historikotik gertu geratu ziren, metro koadroko 145 litro jasota. Arazo larririk ez zen izan, ordea: putzuak errepideetan, fatxada baten erorketa Burlatan eta bertan behera utzitako entzierroa Azkoienen, besteak beste.
2023/09/02 - 22:39
Goialdeko depresioagatik alertan daude Espainiako erkidego guztiak, Kanaria uharteak eta Ceuta izan ezik
Denboraleak bi hildako utzi ditu Pirineoetan. Gainera, Valentzian tornado txikiak sortu dira itsasoan, eta Logroñon musika jaialdi bat bertan behera utzi behar izan dute euri jasengatik.
2023/09/02 - 22:32
Euriteak Nafarroa osora zabaldu dira egunean zehar, nahiz eta arratsaldean baretzera egin duen
Urak hainbat herritako jaiak zapuztu ditu arratsalde honetan. Esaterako, Azkoienen entzierroa korritzeko bidea urazpian gertatu da.