Albiste izango dira: Eskola garraioa, lurrikara Marokon eta ekaitza
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Eskola garraioa: Gaur eskola eguna da, eta, oraindik, EAEko 7.000 ikasle inguruk ez dakite goizean garraio zerbitzurik izango ote duten ala ez euren ikastetxeetara joateko. EITB Mediarekin hitz egin duten garraio enpresei entzunda, behintzat, pentsatzekoa da gaurkoan ere ez dela zerbitzurik egongo.
- Lurrikara Marokon: 2.122 dira dagoeneko Marokoko lurrikaran hildakoak, eta erreskate taldeek lanean jarraitzen dute. Nazioarteko laguntza iristen hasi da, ostiralean Marrakech eskualdea suntsitu zuen lurrikarak kaltetutako eremuetan hondakinak kendu eta oraindik bizirik egon daitezkeen pertsonen bilaketan laguntzeko.
- Ekaitza: Euria eta ekaitz elektriko handiak izan dira azken orduotan Bizkaian. Atzo, zaparrada handiak bota zituen Enkarterrin, eta 15.6 l/m² ur pilatu ziren Zallako estazioan ordubetean. Galindokoan, berriz, 15.9 l/m².
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak EHuri eskatu dio euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera bat egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzako bozeramaileak azkartasuna eskatu du zuzenketetan, eta zuzenketa horiek unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.
USaPeko euskarazko azterketan zerokoa duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin, eta, irakasleekin batera, egoera argitu dadin eskatzeko elkarretatzea egin dute Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.
Zortzi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Rafa Mir futbolariari, sexu-erasoagatik eta lesioengatik
Bigarren akusatu bati 2 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, sexu-eraso delituengatik.
Aurrera doa Tolosako ospitale berriaren esleipena, nahiz eta EH Bilduk murrizketak kritikatu dituen
Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi du prozesua bide onetik doala eta aste honetan bertan espero duela ospitale berria eraikitzeko proiektua esleitzea, lanak 2028an hasi eta 2031n amaitzeko asmoz. Bien bitartean, Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideak gogor kritikatu du dokumentua, eta alternatiba guztiak ondo aztertu diren zalantzan jarri du.