Denboraleak
2023/09/02 - 22:24
Ekaitz gogorrak igarota, atertzera egin du Iruñean
Azken orduak gorabeheratsuak izan dira eguraldiari dagokionez, Iruñean batez ere. Ur putzuek eta uholdeek traba dezente eragin dituzte Nafarroan, baina arratsaldean atertzera jo du.
2023/09/02 - 21:37
Denboraleak triskantza eragin du Oiongo mahastietan
Euriak kalte nabariak utzi ditu Arabako Errioxako landa eremuan, eta mahastietan galera nabariak izan dira, irudietan ikus daitekeen bezala.
2023/09/02 - 16:41
Euri-jasa bortitzek uholdeak eragin dituzte Donostiako Antigua auzoan
Egoera zaildu da Gipuzkoako errepideetan, udako itzulera operazio betean, euriarengatik. Gainera, Menorcatik Hondarribira iritsi behar zuen hegaldi bat Loiura desbideratu dute ekaitzagatik.
2023/09/02 - 16:37
Bart gauean erruz egin du euria Nafarroan, eta hainbat tokitan arazoak sortu dira
Etengabe bota du euria gauean, Iruñerrian bereziki, baita Pirinioetan, Lizarraldean eta Sakanan ere. Gogor jo du ekaitzak, eta tximistak nonahi ikusi ditugu.
2023/09/02 - 13:37
Goialdeko depresioaren euri-zaparradak Gipuzkoara iritsi dira dagoeneko
Larunbat goizetik gogotsu botatzen ari da Gipuzkoan. Irudietan, Urnietako udalerria. Jonathan Lopezek grabatutako bideoa.
2023/09/02 - 13:25
Naturaren indarra: bart Mañerun izandako ekaitz elektrikoaren timelapse
Ekaitz elektriko handiak ekarri ditu DANA denboraleak Nafarroako Foru Erkidegora. Ivan Rodriguezek grabatutako bideoa.
2023/09/02 - 13:11
Ekaitzek 20.000 tximistatik gora eragin dituzte Nafarroan eta zonalde mugakideetan
Atzoko ekaitzak tximista eta trumoi ugari bota zituen Uztarrozen. Alfonso Alastueyren bideoa.
2023/09/02 - 12:55
Txingor-ekaitz handia bota du bart Noainen
Gasolindegi batean zeuden hainbat gidari txingor-ekaitz handi baten lekuko izan ziren atzo Noainen. Autoa ez erabiltzeko gomendatu du SOS Nafarroak. Francisco Jose Vidartek grabatutako irudiak.
2023/09/02 - 11:18
Denboralea Euskal Herrian
DANA denboralearen ondorioz, alerta laranja ezarri dute larunbat honetarako Nafarroan eta abisu horia EAE zein Iparralderako. Araba ekialdean zaparrada oso handiak eta haize indartsua dabil goizean goiz.
2023/08/31 - 23:10
Lau familia ebakuatu dituzte Donostiako Ulia pasealekuan, mendi-magaletik harri batzuk jausi ondoren
Azken egunetako eurien ondorioz, harri batzuk erori dira 38. eta 40. zenbakien parean.
2023/08/31 - 16:28
Arnaitz Fernandez: ''Ekaitzak ostiral arratsaldean iritsiko dira eta larunbata oso euritsua izango da''
Goialdeko borraska batek prezipitazio handiak eta iraunkorrak ekarriko ditu Euskal Herrira, batez ere larunbatean; igandean, urruntzen joango da, eta astelehenetik aurrera, tenperaturak gora egingo du, iragarpenaren arabera.
2023/08/28 - 14:12
Dozenaka hegaldi bertan behera utzi eta desbideratu behar izan dituzte Balear Uharteetan, denboraleagatik
Atzo 18 hegaldi desbideratu behar izan zituzten eta 27 iritsi eta 29 irteera bertan behera geratu ziren Palmako Son Sant Joan aireportuan. Eivissako aerodromoan, zortzi hegaldi desbideratu eta 27 bertan behera geratu ziren. Menorcan, berriz, 3 hegaldi desbideratu eta 7 bertan behera geratu ziren.
2023/08/27 - 22:23
Hainbat zauritu, erreskateak eta itsasontzien talkak Mediterraneoa astintzen ari den denboraleagatik
Euri eta haize denborale bortitzak ehunka gorabehera sortu ditu Balearretan, Katalunian eta Valentziako Erkidegoan. Iragarpenen arabera, eguraldi txarrak jarraituko du datozen orduetan.
2023/08/04 - 10:40
Hiru metroko olatuak eta euri-jasak Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean, denboralearen azken egunean
EAEn bi abisu hori daude indarrean, bat nabigaziorako, 18:00ak arte, eta bestea euriteengatik Gipuzkoan, 12:00ak arte. Nafarroan, Baztan abisupean egongo da arrazoi beragatik, eta 12 orduko epean 40 litro pila daitezke metro koadroko.
2023/08/03 - 15:58
Euskal kostaldeko olatu handien eta itsaso zakarraren irudi ikusgarriak, drone batetik ikusita
Donostiako buian 9,5 metrorainoko olatuak erregistratu dituzte, altuera adierazgarria 6 metrokoa izan bada ere. Bizkaian, Armintzan (Lemoiz), 8,5 metroko olatuak izan dira (altuera adierazgarria, 4,9 m-koa). Bilboko Portuan, olatu altuenak 6,6 metrokoak izan dira (altuera adierazgarria, 4,6 m-koa).
2023/08/03 - 15:40
Donostiako Pasealeku Berria, 'Haizearen orrazia' eta Santa Klarako uhartea, itxita olatu handiengatik
Uhartea larunbatera arte egongo da zarratuta. Ordura arte, olatuek kostaldean inpaktua izan dezakete itsasgoran, eta, badaezpada, hainbat neurri prebentibo hartu ditu Donostiako Udalak.
2023/08/03 - 15:24
'Patricia' depresioak 6 metrorainoko olatuak utzi ditu euskal kostaldean
Osteguneko alertaren ostean, hiru abisu hori egongo dira indarrean nabigaziorako eta kostaldeko inpaktuagatik. Horrez gain, Nafarroa iparraldean euriagatik jarri dute abisua, eta bihar Gipuzkoa ere egongo da abisupean arrazoi horrengatik.
2023/08/02 - 12:40
Itsas denboralea tarteko, Santa Klara uhartea itxi dute eta Kontxako gabarroi batzuk kendu dituzte Donostian
Hiru metroko olatuak eta marea biziak espero dira ostiralera arte, eta, hala, prebentzio neurriak hartu ditu Donostiako Udalak. Hondalea instalazio artistikoa ere zarratuta egongo da.
2023/07/08 - 18:03
Nafarroako erdialdean eta Erriberan normaltasunera bueltatzen ari dira, atzoko ekaitzen ondoren
Arrada, Caparroso eta Alesbes normaltasunera bueltatzen ari dira. Kaleak oraindik lokaztuta daude baina ur pilaketek ez dituzte arazo gehiago eragin. Estatuko meteorologia agentziak bertan behera utzi ditu Nafarroan aktibatutako alertak.
2023/07/07 - 11:25
Txingorra Gasteizen
Txingor-erauntsi handi batek kalte materialak eragin ditu, baita zaurituren bat ere, Gasteizen.