IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ekaitzaren ondorioak, Donostiako ostatu turistikoak eta Marokoko lurrikara

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Txingorra Diman
Txingorra Diman. Argazkia: Juan Carlos Muñecas Goikoetxea

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ekaitzaren ondorioak: Prezipitazioak eta ekaitzak protagonista izango dira gaur berriro, eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian abisu horiak ezarri dituzte arratsalderako. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), ordea, ez dago muturreko eguraldiagatik abisurik. 

-Donostiako ostatu turistikoak: Udalak hotel berriak irekitzeko debekua ezar lezake gaur, hirigunea "gainezka" dagoelako.

- Marokoko lurrikara: Ostiral gauean Maroko astindu zuen lurrikarak 2.800 hildako baino gehiago eragin ditu, behin-behineko balantzearen arabera, eta zenbaki horrek gora egitea espero da, hondakinen artetik inor bizirik ateratzeko azken orduak baitira. EITB bertan da.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X