Denboraleak
2023/01/19 - 08:25
A-15 errepidea itxita Pagozelain elurragatik
Elurra gogoz bota du Nafarroan, A-15 errepidean, eta trafikoa etenda geratu da, hortaz.
2023/01/18 - 22:10
Elurtea, errepidea garbitzen jarduten duen makina batetik bizita
Eragozpenak mugatzeko, eta etxera onik iristeko, lanean gogor aritzen direnen artean, elurra kentzeko makinetako gidariak daude. Guk horietako batekin pasatu dugu lanaldia, eta ez da ezustekorik gabekoa izan.
2023/01/18 - 22:05
Nafarroa: Elurra mara-mara egin du arratsaldean Iruñean, baina ez du traba handirik sortu
Nafarroa iparraldeko gainak zurituta geratu dira; Eugi, Orreaga eta Ibañetan elurtea ikusgarria izan da. Iruñean, goizean baino elur gehiago bota du arratsaldean.
2023/01/18 - 21:58
Bizkaia eta Gipuzkoa: Elur gehien Durangaldean eta Urola Garaian bota du
Mara-mara bota du elurra, eta 20-30 zentimetroko geruza pilatu da Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan. Haurrek sorpresa polita aurkitu dute, eskolatik atera eta parkeak elurtuta topatzean.
2023/01/18 - 17:07
Elurrak ez du arazo handirik eragin goizean Nafarroan, baina txarrera iluntzerako espero da
Elurra aparteko arazorik sortu gabe iritsi da Iruñera. Lodiago bota du Lekunberrin eta beste hainbat herritan, baina ez da hainbesterako izan. Arratsaldean edo iluntzean, hori bai, okerrera egingo du denboraleak.
2023/01/18 - 16:11
Elurrak, lur jausiek eta uholdeek ezbeharrak sortu dituzte azken orduetan Estatuan
Pontevedran, emakume bat zauritu zen asteartean errepidea hondoratuta. Asturiasen, hainbat mendate itxita egon dira, eta Aragoin ere arazoak sortu ditu elurrak.
2023/01/18 - 16:01
Arabako herrietako hainbat haur eskola-garraiorik gabe gelditu dira elurraren ondorioz
Araba eta Gasteiz hiriburua zuri esnatu dira. Orokorrean, bizimodua normal egin ahal izan da baina arazo batzuk sortu dira han-hemenka.
2023/01/18 - 15:52
Urola Garaian, Goierrin eta Debabarrenan bota du elur gehien Gipuzkoan
Antzuolan herriko sarrera oztopatu du kamioi batek. Kostaldean, Lasarte-Orian, txingor zaparrada batek arazoak sortu ditu N-1 errepidean eta Donostian hiru pertsona Kontxako uretatik atera behar izan dituzte.
2023/01/18 - 15:41
Bizkaian Durangaldea zuritu du batik bat elurrak
Durangon eta Abadiñon kaleraino egin du elurra. Bilbora ere iritsi dira maluta batzuk.
2023/01/18 - 15:27
Lehen elur malutak Bilbora heldu dira
Elur denboralea Bizkaiko hiriburura iritsi da. Ez du askorik bota, baina urteko lehen elur malutak ikusi ahal izan dira. Datozen ordu eta egunetan ere txingor ekaitz handiak espero dira.
2023/01/18 - 15:22
A-1 autobidea itxi egin behar izan dute tarteka hainbat arazok eraginda
Kamioi bat errepidetik irten da Barrundian 2 km inguruko ilarak sortuz. Makinak etengabe ibili dira Etzegarate inguruan errepidea garbitzen.
2023/01/18 - 15:08
Lazkaomendi, drone batetik ikusita
Jon Mujikak grabatutako irudi ikusgarriak, gaur gauean Lazkaomendi inguruan bota duen elurtea erakusten dutenak.
2023/01/18 - 13:48
Elurragatik alerta laranja ezarri dute Hego Euskal Herrian ostegunera arte
Elurraren maila 500 metro inguruan kokatuko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta 400-600 metrora Nafarroan. Ipar Euskal Herrian, berriz, elurrari dagokion abisu horia ostegun goizera arte egongo da indarrean.
2023/01/18 - 13:48
Erkoreka: ''Une honetan parentesi batean gaude, baina eguraldiak okerrera egingo du arratsaldean''
Josu Erkorekak azaldu duenez, arratsaldean eguraldiak okerrera egin du eta berriro ere elurra bota dezake 400 metroko altueran. Txingorra ere egin dezake edozein altueratan.
2023/01/18 - 12:10
Elurrak eta txingorrak ehunka gorabehera eragin dituzte EAEn
Horri aurre egiteko, indarrean daude oraindik ere uholde arriskuaren EAEko plan berezia -alerta egoeran-, neguko bidezaintza plana -egoera eraginkorrean-, Arabako neguko bidezaintza plana -larrialdi egoeran- eta Getxoko udal plana.
2023/01/18 - 10:51
Goizeko lehen orduan itxita egon ondoren, trafikoa normaltasunera itzuli da Etzegarateko mendatean
Euskal Herrian azken orduetan izandako elur denboralearen ondorioz, Etzegarateko mendatea itxi behar izan dute gaur goizean. Une honetan zirkulazioa normaltasunera itzuli da, baina kontuz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
2023/01/18 - 10:06
Elurrak onurak edo kalteak eragiten ditu naturan eta baratzetan?
Jakoba Errekondok elurrak eta hotzak naturari mesede edo kalte egiten dioten argitu digu.
2023/01/18 - 09:50
Elur geruza fin batek estaltzen ditu Iruñeko kaleak
Oraingoz, Nafarroako hiriburuko kaleetan normaltasunez ibiltzeko aukera dago. Nafarroa osoa alerta laranjan dago elurragatik, Erribera aldean izan ezik.
2023/01/18 - 09:18
Gasteiz zurituta esnatu da
Goizeko 04:30ean hasi du elurra Arabako hiriburuan. Autoak, poliki, baina normaltasunez dabiltza hirian. Arretaz gidatzeko deia egin dute agintariek.
2023/01/18 - 08:29
Elurra dela eta, kontuz gidatu behar da AP-8an
Gaur goizean AP-8 autobidea erabiltzen ari diren gidariak elur-geruza fin bat aurkitzen ari dira, eta, ondorioz, kontuz gidatu behar dute Mendaro, Eibar, Ermua eta Zaldibar bezalako lekuetan.