Denboraleak
2023/01/24 - 13:51
Hotzak izotz-burruntzi ikusgarriak eragin ditu Erronkarin
Azken egunetako hotzaren ondorioz, NA-137 errepidean, Erronkari parean, izotz-burruntzi ikusgarriak sortu dira. Menditik jaisten den ura izoztu egin da hotzagatik.
2023/01/22 - 15:23
Ehunka olagarro hilda euskal kostan, denboralearen ondorioz
Getxoko Arrigunaga hondartzan dozenaka agertu dira. Fenomeno harrigarria da, baina ez arraroa, ohikoa delako ur geza gaziarekin nahasten denean.
2023/01/20 - 15:50
Azken egunetako denboraleak urtegietako ur-mailak igo ditu
Desiratutako euria itzuli da eta horrekin uraren bolumena igo da gure urtegietan. Uribarri Ganboak, adibidez, bere bolumena % 6 igo du hiru egunetan. Urrunaga ere % 10 igo da. Añarbe, Gipuzkoan, bere edukieraren % 84ra iritsi da.
2023/01/19 - 21:51
Esako urtegia, airetik ikusia
Gaurko ur mailak % 39eko marra gainditu Esako urtegian. Gora egin du azken egunetan, baina gutxi da oraindik ere.
2023/01/19 - 21:33
Bazter asko zurituta dago oraindik, baina denboralearen gogorrena joan egin da
Ibaien emaria zen gaurko kezka, baina, oraingoz behintzat, ez da aparteko arazorik izan. Errepideetan ere normaltasuna izan da nagusi.
2023/01/19 - 10:49
Gaur gauean gogotik egin du elurra Gasteizen
Udal zerbitzuak goizean goizetik ari dira hiriko kaleak garbitzen. Ibilgailuak normaltasunez ibil daitezke eta datozen orduetan pixkanaka elurra egiteari uztea espero da.
2023/01/19 - 10:20
Elurra gogotik bota du Iruñean azken orduetan
Nafarroako hiriburuan 10 zentimetro elur pilatu da azken orduetan. Hala eta guztiz ere, Iruñeko kaleetan normaltasunez gidatu daiteke.
2023/01/19 - 09:57
Elurrak arazoak eragiten ditu A-15 errepidean
Elurra gogor ari du Nafarroan, sare nagusiko eta bigarren mailako errepide batzuetan, tartean A-15 errepidean. Una batzuetan errepidea itxita egon da, baina azken minutuetan berriro ireki dute.
2023/01/19 - 08:25
A-15 errepidea itxita Pagozelain elurragatik
Elurra gogoz bota du Nafarroan, A-15 errepidean, eta trafikoa etenda geratu da, hortaz.
2023/01/18 - 22:10
Elurtea, errepidea garbitzen jarduten duen makina batetik bizita
Eragozpenak mugatzeko, eta etxera onik iristeko, lanean gogor aritzen direnen artean, elurra kentzeko makinetako gidariak daude. Guk horietako batekin pasatu dugu lanaldia, eta ez da ezustekorik gabekoa izan.
2023/01/18 - 22:05
Nafarroa: Elurra mara-mara egin du arratsaldean Iruñean, baina ez du traba handirik sortu
Nafarroa iparraldeko gainak zurituta geratu dira; Eugi, Orreaga eta Ibañetan elurtea ikusgarria izan da. Iruñean, goizean baino elur gehiago bota du arratsaldean.
2023/01/18 - 21:58
Bizkaia eta Gipuzkoa: Elur gehien Durangaldean eta Urola Garaian bota du
Mara-mara bota du elurra, eta 20-30 zentimetroko geruza pilatu da Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan. Haurrek sorpresa polita aurkitu dute, eskolatik atera eta parkeak elurtuta topatzean.
2023/01/18 - 17:07
Elurrak ez du arazo handirik eragin goizean Nafarroan, baina txarrera iluntzerako espero da
Elurra aparteko arazorik sortu gabe iritsi da Iruñera. Lodiago bota du Lekunberrin eta beste hainbat herritan, baina ez da hainbesterako izan. Arratsaldean edo iluntzean, hori bai, okerrera egingo du denboraleak.
2023/01/18 - 16:11
Elurrak, lur jausiek eta uholdeek ezbeharrak sortu dituzte azken orduetan Estatuan
Pontevedran, emakume bat zauritu zen asteartean errepidea hondoratuta. Asturiasen, hainbat mendate itxita egon dira, eta Aragoin ere arazoak sortu ditu elurrak.
2023/01/18 - 16:01
Arabako herrietako hainbat haur eskola-garraiorik gabe gelditu dira elurraren ondorioz
Araba eta Gasteiz hiriburua zuri esnatu dira. Orokorrean, bizimodua normal egin ahal izan da baina arazo batzuk sortu dira han-hemenka.
2023/01/18 - 15:52
Urola Garaian, Goierrin eta Debabarrenan bota du elur gehien Gipuzkoan
Antzuolan herriko sarrera oztopatu du kamioi batek. Kostaldean, Lasarte-Orian, txingor zaparrada batek arazoak sortu ditu N-1 errepidean eta Donostian hiru pertsona Kontxako uretatik atera behar izan dituzte.
2023/01/18 - 15:41
Bizkaian Durangaldea zuritu du batik bat elurrak
Durangon eta Abadiñon kaleraino egin du elurra. Bilbora ere iritsi dira maluta batzuk.
2023/01/18 - 15:27
Lehen elur malutak Bilbora heldu dira
Elur denboralea Bizkaiko hiriburura iritsi da. Ez du askorik bota, baina urteko lehen elur malutak ikusi ahal izan dira. Datozen ordu eta egunetan ere txingor ekaitz handiak espero dira.
2023/01/18 - 15:22
A-1 autobidea itxi egin behar izan dute tarteka hainbat arazok eraginda
Kamioi bat errepidetik irten da Barrundian 2 km inguruko ilarak sortuz. Makinak etengabe ibili dira Etzegarate inguruan errepidea garbitzen.
2023/01/18 - 15:08
Lazkaomendi, drone batetik ikusita
Jon Mujikak grabatutako irudi ikusgarriak, gaur gauean Lazkaomendi inguruan bota duen elurtea erakusten dutenak.