Denboraleak
2023/01/16 - 22:34
Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
Bestalde, Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du asteartean, elurte aurreikuspenak direla eta.
2023/01/16 - 22:00
Erronkari ibarreko zenbait herritan elurrak argi-mozketak eragin ditu
Erronkari, Aezkoa, Erroibar eta Zaraitzu hartu ditu elurrak. Arazoak errepideetan, eta argindar mozketak izan dituzte.
2023/01/16 - 21:45
Horrela dago euskal ibaien emaria
Gaurko egun euritsuaren ondoren, ibaien emariak nabarmen egin du gora, eta Butroe eta Gobela ibaiek gainezka egin dute hainbat tokitan.
2023/01/16 - 21:00
Gaztelugatxerako sarbideak itxi dituzte, euri eta olatu bortitzengatik
Euri eta haize denboralearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hamaika abisu hori ezarri ditu guztira, gaurtik asteazkenera.
2023/01/16 - 15:18
Euriak, haizeak eta olatuek arazoak sortu dituzte azken orduetan
Bizkaian, 40 litro inguru pilatu dira, besteak beste Gautegiz Arteagan, Sodupen eta Gueñesen. Gipuzkoan, aldiz, Zegaman 47 litro pilatu dira eta 40 Matxinbentan. Kostaldean 4 eta 5 metro arteko olatuak dituzte.
2023/01/16 - 11:43
Abisu horia euskal kostaldean olatu handiengatik
Haizea, euria eta olatuak izango dira eguneko protagonistak. Donostian, Udalak itxi egin ditu Pasealeku Berrirako, Haizearen Orrazirako eta Zurriolako kai-muturrerako sarbideak.
2023/01/14 - 21:59
Igandetik aurrera, neguak, izena ez ezik, negu-itxura ere izango du
Igandetik aurrera eguraldia desegonkortu egingo da. Astelehen eta asteartean euria izango da protagonista, asko botako du; 5 egunean 200 litro pilatu daitezke puntu askotan. Asteazkenean, eta ostegunean batez ere, nabarmen hoztuko du eta elurra egingo du 200-400 metrotik gora.
2023/01/13 - 15:12
Andoni Aizpuru: ''Elurra nahiko behean ikusiko dugu datorren astean''
Negu giroa igandean hasiko dela aurreikusten du Andoni Aizpuruk. "Aste osoan espero dugu fronteak etortzea", adierazi du. Tenperatura hotzak, euria eta olatu handiak izango dira protagonistak. Elurra nahiko behean botako duela uste du Aizpuruk.
2023/01/09 - 11:41
Abisu horia euskal kostaldean, 5 metroko olatuengatik
Donostian itxita daude ibilgailuentzat eta oinezkoentzat Pasealeku Berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia. Bihar berriro irekitzea espero dute agintariek.
2022/12/24 - 12:34
Ekaitz handiak Estatu Batuetako Gabonak izoztu ditu, eta gutxienez hamaika hildako eragin ditu
AEBko ekialdea zuriz estali da, Kanadako mugatik Mexikokora. Gutxienez hamaika pertsona hil dira eguraldi hotzaren ondorioz. Milaka etxebizitza argindarrik gabe geratu dira, eta aireportuetan bertan behera utzi dituzte hegaldi gehienak.
2022/12/23 - 09:58
Alerta meteorologikoa ezarri dute Estatu Batuetan, muturreko tenperatura hotzengatik
Idahoko iparraldean -50 ºC-ra iritsi dira tenperaturak, eta herrialdeko hiri nagusietako batzuek muturreko baldintzak izango dituzte ostiralean: -36,6 ° C Chicagon, -35 ° C Mineapolisen eta -29 ° C Denverren.
2022/12/12 - 11:33
Elurte handi batek arazoak eragiten ditu Erresuma Batuko garraioan
Goizaldean bota duen elurraren ondorioz, arazoak izaten ari dira goizean goizetik garraiobideetan. Izan ere, Londresko Stansted aireportua tarteka itxi dute, eta Heathrow eta Gatwick aireportuetako hegaldiak atzeratu egin dira.
2022/11/28 - 08:02
Abisu horia Gipuzkoan zaparrada mardulengatik
Litekeena da 24 ordutan metro karratu bakoitzeko 60 litro baino gehiago pilatzea. Horrekin batera, itsas-nabigaziorako arriskuagatik abisu horia ere ezarriko dute, lau metro eta erdiko olatuak izango direlakoan.
2022/11/22 - 11:33
Donostiako buiak 6,8 metroko olatuak neurtu ditu
Euskal kostaldea alerta laranjaren pean egongo da asteazken honetan, 5,5 metroko olatuak espero baitira, Euskamet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera.
2022/11/15 - 13:54
Madrildik zetorren hegazkin batek ezin izan du Bilbon lurreratu haize ufada bortitzengatik
Iberiako hegazkina Bilbon lur hartzen saiatu da, baina ez du lortu, eta jatorrizko aireportura itzuli behar izan du. Aenaren arabera, hau izan da intzidentzia bakarra.
2022/10/24 - 12:41
Azken orduetako haize bortitzak 302 gorabehera eragin ditu Araban
Gorabehera gehienak zuhaitzen eta adarren erorketak eragin ditu. Gainera, zutoin elektriko bat erori denez, N-104 errepidea itxi behar izan dute Arkautin.
2022/09/30 - 14:07
Urak Zorrotzan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu harrapatu ditu
Azken orduetan Bilbon izan diren euriteek hainbat arazo eragin dituzte hirian. Beste behin ere, Zorrotzako Clara Campoamor kaleko tunela urak estali du, eta aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu harrapatu ditu.
2022/09/28 - 12:43
Itsasaldeko arriskuagatik abisu horia aktibatu da nabigaziorako
Abisu horia 10:00etatik 24:00etara egongo da indarrean. 5 eta 6 arteko indarra izango du mendebaldeko haizeak, eta 7koa tarte batzuetan. Honek, itsaso zakarra eragingo du.
2022/09/14 - 11:07
Txinak 720.000 pertsona ebakuatu ditu Muifa tifoiaren etorreraren aurrean
Tifoiak gaur eguerdian lurra joko du Zhejiang probintzian, eta haize bortitzak eta prezipitazio handiak ekarriko ditu. Agintariek alerta gorria ezarri dute olatuengatik, 6 eta 10 metro arteko olatuak espero baitira.
2022/09/01 - 11:21
13 urteko mutiko bat egoera kritikoan dago Katalunian, ekaitzaren ondorioz adar bat gainera erorita
13 urteko mutikoari zuhaitz baten adarra erori zaio gainera Vilanova del Camin herrian (Bartzelona). Gainera, euriak arazoak eragin ditu garraioan, besteak beste, Bartzelona eta El Prat aireportuaren arteko tren-zerbitzua eten egin behar izan dute.