Denboraleak
2023/01/17 - 11:55
Nafarroako iparraldea alerta egoeran dago elurragatik eta haizeagatik
Elur-kota 700 metrotik 500 metrora jaitsiko da gaur Nafarroan, eta euria botako du nonahi. Oraingoz, elurra ez da arazo larririk sortzen ari Nafarroako errepideetan.
2023/01/17 - 11:30
Butroi ibaiak errepideak eta soroak urez estali ditu Gatikan
Butroi ibaiaren ur-goraldiak errepide batzuk eta soro asko urpean utzi ditu Gatika inguruan. Pixkanaka ibaiaren emaria jaisten ari da azken orduetan eta egoerak onera egin du.
2023/01/17 - 10:43
Butroi ibaiaren emariak nabarmen egin du behera Mungia parean
Atzo arratsalde-gau partean Bizkaiko ibaien egoera kezkagarria bazen ere, gaur goizaldean gehienen emariak behera egin du. Butroi ibaiak uholde txikiak eragin zituen atzo, baina maila berdera jaitsi da azken orduetan.
2023/01/17 - 10:31
Intzidentzia gehienak errepideetan eta Bizkaian izan dira, ur puntzuengatik eta luiziengatik
SOS Deiak larrialdi zerbitzuetan egun normal batean baino bi aldiz intzidentzia gehiago zenbatu dituzte, gehienak Butroe ibaiaren arroan. Dena dela, inguru horretan egoera hobera egiten ari da.
2023/01/17 - 10:22
Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du gaur, elurte aurreikuspena dela eta
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du 09:00etan, "Jarraipen eta Berri-emate Egoeran".
2023/01/17 - 10:14
Donostiako Gros auzoko kale bat itxi dute aldamio bat erortzeko arriskuagatik
Gros auzoko Agirre Miramon kalea itxita dago goizeko 05:30etatik. Bizilagun batek aldamio bat behera etortzeko arriskuan zegoela ohartarazi die larrialdi zerbitzuei.
2023/01/17 - 10:08
Hainbat pasealeku eta parke itxita egongo dira Donostian asteartean denboralearen ondorioz
Abisu horiak eta alerta laranjak ezarri ondoren, Pasealeku berria, Haizearen Orrazia edota Cristina Enea parkea dira itxi direnetako batzuk.
2023/01/17 - 10:01
131,3 litro pilatu dira Bilboko Portuan
Gipuzkoan, Miramongo estazioan pilatu dira litro gehien azken orduotan. Araban eta Nafarroan ere erruz bota du euria. Gorbeako eta Eskaseko estazioak izan dira astinduenak.
2023/01/16 - 22:34
Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
Bestalde, Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du asteartean, elurte aurreikuspenak direla eta.
2023/01/16 - 22:00
Erronkari ibarreko zenbait herritan elurrak argi-mozketak eragin ditu
Erronkari, Aezkoa, Erroibar eta Zaraitzu hartu ditu elurrak. Arazoak errepideetan, eta argindar mozketak izan dituzte.
2023/01/16 - 21:45
Horrela dago euskal ibaien emaria
Gaurko egun euritsuaren ondoren, ibaien emariak nabarmen egin du gora, eta Butroe eta Gobela ibaiek gainezka egin dute hainbat tokitan.
2023/01/16 - 21:00
Gaztelugatxerako sarbideak itxi dituzte, euri eta olatu bortitzengatik
Euri eta haize denboralearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hamaika abisu hori ezarri ditu guztira, gaurtik asteazkenera.
2023/01/16 - 15:18
Euriak, haizeak eta olatuek arazoak sortu dituzte azken orduetan
Bizkaian, 40 litro inguru pilatu dira, besteak beste Gautegiz Arteagan, Sodupen eta Gueñesen. Gipuzkoan, aldiz, Zegaman 47 litro pilatu dira eta 40 Matxinbentan. Kostaldean 4 eta 5 metro arteko olatuak dituzte.
2023/01/16 - 11:43
Abisu horia euskal kostaldean olatu handiengatik
Haizea, euria eta olatuak izango dira eguneko protagonistak. Donostian, Udalak itxi egin ditu Pasealeku Berrirako, Haizearen Orrazirako eta Zurriolako kai-muturrerako sarbideak.
2023/01/14 - 21:59
Igandetik aurrera, neguak, izena ez ezik, negu-itxura ere izango du
Igandetik aurrera eguraldia desegonkortu egingo da. Astelehen eta asteartean euria izango da protagonista, asko botako du; 5 egunean 200 litro pilatu daitezke puntu askotan. Asteazkenean, eta ostegunean batez ere, nabarmen hoztuko du eta elurra egingo du 200-400 metrotik gora.
2023/01/13 - 15:12
Andoni Aizpuru: ''Elurra nahiko behean ikusiko dugu datorren astean''
Negu giroa igandean hasiko dela aurreikusten du Andoni Aizpuruk. "Aste osoan espero dugu fronteak etortzea", adierazi du. Tenperatura hotzak, euria eta olatu handiak izango dira protagonistak. Elurra nahiko behean botako duela uste du Aizpuruk.
2023/01/09 - 11:41
Abisu horia euskal kostaldean, 5 metroko olatuengatik
Donostian itxita daude ibilgailuentzat eta oinezkoentzat Pasealeku Berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia. Bihar berriro irekitzea espero dute agintariek.
2022/12/24 - 12:34
Ekaitz handiak Estatu Batuetako Gabonak izoztu ditu, eta gutxienez hamaika hildako eragin ditu
AEBko ekialdea zuriz estali da, Kanadako mugatik Mexikokora. Gutxienez hamaika pertsona hil dira eguraldi hotzaren ondorioz. Milaka etxebizitza argindarrik gabe geratu dira, eta aireportuetan bertan behera utzi dituzte hegaldi gehienak.
2022/12/23 - 09:58
Alerta meteorologikoa ezarri dute Estatu Batuetan, muturreko tenperatura hotzengatik
Idahoko iparraldean -50 ºC-ra iritsi dira tenperaturak, eta herrialdeko hiri nagusietako batzuek muturreko baldintzak izango dituzte ostiralean: -36,6 ° C Chicagon, -35 ° C Mineapolisen eta -29 ° C Denverren.
2022/12/12 - 11:33
Elurte handi batek arazoak eragiten ditu Erresuma Batuko garraioan
Goizaldean bota duen elurraren ondorioz, arazoak izaten ari dira goizean goizetik garraiobideetan. Izan ere, Londresko Stansted aireportua tarteka itxi dute, eta Heathrow eta Gatwick aireportuetako hegaldiak atzeratu egin dira.