Denboraleak
2024/12/15 - 20:34
Mayotte uharteak astindu dituen zikloiak ehunka lagun hil ditu, Frantziako Gobernuaren arabera
320.000 biztanle bizi dira Mayotte uharteetan, eta Paristik 8.000 kilometrora daude, Madagaskartik gertu. Orduko 220 kilometroko abiadura harrapatu duten haizeteak izan dira bertan.
2024/12/09 - 13:06
Margarita eta Tresponten arteko errepidea itxi dute, Zadorrak gainezka egin du eta
Gainera, ibaia maila laranjara heldu da Eturan (Barrundia) eta maila horian dago Abetxukun (Gasteiz) eta Ozaeta (Barrundia).
2024/12/09 - 10:30
Bernedo eta Herrera mendateak itxita, elurragatik
Nafarroan, Belaguako aterperako errepidea itxi dute, baita Larraineko mendaterako bidea eta NA-2012 (Otsagabia-Irati) errepidea ere.
2024/12/08 - 21:35
514 gorabehera baino gehiago izan dira euriagatik eta haizeagatik EAEn
Alerta laranja ezarri dute euriteengatik euskal kostaldean, eta kateak behar dira Herrerako mendatean elurraren ondorioz. Nafarroan, Iruñeko ibaiak zaintzen ari dira uholde arriskuagatik, eta Pirinioak alerta gorrian daude elurragatik. Iparraldean ere, alerta laranja ezarri dute arrazoi beragatik.
2024/12/08 - 18:33
Uholde planaren 1. gradua aktibatu dute Iruñean eta ibilgailuak ibai ondotik kentzeko eskatu dute
Arrisku gehien duten eremuak Corralillos, Parque Runa, Igeriketa eta Magdalena dira. Gainera, ibai ertzetatik gertu ez paseatzea gomendatzen da, badaezpada.
2024/12/07 - 18:04
Donostiako Pasealeku Berria eta Haizearen Orrazia, itxita denboraleagatik
Larunbateko 17:00etatik astelehenera arte gutxienez egongo dira itxita ibilgailu eta oinezkoentzat.
2024/11/21 - 20:22
Hegaldiak bertan behera eta Eiffel dorrea itxita, elur denboraleagatik
Caetano denboralea Frantzia astintzen ari da. Elurrak eta haizeak 56 departamendu eta Paris hiriburua alertan jarri ditu.
2024/11/21 - 17:23
Elurrak Paris zuriz estali du, eta irudi ederrak utzi ditu
Caetano ekaitzak Frantziako 58 departamendu alerta egoeran jarri ditu elurragatik eta izotzagatik. Urtaroko lehen elur malutak erori dira gaur Parisen.
2024/11/21 - 13:42
Araba abisu horian dago haizeagatik, orduko 100 kilometroko haize boladak espero baitira
Haizeari dagokion abisu horiari beste abisu bat gehituko zaio gaur arratsaldeko 18:00etan, nabigaziorako arriskuagatik, eta ostiral eguerdira arte egongo da indarrean.
2024/11/21 - 08:40
Albiste izango dira: Trafiko eskumena Nafarroara, EHUko hauteskunde eztabaida eitb.eus-en eta zerga erreforma
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/20 - 08:49
Albiste izango dira: Abisu horia euriagatik, Haurren Eskubideen Mundu Eguna eta Durangoko Azokaren egitaraua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/17 - 21:56
Goialdeko depresioak eragindako 219 hildakoetatik gehienak barrualdean, etxeetan ala garajeetan aurkitu dira
Urriaren 29ko uholdeek 226 hildako utzi dituzte, horietatik 219 Valentziako Erkidegoan; 13 desagertuta daude.
2024/11/14 - 22:20
Andaluzia, Valentzia eta Katalunia normaltasuna berreskuratzen hasi dira, goialdeko depresioa atzean utzita
Kalte handiagoak saihesteko asteazkenetik herritarrak ohartarazita, Espainiako Estatuak 15 egunetan astindu duen bigarren borraska aldentzen ari da hildakorik utzi gabe, baina milaka pertsona etxetik kanpo daude oraindik, eta Valentzian garbiketa lanak moteldu ditu.
2024/11/13 - 15:08
Goialdeko depresioa Malagan: Andaluziako probintziako hainbat eskualde muturreko arriskuan daude
10:00etatik eta egun osoan, euri-jasengatik abisu gorria (muturreko arriskua) dago indarrean Malagako Axarquia eta Costa del Sol eta Guadalhorce eskualdeetan
2024/11/12 - 09:31
Euri jasak Almerian: Urak aurretik eraman ditu ibilgailuak eta hiru pertsona erreskatatu dituzte
Euriteek El Ejido, Vicar, Roquetas de Mar, Almeria hiriburua eta Balanegra udalerriak kaltetu dituzte gehien, eta, ondorioz, etxebizitzak, dendak eta sotoak urpean geratu dira. Bide-sarean ere arazoak izan dira.
2024/11/11 - 21:37
''Goialdeko depresio bat dator eta prezipitazio mardulak utzi ditzake Mediterraneo inguruan''
Goialdeko depresio honek gurean ez du euri askorik utziko, baina Mediterraneo inguruan asko bota dezake. "Hala ere, ez dugu uste duela bi astekoa gertatuko denik", adierazi du Andoni Aizpuruk.
2024/11/11 - 18:11
Nafarroako neguko bidezaintza dispositiboak 384 langile eta 220 ibilgailu izango ditu aurten
Nafarroako Neguko Bidezaintza Plana apirilaren 30era arte egongo da indarrean, baina eguraldiaren arabera aldaketak egin ahal izango dira. Foru Gobernuak herritarrei gogorarazi die garrantzitsua dela agintarien gomendio eta aginduei kasu egitea.
2024/11/09 - 23:13
Manifestazio jendetsua egin dute Valentzian, Mazonen dimisioa exijitzeko
130.000 lagun bildu dituen protesta 18:10ean hasi da, hiriburuan. Antolatzaileen ustez, hondamendia "saihets zitekeen" eta Mazonek "ezin du egun bat gehiago iraun" Valentziako Gobernuan. Poliziak lau pertsona atxilotu ditu manifestazioaren amaieran izandako istiluetan.
2024/11/09 - 20:03
Milaka manifestari bildu dira Valentzian Mazonen dimisioa eskatzeko
Mazonen dimisioa eskatzeko Valentzian deitutako manifestazioa Udaletxe plaza jendez lepo zegoela abiatu da. Milaka manifestari batu dira "Mazon, dimititu" lelopean, presidenteak eta Generalitateak goi-geruzetako depresio isolatuaren aurrean egin duten "kudeaketa arduragabea" salatzeko.
2024/11/06 - 15:25
Denboraleak kaltetutako ibilgailueen jabeak kalte-ordainak jasotzen hasiko dira gaurtik
Atzoko 08:00ak arte, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 72.125 eskari jaso zituen. Horietatik, 44.203 denboraleak kaltetutako ibilgailuekin lotutakoak ziren.