Denboraleak
2025/05/11 - 00:45
Euria baretuta, goiz lasaia espero da iganderako Euskal Herrian, Nafarroan salbu
Ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira goizean, baina euria eta ekaitza iritsiko dira arratsaldean. Kontrara, Nafarroan ilun hasiko dute eguna, eta atertzera egingo du arratsaldean.
2025/05/09 - 15:42
Euria eta ekaitzak direla eta, alerta eta abisuak aktibatu dituzte larunbat honetarako Euskal Herrian
Ordubetean metro koadroko 15 litro pilatu daitezke EAEn eta 30 litro Nafarroan. Litekeena da txingorra ere egitea ekaitzak jotzen duen tokietan.
2025/04/03 - 18:05
Nuria depresioak zauritu bat utzi du Tenerifen, eta 150 km/h-ko haize boladak, Teiden
Kanaria Uharteak alerta gorrian daude 130 km/h-ko haizeteengatik La Palmako ekialdean, eta euri eta itsas denborale handiengatik, artxipelagoan. Denboralearen okerrena gaur arratsalderako espero da.
2025/03/21 - 19:29
Avila azken mendeko uholderik larrienetako bat jasaten ari da
Avilako Udalak "larrialdi-egoera" ezarri du, hiriburuaren hegoaldeko eremu handi bat ur azpian dagoelako. Adaja eta Chico ibaiek gainezka egin dute, eta garaje, etxabe, negozio, kale, errepide eta ondasun publikoak estali dituzte.
2025/03/20 - 17:48
Haize-bolada gogorrek dozenaka gorabehera eragin dituzte Euskal Herrian
Hego-haizeak 133 km/h-ko ufadak utzi ditu gaur goizean Euskal Herrian eta, ondorioz, hogei hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko aireportuan.
2025/03/06 - 21:44
Euriteek uholdeak eta erreskate agonikoak utzi dituzte Murtzian
Suhiltzaileek emakume bat erreskatatu behar izan dute Lorcan, ibilgailu barruan harrapatuta geratu ostean. Herriko Udalak mezu bat argitaratu du bere sare sozialetan herritarrei etxetik ez ateratzeko gomendioa emanez.
2025/03/01 - 19:14
Elurra kentzeko 54 makina ibiliko dira badaezpada Nafarroako errepideetan datozen orduetan
Horregatik, Agoitzen, Lizarran, Irurtzunen, Oronozen, Iruñean eta Tafallan elurra kentzeko makinak ibiliko dira.
2025/01/30 - 17:22
Alerta laranja Nafarroa iparraldean, elurragatik
Gaur prezipitazioak ugariak izango dira Nafarroako iparraldean, eta litekeena da Pirinioetan 10 zentimetroko elur-pilaketak izatea 900 metrotik gora.
2025/01/30 - 13:39
40 litro euri baino gehiago pilatu dira eta 130 km/h-ko haize-ufadak ibili dira gaur goizean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak ezarri ditu euriagatik, haizeagatik eta olatuengatik, eta azken fenomeno hori dela eta alerta laranja ezarri dute.
2025/01/29 - 18:59
''Bihar euria erruz botako du eta olatuak 6-8 metrokoak izan daitezke''
Andoni Aizpururen esanetan, Ivo borraska bihar Euskal Herrira izugarri gerturatuko da eta negu beteko eguraldia utziko digu. Euria, haize-ufada indartsuak eta olatu handiak izango dira eguneko protagonistak. Ostiraletik aurrera, berriz, eguraldiak hobera egingo du.
2025/01/29 - 13:51
Alerta laranja ezarri dute ostegunerako 6 metrorainoko olatuengatik, eta abisu horia, haizea eta euriagatik
Euskalmeten iragarpenaren arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko 24 orduan, eta 100 km/h-tik gorako haize boladak izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan.
2025/01/29 - 12:39
Bilbotik irten edo Bilbora etorri behar ziren bost hegaldi bertan behera utzi dituzte, haize bortitzagatik
Horrez gain, Bilboko aireportuan lur hartzeko asmoa zuten hiru hegazkin desbideratu dituzte.
2025/01/28 - 13:31
6,2 metroko olatuak neurtu dituzte Pasaian eta 100 km/h-tik gorako haize boladak, Karrantzan eta Bermeon
Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du nabigazio arriskuagatik, egun osorako. Halaber, abisu horia indarrean dago 100 km/h-tik gorako ufadak izango baitira Bizkaian eta Gipuzkoan.
2025/01/28 - 09:55
Olatu erraldoiek Donostiako Pasealeku Berriaren aurka jo dute
Hainbat metroko olatuek Donostiako Pasealeku Berriaren aurka jo dute gauean.
2025/01/27 - 18:39
Olatuen ikuskizuna, Donostian
Hurrengo orduetan, Herminia depresioak 100 km/h-tik gorako haize-bolada gogorrak eta 5 metroko olatuak utziko ditu euskal kostaldean.
2025/01/27 - 08:56
Albiste izango dira: Eguraldia, aste erabakigarria Guardia Glassen eta 80 urte dira Auschwitz askatu zutenetik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/26 - 22:57
Abisu horiekin, haize bortitzarekin eta 5 metroko olatuekin hasiko da astea, denboralearen eraginez
Haizea pitin bat baretuko da, eta euriak bustiko du eguna. Asteartean, berriz, hoztera egingo du aroak, eta elur-kota dezente jaitsiko da (1.000 metro ingururaino).
2025/01/26 - 22:55
Ia 200 gorabehera eta 160 km/h-ko haize ufadak Euskadin, Herminia denboraleak eraginda
Iluntzera arte, 190 gertakari jazo dira: 7 Araban, 123 Bizkaian eta 60 Gipuzkoan; gehienak, haize-boladek eragindakoak. Adarrak, zuhaitzak eta objektuak erori dira errepideetara.
2025/01/25 - 21:43
Alerta laranja haizeagatik Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, abisua horia izango da, eta Nafarroan eta Iparraldean abisu horiak eta laranjak tartekatuko dira, zonaldearen eta orduaren arabera. Araban eta Bizkaian eskola-kirola bertan behera geratu da.
2025/01/24 - 21:41
Andoni Aizpuru: ''Igandean oso giro haizetsua eta epela izango dugu''
Asteburuan gurera iritsiko den Herminia borraska sortzen ari da oraindik. Atlantikoa zeharkatu ondoren, ziklogenei leherkorra igandean iritsiko da Euskal Herrira, oso haize zakarrarekin.