Denboraleak
Abisu horia ezarri dute Bizkaian eta Gipuzkoan eguerdira arte, euriagatik
Nafarroa iparraldean 15:00ak arte egongo da indarrean euriagatiko abisu horia. Euskalmetek zabaldutako datuen arabera, Gipuzkoa ekialdean pilatu da euri gehien. Zehazki, 24 orduan 64 litro bildu dituzte Oiartzunen eta 60 litro baino gehiago, Behobian.
Tenperatura maximoak 40 ºC-ra iritsi dira barnealdeko zenbait tokitan, igande arratsalde honetan
Hain zuzen ere, 40,5 ºC-ra iritsi dira Amurrion eta 40,3 ºC-ra Zallan eta Noainen, besteak beste. Kostaldean, aldiz, nabarmen baxuagoak izan dira.
Beheko solairuan zuten guztia galdu dute Zaldibiako Unanubieta baserrian, uholdeen ondorioz
Ostiralean izandako euri-erauntsiak kalte nabarmenak utzi zituen Zaldibian. Unanubieta baserriko Iñakik kontatu duenez, uraren maila 2 metrora iritsi zen instant batean eta justuko denbora izan zuen familiak goiko solairura igo eta babesteko. Bizilekua hori bai, txikituta geratu da.
Ekaitz gogorrek uholdeak eragin dituzte Gipuzkoan, Goierrin eta Tolosaldean
Larrialdi zerbitzuek 248 dei jaso dituzte ostiral gau eta larunbat goizaldeko ekaitz bortitzen ondorioz. Tren bat geldiarazi eta ebakuatu dute goizaldean Tolosan eta oraindik ere lanean ari dira Tolosaldeko hainbat errepidetan.