Abisu horia ezarri dute Bizkaian eta Gipuzkoan eguerdira arte, euriagatik
Nafarroa iparraldean 15:00ak arte egongo da indarrean euriagatiko abisu horia. Euskalmetek zabaldutako datuen arabera, Gipuzkoa ekialdean pilatu da euri gehien. Zehazki, 24 orduan 64 litro bildu dituzte Oiartzunen eta 60 litro baino gehiago, Behobian.
Euria, Donostian. Argazkia: EFE
Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako Kantauri isurialdean abisu horia ezarri dute ostegun honetan, metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako ordubetean, batez ere kostaldean.
Euriagatiko abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 15:00ak arte, Nafarroa iparraldean.
Meteo Francek ere abisu horia ezarri du Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirinio Atlantikoan, 06:00etatik 15:00etara, euriagatik.
Euskalmetek zabaldutako datuen arabera, Gipuzkoa ekialdean pilatu da euri gehien. Zehazki, 24 orduan 64 litro bildu dituzte Oiartzunen, eta 60 litro baino gehiago, Behobian.
Gaur, osteguna, ezegonkortasuna izango da nagusi, bereziki goizean. Arratsaldean, eguraldiak egonkortzera egingo du, eta noizbehinka zaparradak botako ditu. Haizeak ipar-mendebaldetik eta iparraldetik joko du, eta tarteka enbarazu egingo du zenbait lekutan. Halaber, ez da aurreikusten tenperatura nabarmen aldatuko denik.
Ostiralean epelera egingo du eguraldiak, eta tenperatura maximoek gora egingo dute. Goizaldean lainotuta egongo da, batez ere ipar isurialdean, non zirimiria egin dezakeen. Kantauri isurialdearen ekialdean goizean ere egin dezake euria. Dena den, eremu horretan izan ezik, gainerako tokietan goizean ostarteak irekiko dira, eta orduek aurrera egin ahala giroa eguzkitsu geratuko da. Kantauri isurialdeko ekialdean ostarteak zabalduko dira arratsaldean. Tenperatura maximoak igo egingo dira, batez ere barnealdeko zenbait lekutan.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko
Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueratan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba ziur bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Iruñean, eta erasoa eragozten saiatu den pertsona bat jo du
Gainera, beste gizon bat atxilotu dute Nafarroako hiriburuan, bikotekide ohia kalean jo omen duelako.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek Ceutara 45.000 txerto bidaltzea adostu dute
Ceutak hirukoitz birikoaren 15.000 dosi eta difteria, tetanos, barizela zein polioaren aurkako 30.000 jasoko ditu, uztailaren amaieran iritsitako adingabe migratzaileei txertoa jartzeko.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Biobizkaiak osasun-produktu pertsonalizatuak fabrikatuko ditu 3D inprimaketaren bidez
Lizentzia horri esker, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Bihotz-hodietako Kirurgia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Onkologia Erradioterapikorako produktuen bost familia fabrikatu ahalko dira.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.
Sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da oraindik Nafarroako zati handi batean
Horregatik, sutea eragin dezakeen edozein jarduera saihestea eskatu dute. Urzainkin sutea itzaltzeko lanean ari dira, atzo egonkortzea lortu ondoren.