Hiru zulo berri ireki ditu itsas denboraleak Ondarretako pasealekuan
Leku horretan, konponketa lanak egiten ari ziren oraindik, azaroko denboraleak eragin zituen kalteak tarteko, eta egunotako olatu handiek indarrez jo dute berriro pasealekua.
Azken egunotan olatu handiak eragin ditu itsas denboraleak Euskal Herrian. Donostiako Ondarreta hondartzako horman, esaterako, hiru zulo ireki dituzte berriro ere olatuek.
Leku horretan, konponketa lanak egiten ari ziren oraindik, azaroko denboraleak eragin zituen kalteak tarteko, eta egunotako olatu handiek indarrez jo dute berriro pasealekua.
Carlos Garcia Gipuzkoako hiriburuko Mantentze Lanetako zinegotziak (PSE-EE) adierazi duenez, pasealeku osoa erortzeko arriskua zegoen, "lorategietaraino", itsasoaren "indar ikaragarriagatik".
Hori dela eta, presaz itxi dituzte hiru zuloak, aurreko denboralearen obrekin aurrera egiten duten bitartean. Eskailerak eta pasealekua konpontzen ari dira, hain zuzen ere.
Itsasoaren egoerak hobera egingo du
Marea biziak eta ekaitza baretzen hasiko dira gaur, ostirala.
Euskalmetek iragarri duenez, hego-mendebaldeko haizeak 3-4ko indarrarekin joko du egunean zehar, eta arratsaldetik aurrera 4-5eko indarrarekin. Itsasoan, 3 metro inguruko olatuak egongo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Donostian, hilketa saiakera leporatuta, pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik
Erasoa Altzako etxebizitza batean gertatu da. Ustezko erasotzaileak etxetik alde egin du baina handik gertu aurkitu dute, eta atxilotu egin dute, hilketa saiakera egotzita.
Ikusi berriz Kopako Finala ETBOn-en!
Emozioa eta tentsioa bor-bor izan ziren larunbat gauean Sevillan, penaltietara arte luzatu zen Kopako Finalean. ETBOn plataformak partida eta sari-banaketa osorik ikus ditzakezu berriz ere, nahi duzun guztietan.
Aurrez aurre aurkez daitezke erregularizazio eskaerak astelehen honetatik aurrera
Gizarte Segurantzaren hiruburuetako bulegoetan eta 50.000 biztanletik gorako hirien Correoseko bulegoetan jaso ahal izango da aurrez aurreko zerbitzua, aurrez hitzordua eskatuta.
Txumari Alfaro naturopata nafarra hil da
1952an Arguedasen jaioa, telebistako aurpegi ezagun bihurtu zen 90eko hamarkadan, "La Botica de la Abuela" saioari esker. Saio horretan, gaitzak osatzeko etxeko aholkuak ematen zituen. ETBko hainbat magazinetan ere parte hartu zuen.
Honela ospatuko du Realak Kopa bere zaleekin: jai txuri-urdinaren ordutegia eta ibilbidea
Ibilbidea 18:00ak aldera abiatuko da Anoetatik. Hiriko erdigunea zeharkatuko dute, Donostiako udaletxean eta Alderdi Eder inguruko lorategietan 19:00ak aldera amaitu arte.
Gaua luzea izan da realzaleentzat
Donostian, Eibarren, Tolosan... kalean, tabernan, elkartean... Ordu txikietara arte luzatu zen Kopako garaipenaren ospakizuna Gipuzkoa osoan.
Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik
Lehenago, beste bi adingabe ikertu gisa atzeman zituzten, eta ikerketan aurrera egin ostean, ondoko udalerrian bi persona atxilotu dituzte.
Kontxan bainua hartuz ospatu dute Realaren garaipena
Gaua beroa izan da, antza, Donostian, eta Realak Kopa altxatu duela ospatzeko, batzuek bainua hartzea erabaki dute.
Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du Realak, kopa irabazi ostean, astelehenean jasoko duen harrerarako.
Sevilla abordatu eta gainezka egin du Realaren fan zoneak
Realak Errege Kopako finala jokatu du gaur gauean Atletico Madrilen aurka. Realzaleek pasioz bizi izan dute jardunaldia, Sevillan zein Gipuzkoan eta horren adierazle da han eta hemen altxatu den olatu txuriurdina.