Sevilla abordatu eta gainezka egin du Realaren fan zoneak
Realak Errege Kopako finala jokatu du gaur gauean Atletico Madrilen aurka. Realzaleek pasioz bizi izan dute jardunaldia, Sevillan zein Gipuzkoan eta horren adierazle da han eta hemen altxatu den olatu txuriurdina.
Kolore txuri-urdina nagusi da gaur Sevillan. Milaka realzale hurbildu dira Andaluziako hiriburura, Errege Koparen finalaz gozatzera.
Gipuzkoaren eta Andaluziaren arteko 800 kilometroko distantzia ez da oztopo izan zaleentzat. Autoa, autokarabana, trena edo hegazkina erabili dituzte Sevillara heltzeko. Bidea bizikletan egin duenik ere bada!
Giro zoragarria izan da Realak prestatu duen fan zonean. Goizeko 11:00etan ireki dute Carlos III.a etorbidean dagoen gunea eta realzaleen topaleku izan da. Süne, Brigade Loco, Nøgen, Janus Lester eta Del Toro izan dira, besteak beste, oholtzan. Izugarrizko arrakasta izan du guneak eta une batean fanzonea itxi egin behar izan dute, jende gehiegi zegoelako.
Kalejira jendetsua abiatu da 18:30ean jai-giroan, Cartuja futbol-zelaira bidean.
Sevillara sarrerarik gabe joandako milaka lagun fan zonean geratu dira partida ikusten, aurreikuspen guztiak gaindituz.
Sevillara joaterik izan ez dutenek ere izan dute finala non ospatu. Donostiako Alderdi Ederren gunea prestatu dute Realak, Foru Aldundiak, Donostiako Udalak, EITBk eta Kutxabankek. 15:00etatik 01:00etara jai giroa izango da nagusi. Bi pantaila erraldoi jarri dira, Sevillako festa esparruarekin konektatzeko eta partida ikusteko. Eta horrez gain kontzertuak izan dira: Eñaut Elorrieta, Go!azen, Xabi Solano, Gozategi eta DJ Jonkass.
Gipuzkoan finala ikusteko pantaila erraldoiak jarri dituzte, gainera, Zumarragan, Tolosan, Zarautzen, Lasarte-Orian, Zumaian, Hondarribian, Eibarren, Elgoibarren, Legazpin, Azkoitin eta Urretxun. Horietan ere jaia eta giroa izan da nagusi.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.