KOPAKO FINALA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

100.000 realzale espero dira Donostian, garaipena ospatzeko

Ospakizun handia eta talde txuri-urdinari egingo zaion harrera gaur arratsaldean izango dira, 18:00etatik aurrera, Anoetatik abiatuta. Hiriaren erdigunea zeharkatuko dute, udaletxeraino eta Alderdi Ederreraino. Bertan, 19:00ak aldera iritsiko dira. Zuzenean ikusi ahal izango da ETB, ETB ON, kirolakeitb.eus, Orain Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta gainerako euskarri digitaletan.

Supporters of Real Sociedad reacts waiting to Real Sociedad arriving in San Sebastian after winning the Copa del Rey against Atletico de Madrid at Zubieta on April 19, 2026, in San Sebastian, Spain.
18:00 - 20:00

Ospakizuna zuzenean ikusi ahal izango da ETB, ETB ON, kirolakeitb.eus, Orain Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta gainerako euskarri digitaletan.
Finala ikusgai dago, osorik, ETBON plataforma
Harrera beroa egin diete jokalariei Gipuzkoara iristean, ospakizun handiaren bezperan

Donostian argi daukate zein den astelehenerako plana

18:00 - 20:00

Hauxe izango da Donostian astelehenean egingo den ospakizunaren ibilbidea

18:00 - 20:00

Realaren autobusa herriz herri joan da Hondarribiko aireportutik Zubietara

18:00 - 20:00

Astelehenean ospatuko dute garaipena txuri-urdinek

Kopako finala

Honela ospatuko du Realak Kopa bere zaleekin: jai txuri-urdinaren ordutegia eta ibilbidea

EITB

Ibilbidea 18:00ak aldera abiatuko da Anoetatik. Hiriko erdigunea zeharkatuko dute, Donostiako udaletxean eta Alderdi Eder inguruko lorategietan 19:00ak aldera amaitu arte.

SAN SEBASTIÁN, 18/04/2026.- Aficionados de la Real Sociedad esperan en la playa de la Concha, de San Sebastián, el inicio del encuentro correspondiente a la final de la Copa del Rey que disputan este sábado frente al Atlético de Madrid en el estadio La Cartuja, en Sevilla. EFE / Javier Etxezarreta.
18:00 - 20:00

Donostiako alkatea, poz-pozik

18:00 - 20:00

Kopa eta Reala etxean dira dagoeneko!

Realak zaleei eskaini die Kopa!

18:00 - 20:00

Reala ez da zuzenean Zubietara joango

Hondarribiako aireportura iritsiko da 13:00 aldera, eta lehenik Errenteriatik, Pasaiatik, Herreratik, Grosetik, Zurriolatik, Boulevardetik, Kontxatik, Zumalakarregitik eta Tolosa etorbidetik igaroko da.

Gaua luzea izan da realzaleentzat

18:00 - 20:00

Jokalariek Aitor Zabaletari egindako omenaldia, “Txoria txori" abestuz

18:00 - 20:00
18:00 - 20:00

Lehendakariak ere zoriondu du Reala Sevillatik

Reala eguerdian iritsiko da

Koparen irabazleak eguerdian iritsiko dira Sevillatik Euskal Herrira, Kopa eskuetan dutela. Hegaldia 13:00 aldera iritsiko da Hondarribiako aireportura, eta 14:00etarako espero dituzte Zubietan. 

Oyarzabal Aitor Zabaletari omenaldia Kopa irabazi ostean

Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?

Donostiako Udala, hainbat erakunde eta instituziorekin elkarlanean, dispositibo berezi bat diseinatu du “segurtasunez eta normaltasunez” bizi daitezen Realak larunbat honetan irabazi duen Kopako finalaren ospakizunerako.

Ospakizun gaua Gipuzkoa osoan!

Euforia eta poza, Realak Errege Kopa irabazi ondoren, eta, oraingoan bai, zaleek kalean ospatuko dute. Gaua luzea izango da.

Reala txapeldun!!

Honela ospatu dituzte txuriurdinek Realaren golak!

18:00 - 20:00

Partida luzapenera pasa da bigarren zatia 2-2 amaitu ondoren

SAN SEBASTIÁN, 18/04/2026.- Aficionados de la Real Sociedad tras el segundo gol del Atlético de Madrid durante la final de la Copa del Rey que su equipo disputa ante el Atlético de Madrid hoy sábado en Sevilla. EFE/ Javier Etxezarreta

Reala 1-2 irabazten doala amaitu da lehen zatia

SEVILLA, 18/04/2026.- Aficionados de la Real Sociedad esperan el inicio del encuentro correspondiente a la final de la Copa del Rey que disputan este sábado Atlético de Madrid y Real Sociedad en el estadio La Cartuja, en Sevilla. EFE / José Manuel Vidal.

Aitor Zabaleta gogoan Cartujan

Azken bultzada Gipuzkoatik ere!

Milaka realzale Donostiako Alderdi Ederren, Kopako finala ikusteko.

18:00 - 20:00

Jarraitu zuzenean Kopako finala!

Koparen bila lelopean, EITBk programazio berezia prestatu du finalaren emozio guztia zuzenean eskaintzeko. ETB1en, ETB ON plataforman eta kirolakeitb.eus atarian ikusteaz gain, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin jarraitu ahal izango da norgehiagoka zirraragarria. 

SAN SEBASTIÁN, 18/04/2026.- Aficionados de la Real Sociedad esperan en la playa de la Concha, de San Sebastián, el inicio del encuentro correspondiente a la final de la Copa del Rey que disputan este sábado frente al Atlético de Madrid en el estadio La Cartuja, en Sevilla. EFE / Javier Etxezarreta.

Topera dago Realaren harmaila!!!

Cartuja txuri-urdin jantzi da

Realzaleak Cartujan.

Jendetza bildu da Alderdi Ederren

Zaleak, Donostiako fan zonean.

Realeko jokalariak, Cartujara

Pantaila erraldoiak 11 udalerritan

Donostian ez ezik, Gipuzkoako beste herri batzuetan ere izango da partida pantaila handian ikusteko aukera. 

Honako hauetan paratu dituzte: Zumarragan, Tolosan, Zarautzen, Lasarte-Orian, Zumaian, Hondarribian, Eibarren, Elgoibarren, Legazpin, Azkoitian eta Urretxun. 

Realzaleak borborka Donostian ere

"Etxean" geratu diren jarraitzaileak Donostiako Alderdi Ederren bildu dira.

Hiriburu guztia zuriz eta urdinez dago jantzita. 

Realzaleak Donostian.
Txuri-urdinez jantzita dago Donostiako Parte Zaharra.

Milaka eta milaka realzale, kalejiran

Fan zonetik abiatu da eta Cartuja du helburu olatu txuri-urdinak.

18:00 - 20:00

Loreak utzi dituzte Aitor Zabaletaren omenez Anoetan dagoen monolitoan

28 urte dira Atleticoko zale faxista batek Zabaleta hil zuela Madrilen. Kopako finalaren egun seinalatu honetan, gogoan izan dute Realeko jarraitzaileek.

18:00 - 20:00

Sevillako fan zonea jendez hustu dute

Jendetza bildu da Carlos III.a etorbideko jarraitzaileen gunean, gehiegizko edukiera gainditu arte. 

Poliziak aginduta, musika kendu eta jendez hustu dute eremua. 

Egoera bere onera etortzen denean berriro zabalduko dute. 

Espainiako Poliziak 160 jarraitzaile identifikatu ditu Sevillan, eta material arriskutsu atzeman die

KOPAKO FINALA

Realeko eta Atleticoko 160 jarraitzaile identifikatu dituzte eta material arriskutsua konfiskatu diete

EITB

Arrisku handiko partida da bi taldeetako zaleen arteko liskarragatik, eta milaka polizia eta guardia zibil daude Sevillan.

18:00 - 20:00

Realaren fan zonea itxi dute Sevillan, gehiegizko edukiera gainditu duela eta

Realeko zaleen gunea jendez lepo dago, eta 16:30 aldera abisua eman dute bozgorailuetatik: "Gehiegizko edukiera gainditu dugu, eta hori dela eta, ezingo da inor gehiago sartu". 

Kanpoan fan zonera sartzeko ilara luzea dago. 

Sevillan dauden realzaleak, finaleko hamaikakoari begira

EITB Kirolakeko lankideak Andaluziako hiriburuan daude, eta galdezka ibili dira taldeko hamaikakoari buruz. Hona jasotako erantzunak: 

Giroari dagokionez behintzat, txuri-urdinak garaile

Zuria eta urdina dira nagusi Sevillako kaleetan. 26.000 realzale joan dira Andaluziara, eta giroa aparta dago, argazkiotan ikus daitekeenez. 

Txuri-urdina nagusi Sevillan
Realzaleak Sevillan
Zaleak, gezurrezko Kopa batekin.

"Goazen Reala, goazen txapeldun"

Realeko jokalari ohien babesa, finalaren atarian

 Realeko jokalari ohiek —Juan Antonio Larrañaga, Jesus Maria Zamora, Roberto Lopez Ufarte, Luis Miguel Arconada, Alberto Gorriz eta Jose Maria Martinez— mezuak bidali dizkiete jokalariei, taldeari babesa adierazita.

18:00 - 20:00

Pradales lehendakaria: "Baldintzak ematen dira Kopa Euskadira eramateko"

Imanol Pradales lehendakaria Sevillan dago, Reala babesten. Kazetariei egindako adierazpenetan pozarren agertu da Sevilla "realzaleez, euskaltzaleez lepo" dagoelako eta euskara Andaluziako hiriburuan entzuten delako. Horren aburuz, "gure herriaren izena zabaltzeko" aukera da gaurko partida. 

Lehendakariaren iritzian, "gozatzeko eguna" da gaurkoa, aitortu badu ere "gauean sufrimendu pixka bat" izango dela finaletan gertatu ohi den bezala. Dena dela, uste du "baldintzak" ematen direla Kopa Euskadira eramateko. 

 

18:00 - 20:00

Sevillan ez ezik, Donostian ere giro paregabea dago

Gipuzkoa osoan, baina bereziki hiriburuan nabaria da gaur dela Errege Kopako finalaren eguna. Alderdi Eder eta Donostiako udaletxearen ingurua borborka dago dagoeneko.

Bi pantaila erraldoi jarri dituzte Sevillako giroa eta partida jarraitzeko. Gainera, egitarau berezia egongo da 15:00etatik 01:00etara. Eñaut Elorrieta, Go!azen, Xabi Solano, Gozategi eta DJ Jonkassen emanaldiek alaituko dute jardunaldia.

18:00 - 20:00

Material arriskutsu ugari atzeman dute eta 91 ultra identifikatu dituzte

Espainiako Poliziak 91 pertsona identifikatu ditu Errege Kopako finalaren harira martxan jarritako segurtasun dispositiboaren baitan. Horrez gain, material arriskutsu ugari atzeman diete, hala nola, aiztoak, makilak, kateak, buru-berokiak eta 95 burdinazko barra.

Esku-hartzeak A4 autobidean, La Carlota udalerriaren (Kordoba) parean, Sevillan bertan eta beste toki batzuetan egin dituzte, Poliziak ohar bidez jakinarazi duenez.

Atzemandako objektuak. EFE

Zale txuri-urdinak, nonahi Sevillan

Goizean goizetik, Sevillako kaleak alaitzen dabiltza Realaren jarraitzaileak. Giro bikaina dago, eguzkia lagun. 

Zale txuri-urdinak, Sevillan. EITB Zale txuri-urdinak, Sevillan. EITB

Zabaldu dute realzaleen fan zonea

Aurreikusita zegoen bezala, ordu honetan zabaldu dute talde txuri-urdinak Carlos III etorbidean prestatu duen gunea. Cartujatik gertu dago, 20 bat minutura oinez.

Bart, jai giroa nagusi zenean, Espainiako Poliziak 150 bat realzale identifikatu ditu San Antonio Plazatik gertu, Atletikoko ultrekin borrokatzera zihoazelakoan. Horixe da Espainiako Poliziak eman duen informazioa, eta Sevillako komunikabideak zabaltzen ari direna.

Sevillak kolore berezia hartu du, milaka realzalerekin

Realzaleek kaleak eta taberna inguruak hartu dituzte!

18:00 - 20:00

Gipuzkoa ordezkatuz, 71 herritako alkateak La Cartujara bidean dira

Gipuzkoako 70 bat alkate Sevillara joan dira, ordezkari gisa, partidua ikustera
18:00 - 20:00

Sevillara iristean ere harrera beroa izan du Realak

Marea txuri-urdinak Sevillako kaleak koloreztatu ditu 

Aficionados de la real sociedad animan el ambiente en Sevilla a la espera del encuentro donde se disputa la Copa del Rey. A 17 de abril de 2026 en Sevilla (Andalucía, España). El estadio de La Cartuja de Sevilla acoge por séptima vez consecutiva una final de la Copa del Rey de Fútbol, este año el Atlético de Madrid se medirá con la Real Sociedad en un encuentro que tendrá lugar a partir de las 21,00h de este próximo sábado, 18 de Abril. Cabe recordar que los colchoneros han conquistado la copa en 10 ocasiones, frente a las tres de la Real sociedad.



María José López / Europa Press

17/4/2026

Txurdin giroa berotzen hasi da jada Sevillan

Zaleek babesa eman diote talde txuri-urdinari, aireportuan bertan

Reala aireratu den unea
18:00 - 20:00

Sevilla kolore txuri-urdina hartzen hasi da!

18:00 - 20:00

Zaleek taldea agurtu dute Zubietan!

18:00 - 20:00

Realzaleak Zubieta atarian elkartu dira, jokalarien autobusari agurra egiteko

18:00 - 20:00

Txurdin Sevillan dago jada!

18:00 - 20:00

Prestaketa lanak, Cartuja estadioan

SEVILLA. 17/04/2026.- El Estadio de La Cartuja cambia su imagen por completo en una sola noche para adaptarse a las dos competiciones de fútbol que acoge en tres días, la de este jueves como sede de los cuartos de final de la Liga Europa y la del sábado, que acoge la final de la Copa del Rey. EFE/ Raúl Caro
SEVILLA. 17/04/2026.- El Estadio de La Cartuja cambia su imagen por completo en una sola noche para adaptarse a las dos competiciones de fútbol que acoge en tres días, la de este jueves como sede de los cuartos de final de la Liga Europa y la del sábado, que acoge la final de la Copa del Rey. EFE/ Raúl Caro
SEVILLA. 17/04/2026.- El Estadio de La Cartuja cambia su imagen por completo en una sola noche para adaptarse a las dos competiciones de fútbol que acoge en tres días, la de este jueves como sede de los cuartos de final de la Liga Europa y la del sábado, que acoge la final de la Copa del Rey. EFE/ Raúl Caro

Realzaleak Anoetan, Sevillara abiatu aurretik

18:00 - 20:00

Realeko zaleen gunea, Sevillan

fan zone reala sevilla zaleen gunea
fan zone reala sevilla zaleen gunea
fan zone reala sevilla zaleen gunea

 Hau da Realaren biharko Errege Kopako finalerako deialdia

Realeko jarraitzaileak, Bilboko Aireportuan

18:00 - 20:00

Ia dena prest dute Realeko zaleen gunean, Sevillan

AInhoa Furundarena EITBren bidali bereziak bertatik bertara jarraitu ditu Sevillako Fan Zoneko prestaketa lanak. 

18:00 - 20:00

Taldeak azken lan saioa egin du Zubietan, Sevillara abiatu aurretik

Jon Martinek bere kuadrillaren bultzada jaso du Zubietara abiatu aurretik

Kopako finala jarraitzeko gida, hemen

18:00 - 20:00

Reala 14:00etan aterako da Zubietatik Sevillara

Reala 14:00etan abiatuko da Sevilarra. Taldea entrenatu ondoren aterako da, eta ehunka zalek jokalarien autobusari agurra egitea espero dute. Ondoren, 15:10ean hartuko dute hegazkina, eta 16:20ean iritsiko dira Sevillara.

Sevillara irteera-operazioa, maletak ilusioz beteta

Zale txuri-urdinak penintsula zeharkatzen hasiak dira, iparretik hegora. Trenez, hegazkinez, autokarabanaz edo autoz, edozein bide da ona Sevillara iristeko. Arrazoia ez da nolanahikoa: gizonezkoen Kopako Final handia bihar, Realaren eta Atletico Madrilen artean, La Cartuja estadioan. 

KOPAKO FINALA

Marea txuri-urdina Sevillara!

EITB

Realeko zaleak Andaluziara bidean dira Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako finala bertatik bertara jarraitzeko. 26.000 realzale baino gehiago Cartuja estadioan bertan izango dira eta beste milaka pertsonak sarrerarik gabe bidaiatuko dute. Helburua bat eta bakarra: Kopa Donostiara ekartzea. 

Real Sociedad: zaleak
18:00 - 20:00