Realeko eta Atleticoko 160 jarraitzaile identifikatu dituzte eta material arriskutsua konfiskatu diete
Arrisku handiko partida da bi taldeetako zaleen arteko liskarragatik, eta milaka polizia eta guardia zibil daude Sevillan.
Realeko eta Atleticoko 160 jarraitzaile identifikatu ditu Polizia Nazionalak, Errege Kopako finalaren kariaz Sevillan eta inguruetan antolatu duten dispositibo berezian. Objektu arriskutsuak ere konfiskatu dituzte: labanak, makilak, kateak, buru-berokiak eta burdinazko ehun barra baino gehiago.
A4 autobidean egin zituzten atzo lehenengo identifikazioak, La Carlota (Kordoba) udalerriaren inguruan eta Sevillan bertan, Poliziak jakinarazi duenez.
Ostiralean, 21:30ean, 1.600 poliziak hartu zuten parte dispositibo berezi horretan. Madrilgo taldearen bi autobus atzeman zituzten orduan, A4 autobidean.
Gainera, 91 pertsona identifikatu zituzten, Kirolaren eta Herritarren Segurtasunaren Legea hausteagatik. Material arriskutsua ere konfiskatu zuten.
Sevillan, bestalde, Cartuja estadioan gaur gauean jokatuko duten taldeetako zaleak identifikatu zituzten atzo.
Espainiako Gobernuak Sevillan duen ordezkariorde Francisco Toscanok prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Realeko 60 jarraitzaile identifikatu zituzten bertan, eta autoetan eta furgonetetan ezkutatutako material arriskutsua atzeman diete horiei; besteak beste, burdinazko 95 barra zituen kutxa bat.
Toscanok adierazi duenez, larunbat goizean beste bi autobus geldiarazi dituzte, eta 160 dira, guztira —bi taldeetako zaleak kontuan hartuta— orain arte identifikatutako pertsonak. Gainera, Poliziak zehaztu du "Espainian lehen aldiz", buruko erasoetatik babesteko txapel berezi batzuk atzeman dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera