Honela ospatuko du Realak Kopa bere zaleekin: jai txuri-urdinaren ordutegia eta ibilbidea
Ibilbidea 18:00ak aldera abiatuko da Anoetatik. Hiriko erdigunea zeharkatuko dute, Donostiako udaletxean eta Alderdi Eder inguruko lorategietan 19:00ak aldera amaitu arte.
Astelehenean, hilak 20, egingo zaio harrera handia Realari, Errege Kopako finalean lortutako garaipena merezi bezala ospatzeko. Ibilbidea 18:00ak aldera abiatuko da Anoetatik. Hiriko erdigunea zeharkatuko dute, Donostiako udaletxean eta Alderdi Eder inguruko lorategietan 19:00ak aldera amaitu arte.
EITBk zuzen-zuzenean eta esklusiban eskainiko du Kopako garaipenaren ospakizuna. Profesional talde zabala arituko da lanean bost ordutik gorako emankizunean eta goi mailako teknologia eta baliabideak erabiliko dira, emozioz beteriko harrera jendetsua eskaintzeko. Halaber, ekitaldi historiko honetaz gozatu ahal izango da Alderdi Ederren kokatutako hiru pantaila erraldoien bitartez.
Zehazki, Realaren autobusa Anoetako estadiotik abiatuko da 18:00etan, eta segizioan zeharkatuko ditu Madrilgo eta Antso Jakitunaren etorbideak. Ondoren, Mendeurrenaren plazatik abiatuta, Urbieta kalea hartuko dute.
Jarraian, Askatasunaren hiribidea zeharkatuko dute, eta, ondoren, Okendo kalean gora egingo dute. Handik, Boulebardera zuzenduko dira, udaletxeko terraza handira iritsi arte. Hantxe, jende andana biltzea aurreikusita dago, taldearekin merezitako garaipena ospatzeko.
Ondoren, klubeko jokalariek, teknikariek eta zuzendariek harrera izango dute udaletxean, eta ez dute alde egingo udaletxeko balkoira irten eta gipuzkoarren errekonozimenduaz eta irudi ahaztezinaz gozatu gabe.
Ibilbidea, kalez kale
Anoetatik abiatuko dira, Madril etorbidea, Pio XII .a eta Antso Jakituna zeharkatuko dituzte eta Mendeurrenaren plazara iritsiko dira. Hortik, Askatasunaren hiribidea hartuko dute, Okendo kalea eta Boulevard gunea zeharkatuta. Udaletxean amaituko dute ibilbidea.
Eragina garraio publikoan
Garraio publikoan ere aldaketak izango dira. Hala, 15:00etatik ekitaldia amaitu arte, ibilbide eta geralekuetan aldaketa batzuk egingo ditu DBusek. Bestalde, Euskotrenek iragarri du trenen zerbitzua indartuko duela. Zehazki, astelehen lanegunetako ohiko zerbitzua osatuko duten tren errefortzuen zirkulazioak honako tarte hauetan egingo dira: E2 linea (Lasarte Oria – Hendaia) eta E1 linearen Zumaia – Donostia tartea (Donostia-Bilbao).
Goizeko 10:00etatik aurrera, ibilbidean hesiak jartzeagatik eta bestelako prestaketengatik, ibilgailu pribatuen joan-etorria eten egingo da aldizka Amara inguruan eta erdialdean; gainera, ezingo da eraginpeko kaleetan aparkatu.
Kopako finala
Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du Realak, kopa irabazi ostean, astelehenean jasoko duen harrerarako.
Segurtasuna indartuko da
Guztira 340 ertzain eta udal arduratuko dira segurtasunaz Gipuzkoako hiriburuko kale nagusietan barrena egingo den ibilbidean zehar. 100.000 pertsonatik gora joan daitezke ospakizun handira, bai txapeldunek autobusez egingo duten ibilbidean zehar, bai Kontxako hondartzaren ondoan -udaletxearen inguruan- egingo den harrera eta ospakizunean.
Horregatik guztiagatik, herritarrei eta inguruko beste herrietatik doazenei gomendatzen zaie ibilbideak aldez aurretik planifikatzea eta beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestea. Halaber, oinez edo garraio publikoan egiten diren ibilbideei lehentasuna ematea gomendatzen da, ahal den neurrian ibilgailu pribatuak erabiltzea saihestuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera