Gizon bat atxilotu dute Donostian, hilketa saiakera leporatuta, pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik
Erasoa Altzako etxebizitza batean gertatu da. Ustezko erasotzaileak etxetik alde egin du baina handik gertu aurkitu dute, eta atxilotu egin dute, hilketa saiakera egotzita.
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du igande honetan Donostian, hilketa saiakera egotzita, pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik. Antza denez, eztabaida baten ostean izan da erasoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakariak 17:00ak aldera izan dira, Donostiako Altza auzoko etxebizitza batean.
Abisua jaso eta bertaratutako agenteek 27 urteko gazte bat aurkitu dute lepoan zauri batekin. Donostia Ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian, osasun-langileek lekuan bertan artatu ondoren.
Ustezko erasotzailea etxetik alde eginda zegoen, eta handik gertu aurkitu dute. Atxilotu egin dute, giza hilketa egiten saiatzea egotzita.
26 urteko atxilotua epailearen esku utziko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera