Ikusi berriz Kopako Finala ETBOn-en!
Emozioa eta tentsioa bor-bor izan ziren larunbat gauean Sevillan, penaltietara arte luzatu zen Kopako Finalean. ETBOn plataformak partida eta sari-banaketa osorik ikus ditzakezu berriz ere, nahi duzun guztietan.
30.000 zalek Sevillan bertan eta beste milaka lagunek Gipuzkoan zein munduko beste hamaika txokotan ikusi zuten atzo Realak eskuratutako Kopako Final zirraragarria.
450.000 ikuslek jarraitu zituzten egun guztian zehar EITBren informatibo eta programa bereziak, baita online ere.
Talde txuri-urdinak, txapelketako final handian, Atletico Madril menderatu zuen, penalti jaurtiketetan, luzapena 2-2 amaituta, eta, horrenbestez, laugarren aldiz eskuratu zuen Errege Kopa (1909an, 1987, 2021 eta 2026).
Finalak antzekotasun handia izan zuen 1987koarekin: Realak eta Atletico Madril bina egin zuten, markagailuak Romaredako final hartan bezalako bilakaera izan zuen eta penaltiek erabaki zuten txapelduna. Donostiako taldearen atezaina, duela 39 urte Arkonada eta orain Marrero, erabakigarria izan zen, Kopa txuri-urdinez janzteko.
Partida, luzapena eta penaltiak... egun osoko jaia tentsioa puntu gorenean zela amaitu zen gaua Sevillan, eta gaur, biharamunean, partida eta ondorengo ospakizuna ikusi nahi izango du zale batek baino gehiagok.
ETBOn plataforman dago horretarako aukera esteka hau edo beheko argazkia sakatuta:
IRAKURRI HEMEN: Honela ospatuko du Realak Kopa bere zaleekin: jai txuri-urdinaren ordutegia eta ibilbidea
IRAKURRI HEMEN: Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?
IRAKURRI HEMEN: Zorionak Reala!: Realari Donostian egingo zaion harrera eta ospakizunak eskainiko ditu EITBk, zuzenean
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak N-1 errepidean, Tolosan, Donostiarako noranzkoan, matxuratutako bi kamioik eraginda
Oraingoz hiru bat kilometrokoak dira ilarak, Usabalgo industrialdea parean hasi eta Alegiraino. Matxuratutako bi kamioiak elkarrengandik oso hurbil daude, eta, ondorioz, errei bat itxi egin behar izan dute.
Jonathan Andic atxilotu dute, Isak Andic Mangoren sortzailearen semea, aitaren heriotzarekin zerikusia duelakoan
Enpresaburua 2024an hil zen Montserrat inguruan, amildegitik behera erorita. Semea eta biak bakarrik zeuden ezbeharraren unean. Hasiera batean, istripua izan zela uste izan zen eta auzia artxibatu zen. Handik gutxira, baina, zantzu berriak agertu ziren, eta epaileak kasua berriz zabaltzea erabaki zuen.
Zergatik uko egiten diote zenbait hirik Munduko Txapelketaren egoitza izateari? Hauek dira FIFAren eskakizunak
Gigonek, Malagak eta A Coruñak, besteak beste, atzera egin dute, antolakuntza- eta inbertsio-eskakizunak zorrotzegiak direla argudiatuta. FIFAk zerga-salbuespena eskatzen du, egoitza izatea errentagarria ez den arren, txosten batzuen arabera.
Gutxienez 3 kilometroko auto-ilarak A-15 errepidean, Andoainen, hainbat ibilgailuk istripua izan ostean
Errepidea itxita egon da denbora batez istripuaren ondorioz, eta zirkulazio-arazo handiak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Erailketa matxista Arguedasen, zalantzak gizonezkoen futboleko Mundiala hartzeko Bilboren hautagaitzari buruz eta Ebola agerraldia Afrikan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gizon batek bi pertsona hil eta lau zauritu ditu tiroz, El Ejidon
Ustezko egileak bere burua entregatu du. Hildakoak bere gurasoak dira eta zaurituetako adin txikikoetako bat, berriz, 7 hilabeteko bere semea.
Arguedasko Udalak elkarretaratzea deitu du astearterako, hilketa matxista salatzeko
Zabaldutako oharrean, Udalak "irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta biktimaren gertukoei "elkartasuna eta babesa" helarazi dizkie, "sufrimendu handiko" une honetan. .
Chivitek erabat gaitzetsi du Arguedasen izandako ustezko hilketa matxista
Foruzaingoa udalerri horretan emakume baten heriotza ikertzen ari da, ustezko krimen matxista gisa, eta haren bikotekidea atxilotu dute, ustezko hilketa gisa.
Global Summud Flotillan atxilotutako 100 lagunetatik lau euskal herritarrak dira, eta gose-greba hasi dute
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak gaur goizean. Euskal Herrian zein Europako hainbat tokitan protestak antolatu dituzte "Flotilla ez da ukitzen" lelopean.
"Bi ilunabarreko eguna", abuztuko eguzki eklipseari buruzko erakusketa ireki dute Bergaran
Egun seinalatua iristen denean herritarrek "ekitaldia ulertu eta gozatu" ahal izateko, eklipsea modu didaktiko, irisgarri eta erakargarrian azaltzen du.