Txumari Alfaro naturopata nafarra hil da
1952an Arguedasen jaioa, telebistako aurpegi ezagun bihurtu zen 90eko hamarkadan, La Botica de la Abuela saioari esker. Saio horretan, gaitzak osatzeko etxerako aholkuak ematen zituen. ETBren hainbat magazinetan parte hartu zuen.
Txumari Alfaro naturopata nafarra hil zen atzo, Iruñean, 73 urte zituela. 90eko hamarkadan egin zen ezagun, TVEko La Botica de la Abuela saioa aurkezteagatik.
Eskelan azaltzen denez, astelehenean egingo diote hileta-elizkizuna, Zizur Nagusian.
1952an Arguedasen jaioa, telebistako aurpegi ezagun bihurtu zen Alfaro, La Botica de la Abuela saioari sker. Saio horretan, gaitzak osatzeko etxerako aholkuak ematen zituen.
Gomendioak idatziz ere jaso zituen, hainbat liburutan, eta polemika ere piztu zuen zientzian oinarrituta ez zeuden aholkuak emateagatik.