ALERTA METEOROLOGIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valentziako larrialdi zerbitzuek Es-Alert mezua bidali dute, euri-jasa bortitzak espero direla-eta alerta gorrian daudelako

Aemetek alerta gorria ezarri du Valentziako Erkidegoan eta Katalunian, prezipitazio handiak espero direlako. Nafarroa, berriz, abisu horian dago 15:00etatik, euriagatik.

Alerta es-alert valencia lluvias
Valentziako Generalitateak herritarrei bidalitako alerta. Argazkia: EFE

Borraska estratropikal gisa iritsi da Iberiar penintsulara Gabrielle urakana, eta datozen orduetan Mediterraneoan eta Andaluzian eragin handia izango du, aurreikuspenen arabera. Bihartik aurrera, Valentzia hegoaldean espero da okerrena, duela 11 hilabete GOIDIak gehien kaltetutako eremuan, hain zuzen ere. Gaur bertan, beste manifestazio bat egingo dute Valentzian, iazko GOIDIAn izandako jokabideagatik Mazon presidentearen dimisioa eskatzeko.

Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) abisu gorriak ezarri ditu Katalunian eta Valentziako Erkidegoan igandeko 20:00etatik aurrera, euri-jasak direla eta. Gaurtik asteartera arte iraungo du abisuak, eta metro koadroko 200-250 litro baino gehiago pila daitezke zenbait zonaldetan unerik txarrenean. Gaur arratsalderako, adibidez, 3-4 orduko tartean 180 litro pilatzea aurreikusten da.

Aurreikuspen horien aurrean, Valentziako Gobernuak bertan behera utzi du eskola-jarduera oro, eta, ondorioz, bihar ez da klaserik egongo, ez ikastetxeetan, ezta unibertsitatean ere.

Adifek eta Renfek ere krisi kabineteak deitu dituzte, euriteek trenen zirkulazioan eragina izan dezaketelako gaur arratsaldean eta bihar goizaldean.

Es-Alert

Gainera, Valentziako Generalitateko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak Es-Alert mezua bidali du Castelloko iparraldeko eta Valentziako kostaldeko mugikorretara.

Mezu horretan, arretaz ibiltzeko eskatu dute igandeko 20:00etatik aurrera Castelloko iparraldeko kostaldean eta asteleheneko 04:00etatik aurrera Valentziako kostaldean.

Gainera, Valentziako Erkidegoko gainerako tokietan, euriagatik abisu horia eta laranja daudela ere gogorarazi dute, eta, beraz, kontu handiz ibiltzeko eta abisuei adi egoteko gomendatu dute.

Nafarroa

Nafarroan, Erriberan nabarituko omen da gehien euriteen eragina. 15:00etan abisu bat aktibatu dute euriagatik eta beste bat ekaitzak izateko arriskuagatik, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak "bat-bateko ur-goraldiak" egon daitezkeela ohartarazi du. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X