Euriteek arazoak eragin dituzte Montserraten eta bi pertsona desagertu dira Bartzelonan
Lekuko batek larrialdi-zerbitzuei dei egin die arratsaldean, Sant Quinti de Medionan, ibaiko urak auto bat arrastaka zeramala eta barruan bi pertsona zihoazela ohartarazteko. Ordu batzuk geroago, autoa aurkitu dute baina inor ez zegoen barruan.
Igande honetan Katalunian izandako euriteek Montserrat mendiguneko sarbideak eta zerbitzuak kolapsatu dituzte eta 27 pertsona erreskatatu behar izan dituzte funikularretik, metro karratuko 100 litro baino gehiago erori baitira. Gainera, bi pertsona desagertu dira arratsaldean, Sant Quinti de Medionako (Bartzelona) erriberan ibaiak autoa arrastaka eraman ostean.
22:00ak jota zirenean, Generalitateko suhiltzaileek gorpu bat aurkitu dute Bitlles ibaian, Sant Pere de Riudebitllesen (Bartzelona), eta ikertzen ari dira Sant Quinti de Medionan desagertutako bietako bat den edo "beste ezbehar baten biktima" den.
Euriteen ondorioz, zenbait errepide itxi behar izan dituzte, hala nola C-58 errepidea, El Prateko aireportuan atzerapenak eta anulazioak izan dira, eta tren-linea batzuetan ere kalteak izan dira.
Bi desagertu
Gertakizun larriena, Bartzelonan izan da. Kataluniako Generalitateko suhiltzaileak bi pertsonaren bila ari dira Sant Quinti de Medionako ibaiertzean, euren autoa urak arrastaka eraman ondoren.
18:30ak aldera lekuko batek larrialdi zerbitzuetara deitu du, urak auto bat arrastaka zeramala eta barruan bi pertsona zihoazela ohartarazteko.
Suhiltzaileen 19 agente bertaratu dira, eta gaueko lehen orduan aurkitu dute autoa, baina inor ez zegoen barruan. Bilaketa lanetan jarraitzen dute errekate taldek, urpekariekin, drone eta txakurrekin eta ilundu arte, helikptero bat ere aritu da.
Bartzelonako Penedes eskualdeko uholdeek bat-bateko ur-goraldia eragin dute, izan ere, arratsaldean. Bartzelona hiriburuaren inguruko zenbait tokitan 100 litro baino gehiago bota ditu metro koadroko.
Zure interesekoa izan daiteke
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak itxi ditu migratzaileen aurkako txioengatik
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak bere egin ditu "giza duintasunak pasaporterik ez" duela azpimarratuz.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.