Denboraleak
2024/11/01 - 12:16
Goialdeko borraskaren ondorioz desagertutakoak bilatzeko lanak areagotu egin dira lurrez, itsasoz eta airez
Larrialdietako taldeak ahaleginak egiten ari dira desagertuta jarraitzen duten hamarnaka pertsonak bilatzeko, berreskuratuta dauden gorpuak identifikatzeko eta oinarrizko hornidurak berrezartzeko, hala nola ur korrontea eta elektrizitatea.
2024/11/01 - 11:11
Goialdeko borraskaren kronologia: AEMETen alarma gorritik Valentziako telefonoetara abisua igorri arte
Hondamendiaren ondoren polemika piztu da agintarien kudeaketaren inguruan. AEMETek alarma gorria ezarri zuenetik Valentziako eskuko telefonoetara Babes Zibilaren mezua igorri zuten arte 12 ordu igaro ziren. Halaber, Valentziako Generalitateari Larrialdietarako Unitatea kendu izana aurpegiratu diote.
2024/11/01 - 09:22
Espainia astintzen ari den goialdeko borraskak jarraipena izango du Santu Guztien zubian ere
Espainiako Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, goialdeko borraskak eguraldi makurra eragingo du ostiral honetan, batez ere, Huelvako probintzian, eta alerta maila gorena (gorria) ezarri du bertan. Halaber, Castello, Tarragona, Mallorca eta Menorcan alerta laranja aktibatu du.
2024/10/31 - 14:46
120 errepide daude itxita uholde eta urak eragindako kalteengatik
Besteak beste, Valentzian, Castellon, Cuencan, Cadizen, Malagan, Granadan, Zaragozan eta Teruelen daude arazoak. DGTk Valentziako errepideetan ez ibiltzeko gomendioa eman du. Gainera, Domu Santuko zubian ere ez mugitzeko deia egin du Trafiko Zuzendaritzak.
2024/10/31 - 12:39
Mugikorrera alertak bidaltzea Valentziako Generalitatearen "ardura" dela azpimarratu du Barne Ministerioak
Carlos Mazon Valentziako erkidegoko presidenteak erantzun du iragarpenak "aldakorrak" izan zirela eta protokoloak jarraitu zituztela. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak, berriz, Generalitateak egindako krisiaren kudeaketa babestu du.
2024/10/30 - 23:48
Gutxienez 95 hildako Espainia ekialdean izandako uholdeetan
Borraskak gogor jo ditu Valentziako Erkidegoa eta Gaztela-Mantxa. AEMETek alarma gorria ezarri zuen, baina ehunka pertsona ustekabean harrapatu dituzte euriteek eta uhaldiek. Urak ibilgailuak eraman ditu eta errepideak suntsitu ditu.
2024/10/30 - 19:47
Oso erreskate nekezak
Larrialdi zerbitzuetakoak etenik gabe ari dira, eurite eta uholdeek harrapatuta utzi dituzten herritarrengana iristeko
2024/10/30 - 15:36
Nola sortu da Espainia ekialdea astindu duen goialdeko borraska? Hainbesterako izango zenik iragarri zitekeen?
Hondamendia eta hainbat biktima utzi ditu ditu bereziki Espainia ekialdea astindu duen goi-geruzetako depresio isolatuak. Zuriñe Zulaika meteorologoak borraska honen bilakaera nolakoa izan den azaldu eta hurrengo orduetarako iragarpena egin digu.
2024/10/30 - 14:43
Hildakoak, desagertutako pertsonak eta kalte handiak dira denboralearen ondorioak Valentzian
Heriotza kopurua behin-behinekoa da oraindik. Hala ere, Valentziako Erkidegoan 62 biktima baieztatu dituzte agintariek, eta desagertutakoen kopuru zehatzik ez dago; Gaztela-Mantxan, berriz, bi gorpu aurkitu dituzte, eta, gutxienez, bost pertsona desagertuta daude.
2024/10/30 - 14:22
Zupiria: ''Bi helikoptero jarri ditugu Valentziako Erkidegoko agintarien esku''
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren babesa helarazi die kaltetutako autonomia-erkidegoei eta bi helikoptero bidaliko ditu Valentziara, erreskate lanetan laguntzeko.
2024/10/30 - 14:03
Denboraleak utzitako argazki beldurgarrienak
Espainiako gertuko historian hondamendi natural hilgarriena denak lokatz eta suntsiketa arrasto bat utzi du dozenaka udalerritan. Ia 100 pertsona hil ditu, eta eragindako kalte materialak kalkulaezinak dira oraindik.
2024/10/30 - 13:37
Horrela argitu dute eguna, pilatutako autoz beteta, Valentziako errepideek
60 errepide baino gehiago kaltetu ditu denboraleak, tartean A-3 eta A-7, Valentzian. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Garraio eta Hiri Mugikortasuneko Ministerioak gidariei bertan ez ibiltzeko eskatu diete.
2024/10/30 - 12:59
Sanchezek ''beharrezkoak diren bitarteko guztiak'' erabiliko direla adierazi die kaltetuei
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "beharrezkoak diren baliabide guztiak" erabiliko dituzte denboraleak kaltetutakoentzat, "behar den beste". Ekaitzak oraindik jarraitzen duela ikusita, erne egotea ere eskatu du.
2024/10/30 - 12:27
Roblesen arabera, 1.034 dira Valentziako Erkidegoan dauden Larrialdietako Unitate Militarreko kideak
Margarita Robles Defentsa ministroak esan du bere Ministerioak "behar den beste" lagunduko duela. Zehaztu duenez, unitate militarreko 250 soldadu lanean ari dira dagoeneko, eta 700 beharrezko lanak egiten hasteko zain daude.
2024/10/30 - 11:54
Errepideak ez erabiltzeko eskatu du Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariak
Pilar Bernabek azaldu duenez, "hil edo biziko kontua da, eta beharrezkoa", larrialdietako zerbitzuak kaltetutako pertsonak erreskatatzen laguntzeko. Errepide nagusi eta bigarren mailako ia guztiak itxita daude.
2024/10/30 - 11:49
Gutxienez 51 pertsona hil dira Valentzian eta bat Gaztela-Mantxan, euri denboralea dela eta
Valentziako Generalitateak biktimen lehen datua eman du, behin-behinekoa. Bestalde, Miran (Cuenca) emakume bat hil dela jakinarazi du Gaztela-Mantxako Gobernuak, erkidego horretan lehendabizikoa.
2024/10/30 - 10:10
Goialdeko depresioak irudi beldurgarriak utzi ditu Valentzian eta Albaceten
Gaua luzea izan da Espainiako ekialdean, eta erreskate taldeek etenik gabe egin dute lan. Hainbat pertsona hil dira eta dozenaka dira harrapatuta daudenak.
2024/10/29 - 19:01
Goi-geruzetako depresio isolatu batek gogor astindu ditu Valentzia, Murtzia eta Andaluzia
Goialdeko depresioak tamaina handiko txingorra eta eurite indartsuak utzi ditu. Kalte materialak handiak eragin ditu etxebizitzetan eta azpiegituretan. Horrez gain, Malaga-Madrid abiadura handiko trena bidetik atera da.
2024/10/27 - 14:49
Euri-jasek hainbat lur-jausi eta trafiko arazo eragin dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait puntutan
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungian. Plentzian, hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte, lur-jausi baten ondorioz. Donostian, Ulia mendian, errepidearen zati bat desagertu da, eta zuhaitz bat erdian botata geratu da.
2024/10/26 - 17:40
AP-8an zirkulazioa bere onera itzuli da Irunen, zuhaitz bat autobidera erori eta arazoak eragin ostean
Furgoneta batek zuhaitz horren aurka jo du, baina ez da inor zauritu. Donostiarako noranzkoan jazo da ezbeharra. 14:40 inguruan ireki dute berriro, zuhaitza kendu eta errepidea garbitu ondoren.