Denboraleak
2024/11/04 - 10:59
Eskolarik gabe, trafikoan murrizketak ezarrita eta telelanerako deiarekin hasi dute astea Valentzian
Joan den astearteko denboraleak desagerrarazitako herritarrak bilatzea da erreskate taldeen lehentasuna. Azken datu ofizialen arabera, hildakoak 213 dira.
2024/11/03 - 15:02
213 dira jada goialdeko borraskak Valentzian eragin dituen hildakoak
Valentzian 213 pertsona dira hildakoak, eta Albaceten, berriz, 4. Bien bitartean, 3.000 etxe inuguru hornidura elektrikorik gabe daude eta biztanleen erdiek linea mugikorrik gabe jarraitzen dute.
2024/11/03 - 13:05
EAEko suhiltzaileak Valentziara abiatu dira berreskuratze-lanetan laguntzeko
EAEko suhiltzaileak Valentziara abiatu dira, goialdeko borraskak kaltetutako pertsonei eta urak hondatutako eremuetan berreskuratze-lanetan laguntzeko. Datozen egunetan errepideak garbitzeko, ibilgailuak mugitzeko, gorpuak berreskuratzeko eta ura ateratzeko lanak egingo dituzte.
2024/11/02 - 22:47
Sendagiria jaso dute Valentzian karbono monoxidoz intoxikatzeagatik ospitaleratutako sei pertsonek
Horietako bi larri zeuden. Dirudienez, boluntarioak garbiketa lanak egiten ari ziren garajeko motor baten hustubideko ponpa gaizki erretzeak eragin du ezbeharra.
2024/11/02 - 16:39
Goialdeko borraskak astindutako etxebizitzen % 94ak elektrizitatea berreskuratu du Valentzian
Asteburuan zehar gainontzeko elektrizitate-hornidura berreskuratzea espero da. Era berean, trenbideetan eta errepide-sareetan ere laean dihardute, bai eta kaltetutako azpiegitura hidrikoak konpontzeko lanean ere.
2024/11/01 - 21:34
Txikizioa Valentzian 72 ordu geroago
Uholdeek Valentzia hartu zutenetik 72 ordura, leku askotara oraindik ez da laguntza ofiziala iritsi, eta boluntarioak lanean ari dira, ahal duten moduan laguntzeko. Ezin da biktima kopurua oraindik zehaztu, hainbat soto, garaje eta auto arakatu gabe daudelako.
2024/11/01 - 16:10
Zergatik irauten du horrenbeste denbora goi geruzetako azken depresioak?
June Ansoleaga eguraldiko aurkezleak azalduko digu zergatik irauten ari duen horrenbeste goi geruzetako depresioak. Izan ere, orain arte, etorri eta joan egiten zuten, bota beharrekoak botata, baina azken honek luze irauten du. beraz, zer gertatzen ari da?
2024/11/01 - 13:24
A-3 eta A-7 autobiak itxita daude Valentzian, eta ehun errepidek kalteak dituzte
Autoa ez hartzea eta Castellora eta Valentziara ez bidaiatzea aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak, euriteak iragarri baitituzte, eta sarbide asko itxita baitaude.
2024/11/01 - 12:16
Goialdeko borraskaren ondorioz desagertutakoak bilatzeko lanak areagotu egin dira lurrez, itsasoz eta airez
Larrialdietako taldeak ahaleginak egiten ari dira desagertuta jarraitzen duten hamarnaka pertsonak bilatzeko, berreskuratuta dauden gorpuak identifikatzeko eta oinarrizko hornidurak berrezartzeko, hala nola ur korrontea eta elektrizitatea.
2024/11/01 - 11:11
Goialdeko borraskaren kronologia: AEMETen alarma gorritik Valentziako telefonoetara abisua igorri arte
Hondamendiaren ondoren polemika piztu da agintarien kudeaketaren inguruan. AEMETek alarma gorria ezarri zuenetik Valentziako eskuko telefonoetara Babes Zibilaren mezua igorri zuten arte 12 ordu igaro ziren. Halaber, Valentziako Generalitateari Larrialdietarako Unitatea kendu izana aurpegiratu diote.
2024/11/01 - 09:22
Espainia astintzen ari den goialdeko borraskak jarraipena izango du Santu Guztien zubian ere
Espainiako Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, goialdeko borraskak eguraldi makurra eragingo du ostiral honetan, batez ere, Huelvako probintzian, eta alerta maila gorena (gorria) ezarri du bertan. Halaber, Castello, Tarragona, Mallorca eta Menorcan alerta laranja aktibatu du.
2024/10/31 - 14:46
120 errepide daude itxita uholde eta urak eragindako kalteengatik
Besteak beste, Valentzian, Castellon, Cuencan, Cadizen, Malagan, Granadan, Zaragozan eta Teruelen daude arazoak. DGTk Valentziako errepideetan ez ibiltzeko gomendioa eman du. Gainera, Domu Santuko zubian ere ez mugitzeko deia egin du Trafiko Zuzendaritzak.
2024/10/31 - 12:39
Mugikorrera alertak bidaltzea Valentziako Generalitatearen "ardura" dela azpimarratu du Barne Ministerioak
Carlos Mazon Valentziako erkidegoko presidenteak erantzun du iragarpenak "aldakorrak" izan zirela eta protokoloak jarraitu zituztela. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak, berriz, Generalitateak egindako krisiaren kudeaketa babestu du.
2024/10/30 - 23:48
Gutxienez 95 hildako Espainia ekialdean izandako uholdeetan
Borraskak gogor jo ditu Valentziako Erkidegoa eta Gaztela-Mantxa. AEMETek alarma gorria ezarri zuen, baina ehunka pertsona ustekabean harrapatu dituzte euriteek eta uhaldiek. Urak ibilgailuak eraman ditu eta errepideak suntsitu ditu.
2024/10/30 - 19:47
Oso erreskate nekezak
Larrialdi zerbitzuetakoak etenik gabe ari dira, eurite eta uholdeek harrapatuta utzi dituzten herritarrengana iristeko
2024/10/30 - 15:36
Nola sortu da Espainia ekialdea astindu duen goialdeko borraska? Hainbesterako izango zenik iragarri zitekeen?
Hondamendia eta hainbat biktima utzi ditu ditu bereziki Espainia ekialdea astindu duen goi-geruzetako depresio isolatuak. Zuriñe Zulaika meteorologoak borraska honen bilakaera nolakoa izan den azaldu eta hurrengo orduetarako iragarpena egin digu.
2024/10/30 - 14:43
Hildakoak, desagertutako pertsonak eta kalte handiak dira denboralearen ondorioak Valentzian
Heriotza kopurua behin-behinekoa da oraindik. Hala ere, Valentziako Erkidegoan 62 biktima baieztatu dituzte agintariek, eta desagertutakoen kopuru zehatzik ez dago; Gaztela-Mantxan, berriz, bi gorpu aurkitu dituzte, eta, gutxienez, bost pertsona desagertuta daude.
2024/10/30 - 14:22
Zupiria: ''Bi helikoptero jarri ditugu Valentziako Erkidegoko agintarien esku''
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren babesa helarazi die kaltetutako autonomia-erkidegoei eta bi helikoptero bidaliko ditu Valentziara, erreskate lanetan laguntzeko.
2024/10/30 - 14:03
Denboraleak utzitako argazki beldurgarrienak
Espainiako gertuko historian hondamendi natural hilgarriena denak lokatz eta suntsiketa arrasto bat utzi du dozenaka udalerritan. Ia 100 pertsona hil ditu, eta eragindako kalte materialak kalkulaezinak dira oraindik.
2024/10/30 - 13:37
Horrela argitu dute eguna, pilatutako autoz beteta, Valentziako errepideek
60 errepide baino gehiago kaltetu ditu denboraleak, tartean A-3 eta A-7, Valentzian. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak eta Garraio eta Hiri Mugikortasuneko Ministerioak gidariei bertan ez ibiltzeko eskatu diete.