Denboraleak kaltetutako ibilgailueen jabeak kalte-ordainak jasotzen hasiko dira gaurtik
Gaur hasi zaizkie Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa —Espainiako Gobernuaren Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren menpeko erakundea da— joan den astean Valentzia astindu zuen Goi-geruzetako Depresio Isolatuak (GOIDI) kaltetutako ibilgailuen jabeei kalte-ordainak ematen. Ibilgailuaren tasazio-balioa baino % 20 gehiago jaso dute kalte-ordainetan.
"Bihartik aurrera (gaur), hasiko da Aseguruen Partzuergoa indemnizazioak bideratzen", esan zuen atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, denboraleak kaltetutakoentzat onartu dituzten laguntzak jakinarazteko egindako agerraldian. 10.600 milioi euroko lehen laguntza sorta onartu du Espainiako Gobernuak.
Atzoko 08:00ak arte, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 72.125 eskari jaso zituen. Horietatik, 44.203 denboraleak kaltetutako ibilgailuekin lotutakoak ziren; 21.405 eskarik etxebizitzekin dute zerikusia; eta 4.635ek, komertzioekin eta biltegiekin.
Partzuergoaren 495 peritu ari dira goialdeko depresioak eragindako kalteak ikuskatzen. Erakunde horrek ematen duen kalte-ordaina jasotzeko ezinbesteko baldintza da aseguru-poliza ordainduta eta indarrean izatea
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak