Desagertutako Pertsonak
2020/08/17 - 11:16
Hainbat egun beharko dira hezurra langileetako batena den zehazteko
Aurkitutako hezurra bere garaian baskula zenaren perpendikularrean zegoen, eta, hura aurkitzeko, 23 metro zulatu behar izan dituzte, zortzi solairuko eraikin baten parekoa.
2020/08/16 - 19:44
Giza-hezur bat aurkitu dute Zaldibarko zabortegian
Polizia zientifikoak baieztatu duenez, pertsona batena da telaz inguratuta 23 metroko sakoneran aurkitu duten tibia. DNA proben emaitzak datozen egunetan jakinaraziko dituzte.
2020/08/14 - 10:17
Aurkitu dute joan den astelehenean Bilbon desagertu zen 15 urteko mutila
Abuztuaren 10ean desagertu zen gaztea, Bilbon.
2020/08/09 - 09:33
Aurkitu dute Hernanin desagertutako 15 urteko gaztea
Arratsaldeko lehen orduan desagertu zen atzo, eta gauerdian aurkitu zuten.
2020/08/06 - 22:52
Elkarretaratzeak Joaquin eta Alberto gogoratu eta omentzeko
6 hilabete bete dira Alberto eta Joaquin desagertu zirela eta haien omenez elkarretaratzeak egin dira haien herrietan.
2020/08/06 - 16:55
Sei hilabete Zaldibarko zabortegia erori zela
Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagerrarazi zituen gertaera larriak eztabaida piztu du. Etengabe ari dira lanean bi langileen gorpuak aurkitzeko, baina oraindik ez dituzte aurkitu.
2020/08/02 - 13:00
Zegaman desagertutako 69 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute
08:40ak aldera aurkitu dute hilotza, Barbari auzoko mendi-zonalde batean, Zerain udalerrian.
2020/07/24 - 01:09
Onik aurkitu dute Gasteizen desagertuta zegoen 82 urteko gizona
Desagertutako pertsona egoera onean aurkitu ostean amaitu dituzte bilaketa lanak. Erreskate zerbitzuek eskerrak eman dizkiete bilaketa lanetan parte hartu duten guztiei.
2020/07/23 - 01:46
Desagertuta zegoen Ondarroako bizilaguna familiarekin harremanetan jarri da
79 urteko gizonak senideei deitu die eta Ertzaintzak bertan behera utzi du hura bilatzeko dispositiboa.
2020/07/20 - 11:12
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalea bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri, laketontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zutenean.
2020/07/19 - 14:01
Bernedon desagertutako 77 urteko gizona aurkitu dute, bizirik
Ostiralean desagertu zen, Okongo Andra Mariaren baseliza inguruan, Arabako udalerrian.
2020/07/19 - 12:27
Itsasoan desagertutako bi pertsonetako baten gorpua aurkitu dute Zierbenan
Ertzaintza, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria hildakoarekin batera zegoen beste pertsona baten bila ari dira. Bi gizonak beste lagun batek utzitako laketontzi batean zihoazen.
2020/07/18 - 11:56
Atzo Bernedo inguruan desagertu zen 77 urteko gizon baten bila ari dira
Gizonaren senideek 14:00ak aldera eman zioten desagerpenaren abisua Ertzaintzari. Gaur goizean berrekin diote bilaketari.
2020/07/17 - 20:06
Laredotik bueltatzean desagertu zen Eibarko gazte baten bila ari dira
Joan den astelehenean itzuli behar zen Eibarrera Kantabriatik. 26 urteko mutilak autobusa hartu zuen Laredon eta Bilboraino joan zen. Bizkaiko hiriburuan galdu zuten haren arrastoa.
2020/07/15 - 23:06
Bilbon desagertutako 14 urteko neska aurkitu dute
Familiak Ertzaintzari jakinarazi dionez, gaztea onik aurkitu dute asteazken honetan.
2020/07/10 - 15:48
Pasaian desagertutako 16 urteko neska bat bilatzen ari dira
Sheila Lopez Martinez Pasaian desagertu zen, baina Irunen egon daitekeela uste dute.
2020/07/06 - 23:43
Mosaikoa egin dute Zaldibarren, Alberto eta Joaquin desagertu eta 151 egunera
Berrogeita hamar bat bizilagun bildu dira Zaldibarko plazan Joaquin eta Alberto desagertu zirela 151 egun pasatu direnean oraindik ez dagoela bi langileen arrastorik salatzeko.
2020/07/06 - 21:43
Zaldibarko zabortegiko bilaketa lanak, airetik ikusita
Bost hilabete bete dira gaur Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik. 5 hilabete, bi langile lurperatuta geratu zirenetik. I-Ingeniaren irudiak.
2020/07/06 - 19:01
Getxon desagertutako 15 urteko adingabea onik topatu dute
VostEuskadik sare sozialetan jakinarazi duenez, neskatoa onik topatu dute.
2020/07/06 - 15:51
151 zenbakia duen mosaiko batek gogoratuko ditu Alberto eta Joaquin gaur Zaldibarren
Zenbaki hori osatzeko erabiliko duten "mosaikoa" herriko udaletxe plazan egingo dute, 19:00etan.