Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurkitu dute Hernanin desagertutako 15 urteko gaztea

Arratsaldeko lehen orduan desagertu zen atzo, eta gauerdian aurkitu zuten.

Atzo Hernanin desagertu zen 15 urteko gaztea aurkitu dute. Eguerdian eman zuten haren gertukoek desagerketaren berri, eta sare-sozialen bidez eman zuen Vost Euskadik taldeak gertakariaren berri.

Gauerdian aurkitu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X